192/2011 EBAZPENA, azaroaren 4koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen eta Frantziako Pirinio Atlantiarreko Departamentuaren arteko mugaz gaindiko trukerako hezkuntza programaren deialdia egiten duena, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleei zuzendua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean proposatu du gehienez 28 plaza eskaintzeko deialdia egitea Nafarroako Foru Komunitatearen eta Frantziako Pirinio Atlantiarreko Departamentuaren arteko mugaz gaindiko trukerako hezkuntza programan parte hartzeko. Programa hau Nafarroako Gobernuak eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak Pauen 2011ko martxoaren 8an sinatutako Mugaz gaindiko Lankidetzarako Esparru-akordioaren Addendum delakoan jasotako lankidetza lerroetan kokatzen da.

Bi erregioek ezarritakoaren arabera, bidezkoa da 28 plaza betetzeko deialdia egitea, frantsesez dakiten DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailetako ikasleentzat.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitatearen eta Frantziako Pirinio Atlantiarreko Departamentuaren arteko mugaz gaindiko trukerako hezkuntza programan parte hartzeko, gehienez 28 plaza betetzeko deialdia eta eranskinak onestea. Programa Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleei zuzenduta dago eta martxoaren 26tik 30era bitarte eginen da.

  2. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  3. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak igortzea Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

  4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Iruñean, 2011ko azaroaren 4an.-Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

    Nafarroako Foru Komunitatearen eta Frantziako Pirinio Atlantiarreko Departamentuaren arteko mugaz gaindiko trukerako hezkuntza programan parte hartzeko 2012ko deialdia

    Lehenengo oinarria.-Programaren ezaugarri orokorrak.

  5. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetan ari diren ikasleentzat gehienez 28 plaza betetzeko deialdia egiten da, Nafarroako Foru Komunitatearen eta Frantziako Pirinio Atlantiarreko Departamentuaren arteko mugaz gaindiko trukerako hezkuntza programan parte hartu ahal izateko.

  6. Parte hartzen duten ikasleek frantsesa ikasten egon beharko dute, curriculumeko atzerriko lehenengo hizkuntza gisa edo bigarren hizkuntza gisa.

  7. Parte hartzen duten ikasleak Nafarroa Behereko ikastetxeetako ikasleekin batera arituko dira. 28 ikasleko bi talde eginen dira: 14 ikasle Nafarroako Foru Komunitatekoak izanen dira, eta beste 14 Nafarroa Beherekoak. Ikasleak irakasleekin joanen dira, taldearen kontrolaz eta taldeak jardueran behar bezala parte hartzeaz arduratuko direnak. Begirale berezituak ere joanen dira, ibilaldia dinamizatuko dutenak.

  8. Bere tamaina dela eta, 14 ikasleko taldea osatu ezin duen ikastetxea beste batzuekin elkartzen ahalko da taldea eratzeko. Horrelakoetan erabaki beharko da zein irakasle joanen den ikasleekin.

    Bigarren oinarria.-Tokia eta eguna.

  9. Mugaz gaindiko trukerako programa honetan, ikasleek Nafarroako Behereko lurretan (Frantzian) historiaren, kulturaren eta ondarearen aldetik interesa duten lekuak bisitatuko dituzte. Egoitzak Irisarrin eta Nafarroan izanen dira, I. eranskinean azaltzen den bezala.

  10. Trukea 2012ko martxoaren 26tik 30era bitarte eginen da. Dena dela, parte hartzen duten ikasleen ikastetxeek trukea prestatzeko aurretiko jarduera batzuk eginen dituzte elkarrekin, ibilbidearen koordinatzaile arduradunek ematen dituzten jarraibideei segituz, hezkuntza eta hizkuntza ondorioak bermatu eta errentagarriagoak izan daitezen.

  11. Taldeak ibilbideko koordinatzaileek ematen dituzten jarraibideen arabera iritsiko dira ibilbidea hasteko tokira, finkatutako eguna errespetatuz. Itzulera...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR