89/2009 FORU DEKRETUA, abenduaren 14koa, 'Frantzisko Xabierkoa' saria sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak Frantzisko Xabierkoaren (1506-1552), inoiz izan den nafar unibertsalenaren memoria ondratu nahi du. Unibertsitateko irakasle izan zen, apaiza eta misiolaria, gizakiarenganako eta espiritualtasunarenganako kezkaren adibide nabarmena, ausarta eta eskuzabala, munduko kulturei eta herriei irekia. Munduko zibilizazioak eta kulturak ezagutu eta ulertzeko bideak ezarri zituen eta gaur egun mundu osoko herri eta lurraldeetan gogoratu eta miresten dute.

Hori horrela, komenigarritzat jo da berariazko sari bat sortzea beren jardueraren bidez Foru Komunitatetik kanpo Nafarroa Espainiako eta nazioarteko gizartearen aurrerapenaren, ongizatearen eta hobetzearen alde diharduen erkidego gisa proiektatzen duten pertsona, entitate eta erakundeentzat.

"Frantzisko Xabierkoa" sariaren sorrera bat dator helburu horrekin. Foru dekretu honen bidez, sariaren orotariko ezaugarriak eta hori banatzeko prozedura ezartzen dira.

Horrenbestez, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak proposaturik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 12. artikuluarekin bat eta Nafarroako Gobernuak 2009ko abenduaren 14an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. "Frantzisko Xabierkoa" saria sortzea. Izena Frantzisko Xabierkoa misiolariarena da, historian izan den nafar unibertsalenarena.

  2. "Frantzisko Xabierkoa" sariaren helburua da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR