14/2014 FORU AGINDUA, otsailaren 17koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, irakasleek frogatu ditzaketen berariazko eskakizunak zehaztu eta haiek egiaztatzeko prozedura ezarri eta piano-jotzaile errepertoristarentzako eskakizunak sortzen dituen Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2013 Foru Agindua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2013 Foru Aginduaren bidez, irakasleek frogatu ditzaketen berariazko eskakizunak zehaztu ziren eta haiek egiaztatzeko prozedura ezarri zen.

Hezkuntza Departamentuaren menpeko Musika Kontserbatorio Profesionalaren eta Goi mailakoaren beharrak aztertuta, zentro horietako ahotserako eta instrumenturako piano-jotzaile errepertoristen ahalik eta lanbide-gaitasun handiena bermatu beharra ikusi da eta, horretarako, piano-jotzaile errepertoristarentzako eskakizunak ezarri dira, Piano espezialitatearen titular diren Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko funtzionarioek eta Piano espezialitatearen aldi baterako kontratazio zerrendetan ageri diren izangaiek froga ditzaketen modukoak, ikasturte hasieran hezkuntza plangintzaren arabera eskakizun horrekin zehazten diren lanpostuak bete ditzaten.

Hori helburu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra. Irakasleek frogatu ditzaketen berariazko eskakizunak zehaztu eta haiek egiaztatzeko prozedura ezartzen duen Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2013 Foru Aginduaren aldaketa.

Bat. 3. atala erantsi zaio 3. artikuluari. Hona hemen:

“3. Aurreko ataletan aurreikusitako beharkizunez gain, piano-jotzaile errepertoristarentzako eskakizunak frogatzeko, Piano espezialitateko Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasle edo katedradun izatea eskatuko da 1. atalaren kasuan, eta Musikako irakaskuntza profesionalen eta goi-mailakoen Piano espezialitateko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda indardunen batean egotea, 2. atalaren kasuan”.

Bi. Piano-jotzaile errepertoristaren eskakizunei buruzko aipamena gehitu zaio I...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR