103/2008 FORU DEKRETUA, urriaren 20koa, Nafarroako Foruzaingoaren antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamendua aldatzen duena. Erregelamendu hori uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuaren bitartez onetsi zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foruzaingoaren antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamendua onetsi zen. Erregelamendu horretan Nafarroako Gobernuak Foruzaingoarentzat ezarri zuen antolamendu ereduak herritarren beharrei osotasunean erantzutea ahalbidetzen du eta Foruzaingoa erreferentziako polizia gisa taxutzen du, Konstituzioaren, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzko martxoaren 3ko 2/1986 Lege Organikoaren eta Erregelamendua onetsi zenean indarra zuen Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren (urriaren 14ko 213/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia) esparruan.

Gero, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legeak, aurreko araubidea hautsi gabe, Nafarroako polizia kidegoak eraberritu zituen eta Foruzaingoa lurraldearen, teknikaren eta giza baliabideen aldetik garapen betean ari den erakunde moderno bati dagokion eran antolatu zuen.

Foruzaingoaren antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamenduaren II. titulua legezko testu horri egokitu beharra eta Foruzaingoaren tamaina funtzional berria dira foru dekretu honen oinarrizko premisak. Hala, aldaketa honen bitartez, Foruzaingoa indarra duen araudira moldatu nahi da eta sortu diren beharrei erantzun nahi zaie, segurtasun zerbitzu publikoa behar bezala egiteko.

Aldaketaren oinarria, neurri handian, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak bere burua antolatzeko duen ahalmena da. Asmo horrekin, goi agintariak aipatzen zituzten artikuluak kendu egin dira, horiek legezko edo erregelamenduzko beste arau batzuetan dituztelako beren izateko arrazoia, eginkizunak eta egitura. Orain polizia kidegoa bakarrik egituratzea da helburua.

Arlo bakoitzaren eginkizunak zehatz-mehatz azaltzen dira, eta dibisioak lanerako teknika modernoen eta hazten ari diren delinkuentzia moten arabera multzokatzen dira. Bi dira erreformaren ezaugarri nagusiak: batetik barneko unitate zentralak sortzen dira, kidego osoari sostengua eman behar diotenak, ematen den zerbitzuaren eraginkortasun handiagoa helburu; eta bestetik, poliziaren lanak herritarrengana hurbiltzen dira.

Hori horrela, Nafarroako Kontseiluarekin bat, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposatuta, Nafarroako Gobernuak 2008ko urriaren 20ko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Erregelamendua aldatzea.

Uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Nafarroako Foruzaingoaren antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamenduaren II. titulua eta 37. eta 38. artikuluak aldatuko dira, ondoren azaldu bezala:

  1. Uztailaren 26ko 265/2004 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Nafarroako Foruzaingoaren antolamendu eta funtzionamenduaren Erregelamenduaren II. titulua honela geldituko da:

    1. TITULUA

      Foruzaingoaren antolaketa

    2. KAPITULUA

      Antolamenduaren egitura

  2. artikulua. Foruzaingoko burua.

  3. Barne zuzendari nagusiaren agintearen pean eta haren mende zuzen-zuzenean, Foruzaingoko buruari dagokio Nafarroako Foruzaingoaren zuzendaritza eta agintaritza operatiboa bere gain hartzea, indarra duten arauetan herritarren babes eta segurtasunari buruz kidego horretarako ezartzen diren politika eta helburuak bete daitezen.

  4. Horrez gainera, honako eskurantza hauek dagozkio Foruzaingoko buruari:

    1. Nafarroako Foruzaingoa osatzen duten arlo guztien jarduera sustatu, koordinatu eta segimendua egitea.

    2. Langileen prestakuntza, materialaren egoera, zerbitzuen betetze-maila eta, oro har, Foruzaingoari buruzko kontu guztiak ikuskatzea.

    3. Kidegoaren funtzionamenduari eta antolaketari buruzko informazioa ematea goragoko organoei.

    4. Foruzainendako prestakuntza planak prestatzen laguntzea.

    5. Urteko aurrekontu beharrak aurreikustea eta Barne zuzendari nagusiari helaraztea.

    6. Epaileekin, auzitegiekin eta fiskalekin behar diren harremanak izatea, polizia judizialaren arloan Foruzaingoari dagozkion lanetan.

    7. Diziplinako arau-hauste arinen espedienteak irekitzea, horien zehapenak jartzea eta, arau-hausteak larriak eta oso larriak direnean, espedienteak ireki daitezela eskatzea.

    8. Merezi duten foruzainei esker onaren adierazpen publiko edo pribatua egitea, kontseilariak eginkizun hori beretzat eskatzen ez badu, eta beste sari batzuk emateko proposamenak egitea.

    9. Beste polizia kidego batzuekin harremanak sortu eta mantentzea, lankidetza eta koordinazio egokia izateko asmoz.

    10. Beste agintari eta erakundeen aurrean Foruzaingoaren ordezkaria izatea, goragoko agintariei dagokien ordezkaritza deusetan galarazi gabe.

    11. Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

  5. Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren proposamenari jarraikiz, libreki izendatu eta kargutik kenduko du Foruzaingoko burua, kargu hori behin-behinekoa izanen baita. Bai izendapena bai kargu-uztea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu behar dira.

  6. Foruzaingoko burua kanpoan edo eri dagoenean edo aldi baterako beste edozein ezintasun suertatzen zaionean, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak izendatzen duen komisario nagusiak beteko ditu haren eginkizunak aldi baterako, itzultzen den arte. Berariazko izendapenik izan ezean, lanean antzinatasunik handiena duen komisario nagusiak beteko ditu Foruzaingoko buruaren eginkizunak. Antzinatasun berekoen artean aukeratu behar izanez gero, deialdian lortu duten azken ordenari erreparatuko zaio.

  7. Lan operatiboak edo segurtasun dispositibo bereziak egiteko, Foruzaingoko buruak, atxikipen organikoa gorabehera, lan taldeak antolatu ahalko ditu behar den aldirako, funtzionaltasun irizpideei jarraituz. Lan talde horien zuzendari operatiboa maila eta antzinatasun handieneko agintari hierarkikoa izanen da; Foruzaingoko buruak izendatuko du, lan taldeetako kideen artetik.

    Foruzaingoko buruak inor izendatu ezean, zuzendari operatiboa maila eta antzinatasun handieneko agintari hierarkikoa izanen da, lan taldeetako kideen artetik, eta berdinketa badago, deialdiko ordenaren arabera erabakiko da.

  8. artikulua. Unitate organikoak.

  9. Nafarroako Foruzaingoa, eragingarritasunari begira, honako maila hauetan egituratzen da, altuenetik baxuenera: arloak, dibisioak, brigadak eta taldeak.

  10. Arloak eta dibisioak organo zentralak dira eta Iruñean kokatuko dira.

  11. Foruzaingoa polizia etxeetan antolatuta dago lurraldean.

  12. artikulua. Arloa.

  13. Arloa hainbat polizia lan homogeneo egiten dituen unitate organiko zentrala da. Bere mende dituen dibisioen goi agintaria izanen da eta haien lanaren sustapena, koordinazioa eta kontrola egitea dagokio.

  14. Arloan agintea komisario nagusi batek izanen du, hots, arloko buruak.

  15. Arloko buruak agintea izanen du arloari dagozkion lan orokorretan, eta lan horiek egiteko jarraibide orokorrak emanen ditu.

  16. artikulua. Dibisioa.

  17. Dibisioak arloei atxikiriko organo zentralak dira. Polizia lanaren esparru jakin batzuen zuzendaritza taktikoa dagokie.

  18. Zuzendaritza taktikoaren barrenean lan hauek sartzen dira: polizia lanen plangintza, programazioa, koordinazioa, gainbegiratzea eta ebaluazioa, eta, halaber, prozedura operatiboen gaineko aholkua ematea eta haien homogeneotasuna bermatzea.

  19. Dibisioetan agintea komisario batek izanen du, hots, dibisioko buruak.

  20. artikulua. Polizia etxeak.

  21. Polizia etxeetan agintea komisario batek izanen du, hots, polizia etxeko buruak.

  22. Polizia etxeetako buruak Ikuskapen Orokorreko Arloko buruaren mende egonen dira.

    Polizia etxeko buruari dagokio kidegoko burutzak ematen dituen arau orokorrak bete daitezen eta arloko burutzak ematen dituen berariazko arauak gara daitezen bermatzea.

  23. Polizia etxeetako buruek eginkizun hauek izanen dituzte:

    1. Beren ardurapeko lurralde eremuko herritarrei segurtasuna, babesa eta laguntza ematea.

    2. Eremu horretan Foruzaingoaren eledun eta ordezkaria izatea.

    3. Polizia etxearen barrenean polizia arauak eta barne arauak betetzen direla begiratzea.

    4. Beren ardurapeko lurraldean destinoa duten unitate operatiboak koordinatzea.

    5. Lurralde horretako segurtasunaren inguruko arazoen berri izatea eta toki horretarako ezartzen diren helburuak lortzen saiatzea.

    6. Eremu horretan polizia lana hobetzeko dauden beharrak finkatzea.

    7. Beren ardurapeko lurraldeko polizia lana aztertu eta ebaluatzea.

    8. Lurralde horretan herritarrei laguntzeko zerbitzuak, gizartearekiko harremanak eta segurtasunerako prebentzioa sustatzea.

      Ii) Lurralde horretako udaltzaingoekiko koordinazioan laguntzea.

    9. Lurralde horretan segurtasunaren inguruko arazoen berri ematen dela bermatzea, eta zerbitzu zentralekin koordinaturik aritzea arazo horiek konpontzeko.

  24. Polizia etxeen lurralde eremuetan polizia laguntzarako bulegoak ezarri ahalko dira, polizia etxetik urrun dauden herrietara polizia laguntza hurbiltzeko. Bulego horietan inspektore batek izanen du agintea, hots, polizia laguntzarako bulegoko buruak.

  25. Polizia etxeei atxikitako langileak, beren lanean, polizia etxeko buruaren mende egonen dira zuzenean.

  26. artikulua. Brigadak.

  27. Brigadak polizia lanak zuzenean egitearen ardura duten organo operatiboak dira.

  28. Brigadak zentralak edo lurralde batekoak izan daitezke, sortzen dituen arauan ezarri bezala. Brigada zentralak, oro har, dibisioei atxikiko zaizkie eta lurralde batekoak polizia etxeei.

  29. Brigadetan agintea inspektore batek izanen du...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR