1723/2011 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foruzaingoko foruzain izateko 119 lanpostu lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzeko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Aztertu da Nafarroako Foruzaingoko buruak Nafarroako Foruzaingoko foruzain izateko 119 lanpostu lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzearen beharrizana azaltzeko egindako txostena.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskumenak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 10. artikuluaren bidez esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

EBATZI DUT:

  1. Nafarroako Foruzaingoko foruzain izateko 119 lanpostu lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzeko deialdia onestea, oinarri hauei jarraituz:

    OINARRIAK

  2. -Xedea.

    Nafarroako Foruzaingoko foruzain izateko 119 lanpostu, funtzionario araubidekoak eta C mailakoak, lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzeko deialdia. Antolaketa unitate hauei atxikiko zaizkie:

    Ikuskapen Orokorreko Arloa
    LANPOSTU KOPURUA DESTINOA DESTINOKO HERRIA SARTZEKO MODALITATEA
    3 Kudeaketa Administratiboaren Taldea Tutera Lehiaketa berariazkoa
    1 Kudeaketa Administratiboaren Taldea Iruña Lehiaketa berariazkoa
    1 Prestakuntza Taldea (uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuaren 17.ñ artikuluan eta otsailaren 16ko 67/2009 Foru Aginduaren 2.s artikuluan ezarritako eginkizunak). Iruña Lehiaketa berariazkoa
    1 Garapen Teknologikoaren Brigada Iruña Lehiaketa berariazkoa
    7 Herritarren Babeserako eta Arretarako Tuterako Taldea Tutera Lehiaketa
    2 Herritarren Babeserako eta Arretarako Zangozako Taldea Zangoza Lehiaketa
    8 Herritarren Babeserako eta Arretarako Altsasuko Taldea Altsasu Lehiaketa
    7 Herritarren Babeserako eta Arretarako Elizondoko Taldea Elizondo Lehiaketa
    4 Polizia Judizialaren Tafallako Taldea Tafalla Lehiaketa berariazkoa
    4 Polizia Judizialaren Lizarrako Taldea Lizarra Lehiaketa berariazkoa
    6 Bide Segurtasuneko Tuterako Taldea Tutera Lehiaketa
    1 Tuterako Argitze-agirietako Taldea Tutera Lehiaketa berariazkoa
    Herritarren Segurtasunerako Arloa
    LANPOSTU KOPURUA DESTINOA DESTINOKO HERRIA SARTZEKO MODALITATEA
    5 1. Ekintza Taldea Iruña Lehiaketa
    5 2. Ekintza Taldea Iruña Lehiaketa
    5 3. Ekintza Taldea Iruña Lehiaketa
    4 Esku Hartzeko 1. Taldea Iruña Lehiaketa berariazkoa
    6 Esku Hartzeko 2. Taldea Iruña Lehiaketa berariazkoa
    Trafiko eta Bide Segurtasunaren Arloa
    LANPOSTU KOPURUA DESTINOA DESTINOKO HERRIA SARTZEKO MODALITATEA
    6 Argitze-agirien eta Ikerketaren Taldea Iruña Lehiaketa berariazkoa
    1 Bide Segurtasuneko 1. taldea Iruña Lehiaketa
    3 Bide Segurtasuneko 3. taldea Iruña Lehiaketa
    Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloa
    LANPOSTU KOPURUA DESTINOA DESTINOKO HERRIA SARTZEKO MODALITATEA
    3 Segurtasun Pribatuaren eta Sistemen Brigada Iruña Lehiaketa berariazkoa
    13 Atxilotuak Zaindu eta Lekualdatzeko Taldea Iruña Lehiaketa
    1 Joko eta Ikuskizunen Brigada Iruña Lehiaketa
    1 Justiziako Taldea Iruña Lehiaketa
    1 Jauregiko Taldea Iruña Lehiaketa
    2 Ingurumeneko 1. taldea Iruña Lehiaketa
    2 Ingurumeneko 2. taldea Iruña Lehiaketa
    Ikerkuntza Kriminaleko Arloa
    LANPOSTU KOPURUA DESTINOA DESTINOKO HERRIA SARTZEKO MODALITATEA
    14 Polizia Judizialaren Dibisioa Iruña Lehiaketa berariazkoa
    2 Teknologia eta Sostengu Taldea Iruña Lehiaketa berariazkoa
    Deialdi honetan Agintariak Babesteko Dibisioan bete gabeko lanpostuak geratzen badira, lehenengo lanpostua Prebentziorako eta Herritarrei Laguntzeko Dibisioko 1. Ekintza Taldeari atxikiko zaio, bigarrena Prebentziorako eta Herritarrei Laguntzeko Dibisioko 2. Ekintza Taldeari, hirugarrena Prebentziorako eta Herritarrei Laguntzeko Dibisioko 3. Ekintza Taldeari, eta horrela gainerakoak: 1. Ekintza Taldeari, 2. Ekintza Taldeari, 3. Ekintza Taldeari

    Deialdi honetan Burutza Taldean bete gabeko lanpostuak geratzen badira, lanpostu horiek Garapen Teknologikoaren Brigadari atxikiko zaizkio.

    Deialdi honetan Informazio Dibisioan bete gabeko lanpostuak geratzen badira, lanpostu horiek Ikerkuntza Kriminaleko Arloari atxikiko zaizkio, eta arlo horren mendean geratuko dira zuzenean.

    Deialdi honetan Barne Araubideko Dibisioan bete gabeko lanpostuak geratzen badira, lehenengo eta bigarren lanpostuak Garapen Teknologikoaren Brigadari atxikiko zaizkio, eta hirugarrena eta laugarrena Herritarren Babeserako eta Arretarako Altsasuko Taldeari.

  3. -Aplikatu beharreko arauak.

    Deialdi hau, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen azken xedapenetako lehenean ezarritakoari jarraiki, Nafarroako Foruzaingoko lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen maiatzaren 22ko 57/2007 Foru Dekretuan xedaturikoari lotuz burutuko da.

  4. -Baldintzak.

    Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, deialdiko lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dira, eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitutako lanpostuaz jabetzeko orduan:

    1. Nafarroako Foru Komunitateko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoa izatea eta jardunean egotea.

    2. C maila edo taldekoa izatea.

    3. Nafarroako Foruzaingoko foruzain lanpostu baterako izendatua izatea.

    Behin-behinekoz atxikiriko funtzionarioak, egoera horretan dirauten bitartean, beharturik egonen dira deialdi honetan parte hartzera eta betetzen ahal diren lanpostu huts guztiak eskatzera. Horrela egin ezik, haietariko edozeini nahitaez atxikitzen ahal zaizkio.

    Foruzaingoko antolaketa unitateko bitarte baterako buru edo/eta kabo izendatu diren funtzionarioek oinarrizko lanpostutik hartzen ahal dute parte deialdi honetan.

    Zerbitzu berezietan, eszedentzia berezian edo lanpostu erreserbarik gabeko borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian dauden funtzionarioek zilegi dute deialdian parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betiko esleituko zaie.

    Deialdi honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

    Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak azaroaren 30eko 3326/2010 Ebazpenaren bidez onetsi zuen deialdiaren ondorioz izendatutako izangaiek ezin izanen dute parte hartu deialdi honetan. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foruzaingoko 109 foruzain izendatu ziren (XX. promozioa).

  5. -Ordainsariak.

    Lekuz aldatzen diren langileek indarra duten xedapenek esleitzen dizkieten ordainsariak jasoko dituzte.

  6. -Eskabidea eta eskaera: aurkezteko epea eta lekua.

    Deialdian parte hartzeko eskabideak eta eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan (zerrenda 2011ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 29an) aurkeztu beharko dira, Foruzaingoaren instalazioetan dagoen Bulegoaz gain, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideetakoren bat erabiliz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean.

    Eskabideak eta eskaerak deialdian argitaratutako ereduei (I. eta II. eranskinak) lotuko zaizkie. Eskabideak Barne Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Atalean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2an) eskuratzen ahal dira edo internet bidez, deialdia argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta haietan lehiatzaileek adierazi beharko dute eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela eskaerak aurkezteko epearen azken egunean.

    Destinoa lehiaketa berariazkoaren bidez bete behar diren unitateetan eskatzen duten izangaiek merezimenduak baloratzeko egokitzat jotzen dituzten agiri guztiak aurkeztu beharko dituzte eskaerak aurkezteko epean.

    Destinoa Esku Hartzeko Dibisioko edozein antolaketa unitatetan eskatzen duten izangaiek deialdiaren IV. eranskinean jasotako proba fisikoak gainditu beharko dituzte. Proba fisikoak gainditzen ez dituztenek ezin izanen dute lanposturik eskuratu lehiaketa berariazkoaren bidez.

    Elkarrizketa egiten ez duten izangaiek, deialdian zenbait lanpostutarako eskatzen baita, ez dute lanposturik eskuratuko lehiaketa berariazkoaren bidez.

    Eskabideak eta eskaerak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR