317/2009 FORU AGINDUA, urriaren 16koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Arreta Goiztiarreko zerbitzua arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 44. artikuluaren arabera Nafarroak eskumen osoa du oro har gizarte zerbitzuen arloan, eta berariaz haurren, gazteen eta hirugarren adinekoen aldeko politikan, ongintza eta laguntza elkarteen inguruan eta adingabeak babestu eta tutelatzeko eta gizarteratzeko erakunde eta establezimendu publikoen arloan.

Nafarroako Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak gizarte zerbitzuen sistema arautzen du, eta haren xede nagusia da populazioaren gizarte ongizatea lortzea, gizarte zerbitzuez baliatzeko eskubide unibertsala bermatuz.

Lege honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean gizarte zerbitzuen sistema bateratzea, halako moduan non bermatuko baita zerbitzuak pertsonen autonomia, duintasuna eta bizi kalitatea ziurtatuko dituzten baldintza onenetan ematen direla.

Azkenik, foru lege honen beste xede bat da mekanismoak ezartzea gizarte zerbitzuen arloko jarduketa publikoak koordinatzeko, gizarte politikaren gainerako arloekin eta ekimen pribatuko jarduketekin, pertsonen beharrei erantzuten dieten gizarte zerbitzuak lortzeko.

Foru legeak honela definitzen du gizarte zerbitzuen sistema: sarean modu integratuan eta koordinatuan lan eginen duten titulartasun publikoko eta pribatuko prestazio teknikoen eta ekonomikoen, planen, programen eta talde teknikoen multzoa, bat etorriz foru lege horretan eta hori garatzeko xedapenetan ezarritako eremu arauemailearekin.

Gizarte zerbitzuen sistema gidatzen duten printzipioak honako hauek dira: unibertsaltasuna, erantzukizuna eta deszentralizazioa, herritarren partaidetza, arreta pertsonalizatua eta integrala, prebentzioa, normalizazioa, autonomia sustatzea, planifikazioa eta ebaluazioa, administrazioen arteko koordinazioa eta lankidetza, kalitatea eta boluntarioen lanaren sustapena.

Abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 18. artikuluak honakoa adierazi du: "Gizarte zerbitzuen zorroak gizarte zerbitzuen sistema publikoko prestazioak ezartzeko tresna dira".

Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuak zorroa honela definitzen du: pertsonek gizarte zerbitzuez baliatzeko duten eskubidea zehazten duen erregelamenduzko araua. Horregatik, gizarte zerbitzuen sistemaren aldaketa islatzen du, laguntzan oinarritutako sistema izatetik eskubide zehatz aitortuak bermatzen dituen sistema izatera pasatu baita.

Arreta Goiztiarrari buruzko Liburu Zuriak (Madril, 2000) arreta goiztiarra honela definitzen du: 0 eta 6 urte bitarteko haurrei, familiari eta inguruneari zuzenduta dauden eta garapenean arazoak dituzten edo horiek izateko arriskua duten haurren beharrizanei erantzuteko helburua duten ekintzen multzoa.

Nafarroako Arreta Goiztiarreko Zerbitzua prestazio bermatua da, arreta anbulatoriokoa. Zerbitzuak balorazio, estimulazio eta errehabilitazio programak eskaintzen ditu, haurren, haien familien eta haien ingurunearen beharrizan iragankorrei edo iraunkorrei erantzuteko. Garapenean arazoak dituzten edo horiek izateko arriskua duten 0 eta 3 urte bitarteko haurrekin egiteko esku-hartze integrala izanen da eta tartean dauden sektoreen (osasuna, hezkuntza eta gizarte zerbitzuak) jarduketak koordinatuko ditu.

Horrela, ahultasun egoera berezian dauden 0 eta 3 urte bitarteko haurren autonomia sustatu eta mendekotasun egoerari erantzun nahi zaio. Izan ere, egoera horretan egonda, laguntza bereziak behar dituzte, eta diziplinarteko esku-hartze integral planifikatu orokorra, tartean dauden sektoreen baliabideak biltzen dituena; horrek bizitza sozialean erabat eta aktiboki parte hartzea bermatzeko aukera emanen du.

Beraz, foru agindu honek adierazi nahi du Nafarroako Arreta Goiztiarreko esku-hartze integrala erantzukizun publikoko baliabide bermatua eta unibertsala dela, arreta goiztiarreko funtsezko beste printzipio batzuetan oinarrituta, hala nola elkarrizketa eta partaidetza, gizarteratzea, aukera berdintasuna, diziplinartekotasuna eta lanbide prestakuntza, erakundeen arteko koordinazioa eta deszentralizazioa.

Foru agindu honek Arreta Goiztiarreko zerbitzuaren unibertsaltasuna eta doakotasuna arautzen ditu, baita hauek ere: izaera eta hori eskuratzeko modua, helburuak, eginkizunak, langileak, zerbitzua emateko esparruak eta establezimenduek izan behar dituzten baldintza materialak.

Horiek horrela, Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honen xedea da Arreta Goiztiarreko Zerbitzua arautzea Nafarroako Foru Komunitatean. Horrelakotzat jotzen da 0 eta 3 urte bitarteko haurrei, familiari eta inguruneari zuzenduta dauden ekintzen multzoa, garapenean arazoak dituzten edo horiek izateko arriskua duten haurren beharrizanei ahalik eta lasterren erantzuteko helburua dutenak.

    Arreta goiztiarrak prebentzio, terapia, habilitazio eta errehabilitazio arloetan banaka eta/edo taldeka egiten den esku-hartzea barne hartzen du, haurrari zein haren familia eta gizarte inguruneari zuzenduta dagoena. Tartean dauden sektoreen (osasuna, hezkuntza eta gizarte zerbitzuak) jarduerak integratu eta koordinatuko ditu, eta arreta integrala garatzeko berariazko baliabideak sortuko.

  2. artikulua. Helburua.

    Arreta Goiztiarreko Zerbitzuaren helburua da garapenean arazoak dituzten edo horiek izateko arriskua duten haurren garapen ezin hobea erraztea. Asaldura edo ezgaitasun baten ondorioak murriztu nahi dira eta, hala denean, desagerrarazi. Horrez gain, familian eta gizartean integratzeko dituzten aukerak gehitu, eta haurren zein familien bizi kalitatea ahalik eta mailarik handienean handitu.

    Arreta Goiztiarreko Zerbitzuaren helburuak hurrengoak dira:

    1. Haurrei arreta ematea, jaiotzen direnetik 3 urte bete arte, baita haien familiei ere.

    2. Haurraren garapenaren bilakaera optimizatzea, familian eta gizartean integratzen lagunduz.

    3. Konpentsatzeko, oztopoak kentzeko eta berariazko beharrizanetara egokitzeko beharrezko mekanismoak txertatzea. Horretarako, adingabeak ingurune sozialean integratzea eta haien oraingo zein etorkizuneko ongizatea bilatuko dira.

    4. Haurraren familiak eta inguruneak dituzten beharrizan eta eskariak kontuan hartzea, haiei erantzutea eta horiek indartzea.

    5. Adin tarte horretako haurrentzat zerbitzuek prestatzen dituzten jarduerak koordinatzen parte hartzea.

    6. Arreta goiztiarreko zerbitzuaren hedapena sustatzea, profesionalen eta zerbitzu horri onura ateratzen ahal dioten biztanleen artean.

    7. Adingabeak eta familiak esku hartzeko prozesuan aktiboki parte har dezatela sustatzea, eta familiak erabakiak hartzeko prozesuan parte har dezala.

    8. Departamentuen arteko koordinazio proiektuetan parte hartzea.

    9. Haur garapenean adituak diren taldeak bermatzea.

    10. Arretaren jarraitutasuna bermatzea.

    11. Zerbitzuaren kalitateari buruzko ebaluazioa bermatzea, gogobetetasun eta emaitzen adierazleen bidez.

  3. artikulua. Aplikazio-esparrua.

    Arreta goiztiarraren arloko jarduerak Nafarroan ohiko bizilekua duten eta garapenean arazoak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR