165/2008, FORU AGINDUA, ekainaren 23ekoa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Funesko Arau Subsidiarioak 2. eremuko 2.14. poligonoan aldatzeko espedientea, Agapito Cirauqui Zapatak eta bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Funesko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezko da behin betikoz onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu dudan ahalmena erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Behin betikoz onestea Funesko Arau Subsidiarioak 2. eremuko 2.14. poligonoan aldatzeko espedientea, Agapito Cirauqui Zapatak eta bertako Udalak sustatua, zehaztapen honekin:

    -2.14.A eta 2.14.B unitateen araudi berariazkoari sestra azpitik solairuak eraikitzeko debeku espresa gehituko zaio.

  2. Foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen adieraztea. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Eta onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, araudia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik bi hilabeteko epean.

    Administrazio publikoek zilegi dute...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR