236/2012 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, frantsesezko murgiltze programa egiteko deialdia onesten duena, Nafarroako Gobernuaren menpeko ikastetxeetako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean proposatu du 2012ko udan Donibane Lohizunen (Frantzia) eginen diren frantsesezko barnetegietako murgiltze programan parte hartzeko 150 ikaspostu eskaintzeko deialdia egitea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetako ikasleentzat.

Ikastaro horiek antolatzeko lana bere gain hartzerik ez duenez, Hezkuntza Departamentuak, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Gunea izeneko sozietate publikoaren esku utzi du programa.

Deialdiaren helburu nagusia da atzerriko bigarren hizkuntzaren ikaskuntza sustatzea eta horretarako pizgarriak ematea, ikasleari osoko prestakuntza jasotzen eta hizkuntza mugak eta bizikidetza mugak gainditzen laguntzeko.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko bigarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Nafarroako Gobernuaren menpeko ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetan ari diren ikasleek, 2012ko udan, frantsesezko murgiltze programa egiteko deialdia, ebazpen honen 1. eranskin gisa datorrena, eta haren eranskina onestea. Guztira 150 ikaspostu eskaintzen dira.

  2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

  3. Ondoko deialdia eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaileari, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Argibide eta Agiri Bulegoari eta Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Guneari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

    Iruñean, 2012ko apirilaren 13an.-Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

  5. ERANSKINA

    Deialdia, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek frantsesezko murgiltze ikastaroak egiteko. 2012ko uda.

  6. Deialdiaren xedea, jasotzaileak eta helburua.

    1.1. Hezkuntza Departamentuak deialdia egin du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetako ikasleek 2012ko udan frantsesezko murgiltze programa egiteko. Guztira 150 ikaspostu eskaintzen dira.

    1.2. Nafarroan bizi eta 2011-2012 ikasturtean Nafarroako Gobernuaren menpeko ikastetxe batean DBHko 1., 2., 3. edo 4. mailan matrikulaturik dauden ikasleek eskura ditzakete ikaspostu horiek.

    1.3. Programaren helburua da frantsesa eskolaz kanpoko testuinguruetan ikastea eta erabiltzea, eguneroko eta bat-bateko hizkera naturala ikasten laguntzeko, alderdi formala baztertu gabe. Horrela, ikasturtean ikasgelan ikasitakoa indartuko da. Horregatik, programa frantses hutsean izanen da. Eskolako jarduerez gainera, josteta, kirol eta aisialdiko jarduerak ere eginen dira.

  7. Ikastaroen azalpena eta ezaugarriak.

    2.1. Programa "Lycée Ramiro Arrue" ikastetxean eginen da (Route d'Ascain 64500 Donibane Lohizune, Frantzia), 7 egunez, mantenu osoan.

    2.2. 75 ikasleko bi txanda antolatuko dira. Hala ere, eskola jardueretarako, talde txikiagoak osatuko dira, hizkuntza mailaren arabera.

    2.3. Jardueren azalpena:

    -Eskola jarduera komunikatiboak. Horretarako, mailaren araberako taldeak eratuko dira.

    -Teknologia berrien erabilera integratua.

    -Jostaketak (lantegiak, dramatizazioak, eskulanak, etab.).

    -Kirol eta kanpoko jarduerak.

    -Txangoak.

    2.4. Ikasleak etengabe kontrolatzeko taldea honela osatuko da: arduradun bat (begiralea edo irakaslea) hamar ikasleko. Arduradunak kualifikatuta egonen dira bai hezkuntza arloan bai kirol eta aisialdiko jardueretan aritzeko.

  8. Datak, ikaspostuen banaketa eta jardueraren prezioa.

    3.1. Aurreikusitako egunak eta ikaspostuak:

    IK
    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR