78/2012 FORU AGINDUA, abuztuaren 31koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, 'José Lázaro Galdiano' ediziorako sariaren oinarri arautzaileak onesten dituena (2012. urtea).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Martxoaren 30eko 26/2009 Foru Dekretuaren bidez, "José Lázaro Galdiano" ediziorako saria sortu zen, bakarra eta urtero eginen dena.

Foru dekretu hori betetzeko, Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Argitalpen Atalak proposatu du "José Lázaro Galdiano" ediziorako sariaren oinarri arautzaileak onestea, 3.000 euroko gastua baimentzea eta foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 1eko 119/2011 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. "José Lázaro Galdiano" ediziorako 2012. urteko sariaren oinarri arautzaileak onestea.

  2. 3.000 euroko gastua baimentzea, "José Lázaro Galdiano" ediziorako saria emateko, A50000 A5000 4709 921102 kontu-sailaren kargura, Nafarroako Gobernuaren Madrileko Ordezkaritzako Zuzendaritza Nagusiarena baita eta "Lázaro Galdiano ediziorako saria" izenburua baitu, 2012. urteko gastuen aurrekontuan.

  3. Foru agindu honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  5. Foru agindu hau igortzea Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Gobernuaren Madrileko Ordezkaritzako Zuzendaritza Nagusiari, Argitalpen Atalari, Ogasuneko kontu-hartzaile delegatuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2012ko abuztuaren 31n.-Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

    1. ERANSKINA

    Nafarroako Gobernuak, Lázaro Galdiano Fundazioarekin eta Asociación Cultural Navarrarekin elkarlanean, José Lázaro Galdiano nafar zenari agur eta ohore egin nahi diote, entzute handiko intelektuala, bildumazalea, editorea, finantza gizona eta kulturaren arloetan sustatzailea izan baitzen. Horretarako, martxoaren 30eko 26/2009 Foru Dekretuaren bidez, "José Lázaro Galdiano" ediziorako saria sortu zen.

    Horregatik, arte liburuen edizioaren kalitatea, esanahi zabalenean ulerturik, aitortze aldera "José Lázaro Galdiano" ediziorako sarirako deia (2012. urtea) egiten da, oinarri hauei jarraikiz:

    OINARRIAK

  6. -Sariaren xedea.

    Bakarra izanen den eta urtero eginen den sari honek José Lázaro Galdiano nafar zenari agur eta ohore egin nahi dio. Horretarako, haren nortasunaren alderdi guztiak kontuan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR