23/1998 FORU LEGEA, abenduaren 30ekoa, tributu arloko aldaketei buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO PARLAMENTUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako lege hau onetsi duela:

TRIBUTU ARLOKO ALDAKETEI BURUZKO FORU LEGEA.

Foru Lege honek eduki askotako aldaketak biltzen ditu, Sozietateen, Ondarearen, Oinordekotzaren eta Jarduera Ekonomikoen gaineko zergei eta Fundazioen Tributu Araubidea erregulatzen duen 10/1996 Foru Legeari buruz.

1. artikuluak Sozietateen gaineko Zergari buruzko aldaketak biltzen ditu. Hauexek dira adierazgarrienak: errentamendu finantzarioko kontratuek inbertsioari loturiko zenbait zerga onura izateko aukera, talde-inbertsioko erakunde ez-finantzario batzuei aplika dakiekeen zerga tasa, "kupoiaren garbiketa" izeneko tresnaren muga, atzerriko jatorriko dibidendu eta plusbalien nazioarteko ezarpen bikoitzeko kenkaria egiteko aldaketa tekniko batzuk, zergako kuotak itzultzeko kasuetan zordunari beherala korrituak itzultzea, bat egin, bereiztu eta trukatzeko eragiketetan harturiko tituluen antzinatasunaren kontaketa eta enpresak sustatzeko sozietateei aplika dakiekeen araubide berezi berriaren erregulazioa.

2. artikuluak Ondarearen gaineko Zergari dagokionak, talde-inbertsioko erakundeen fondo berekietako partaidetzak adierazten dituzten akzio eta partaidetzen eta Espainiako bigarren mailako balore-merkatu ofizialetan negoziatu gabeko akzio eta partaidetzen balorazioan aldaketak sartzen ditu.

Halaber, gutxieneko salbuetsiaren murrizketa 25.000.000 pezetatan gehitzen du. Zifra horretatik goiti izanen da nahitaezkoa zergaren aitorpena aurkeztea.

Azkenik, jarduera ekonomikoei atxikiriko ondare-elementuei dagokien kuotako kenkaria aplikatzeko baldintzak ezartzen ditu.

3. artikuluak Oinordekotzaren gaineko Zergari dagokionak, "inter vivos" eta "mortis causa" irabazizko eskualdaketei dagozkien tarifak murrizten ditu eta "mortis causa" motako eskuratze batzuetarako ezarririko murrizketa gehitzen du.

4. artikuluak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako tarifak eta instrukzioa onesten dituen 7/1996 Foru Legea aldatzen du, Foru Komunitateko eta Estatuko arlo horretako arautegia elkarrekin bat etorrarazteko asmoz.

5. artikuluak Fundazioen tributu araubidea erregulatzen duen 10/1996 Foru Legea aldatzen du, Balio Erantsiaren gaineko Zergako kirol jarduera salbuetsiak Foru Lege horrek ezarririko betebehar bateko salbuespenen artean sartzeko. Izan ere, Foru Lege horren arabera, sortzaileak eta haien ezkontide edo senideak ezin daitezke izan fundazioak egiten dituen jardueren onuradun nagusiak.

Lehen xedapen gehigarriak lau urteko epea ezartzen du Nafarroako Ogasun Publikoko tributuen preskripziorako, bai likidatu, ordainketa eskatu eta zehapenak ezartzeko, bai behar ez diren dirusarrereren itzulera lortzeko. Horrela, orokorrean, gaur egun indarra duen bost urteko epea gutxitzen da.

Bigarren xedapen gehigarria, aldiz, enplegua sortzegatiko kenkariei buruzkoa da. Hirugarren xedapen gehigarria, azkenik, babesarengatiko kenkariez ari da.

1. artikulua. Sozietateen gaineko Zerga.

1999ko urtarrilaren 1az geroztik hasiko diren zergaldietarako, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legetik ondoren aipatzen diren artikuluak eduki honekin geldituko dira:

Bat.-17. artikuluko 3. idazatiko azken aurrekolerroaldea beste modu batean idatziko da.

Errentamendu finantzarioaren xede diren ondasunak 36. artikuluan, IV. tituluko XI. kapituluko 2. sekzioan eta VI. tituluko II. kapituluko 1. sekzioan ezarririko edozein onura izateko eskaturiko betebeharren menpe gelditzen badira edo haiek VI. tituluko IV. kapituluko 1. sekzioan ezarririko kenkariari lotzen zaizkionean, amortizazio kengarriaren zenbatekoa ondasunaren izaeraren arabera bidezkoa dena izanen da, 14. artikuluak aurreikusten duenarekin bat etorriz.

Bi.-36 artikuluko 1. idazatia beste modu batean idatziko da.

1.-Ez dira zerga-oinarrian sartuko, ibilgetu material edo ez-materialaren ondare-elementuen kostubidezko eskualdaketan lortzen diren errentak, aipatu elementuak entitatearen ustiapen ekonomikoaren garapenari atxikiak daudenak izanik, errenta horiek moneta-baliogaleraren arabera egokitu ondoren, urte bat lehenagotik gutxienez eduki badira, baldin eta eskualdaketa horien zenbatekoa lehen aipatu den eta berdin atxikia den edozein ondare-elementutan berrinbertitzen bada, ondare-elementua eman edo eskura jarri aurreko urtearen eta ondorengo hiru urteen arteko epean inbertitu ere.

Egindako berrinbertsioaren zenbatekoa eskualdaketaren totala baino txikiagoa bada, zerga-oinarrian ez sartze horrek bakarrik hartuko du aipatu eskualdaketan lortutako errentaren zati proportzionala.

Aktibo materialeko ondare-elementuak direnean, berrinbertsioa egindakotzat hartuko da, aipatu elementuak funtzionatzen hasten diren egunean, eta aktibo ezmaterialeko ondare-elementuen kasuan, haiek eskuratzen diren egunean.

Idazati honetan xedatutakoa ezin izanen da aplikatu, berrinbertsioak jotzen dituen ondare-elementuak aldez aurretik eskualdatu baditu entitate berrinbertsiogileak, edo lotetsitako entitate edo pertsona batengandik eskuratu badira edo besterendutako ondare-elementua erabiltzen badu gero entitate eskualdatzaileak.

Errentamendu finantzarioko araubidean eginiko inbertsioetan arau hauek aplikatuko dira:

a) Ulertuko da berrinbertsioa ondasuna abian jartzen den egunean egin dela.

b) Berrinbertsioaren zenbatekoa ondasunaren eskurako balioa izanen da.

c) Erosketa aukera gauzatzen ez bada, 6. idazatian xedaturikoa aplikatzeko, ez-betetze bat izanen da, kontratua iraungi edo hausteko egunean.

Hiru.-43. artikuluko 2. idazatia beste modu batean idatziko da.

2.-Arestiko idazatian xedaturikoa galarazi gabe, errentamendu finantzarioko araubidean eskuraturiko ondasunak ere materializatzeko egokitzat hartuko dira.

Erosketa aukera gauzatzen ez bada, 46. artikuluan xedaturikoa aplikatzeko, ez-betetze bat izanen da, kontratua iraungi edo hausteko egunean.

Lau.-50. artikulua. 5. idazatia kenduko da eta 6. idazatia, 5 bihurtuko dena, aldatuko da.

"5.-100eko 1eko tasa ordainduko dutenak hauexek izanen dira:

  1. Talde-inbertsioko erakundeei buruzko abenduaren 26ko 46/1984 Legeak araututako Higigarrietako Inbertsiorako Sozietateak, baldin eta beren kapital sozialaren balore adierazgarriak Balore Burtsan negoziatzeko onartzen badira.

  2. Higigarrietako Inbertsiorako fondoak eta moneta-merkatuko aktiboetako inbertsio-fondoak, 46/1984 Legeak, abenduaren 26koak, arautzen dituenak.

  3. Higiezinetako inbertsiorako sozietateak eta higiezinetako inbertsiorako fondoak, 46/1984 Legeak, abenduaren 26koak arautzen dituenak, baldin eta talde-inbertsioko erakunde ez-finantzarioak izanik xede bakarra hiri izaerako edozein ondasun higiezinetan inbertitzea bada, gero haiek errentan emateko. Gainera, etxebizitzak, ikasle egoitzak eta zahar etxeak ere sartuko dira, erregelamendu bidez ezarriko diren baldintzetan, batera gutxienez ere aktiboaren ehuneko 50 egiten badute.

    Idazati honetan ezartzen diren karga tasak aplikatzeko, beharrezkoa izanen da aurreko lerroaldean aipatzen diren talde-inbertsioko erakundeen aktiboa osatzen duten ondasun higiezinak ez besterenganatzea, eskuratu direnetik hiru urte igaro artean, non eta, salbuespen gisa, Balore Merkatuko Batzorde Nazionalaren baimen espresua ez den.

  4. Hipoteka-merkatua arautzeko fondo publikoa, 2/1981 Legeak, martxoaren 25ekoak, Hipoteka-merkatua arautzeari buruzko hark bere 25. artikuluan ezarritakoa.

    Bost.-50. artikuluko 7. idazatia 6 bihurtuko da.

    Sei.-59. artiluko 4. idazatiari beste letra bat, e), gaineratuko zaio:

    e) Dibidenduak eta mozkinetako partaidetzak, horiek egin baino bi hilabeteko lehenagoko epearen barrenean eskuraturiko akzio edo partaidetzei badagozkie, eta data horren ondoren, epe beraren barruan, balore homogenoak eskualdatzen badira.

    Zazpi.-60 bis artikuluko 1. idazatia beste modu batean idatziko da eta 5. idazatia kenduko da.

    "1.-Subjektu pasiboaren zerga-oinarrian atzerrian kokaturiko establezimendu iraunkorren bitartez lortutako errentak sartzen direnean, hurrengo baldintzak betetzen dituzten establezimendu iraunkor guztien errenta positiboei dagokien kuota osoaren 100eko ehun kenduko zaie:

  5. Establezimendu iraunkorrak ateratako errenta Zerga honen antzeko zehaztasunak dituen beste karga bati lotua eta ez salbuetsirik egotea eta egoitza erregelamendu bidez zerga-paradisutzat jotako herrialde edo lurralderen batean ez edukitzea.

    Ulertuko da, bestelako frogarik ez badago, establezimendu iraunkorrak ateratako errenta zerga honen antzeko ezaugarriak dituen karga baten menpe dagoela eta ez salbuetsia, establezimendu iraunkor hori Espainiarekin aplikatzen ahal zaion nazioarteko ezarpen bikoitza saihesteko hitzarmen bat izenpeturik daukan estatu batean badago, hitzarmen horrek argibideak trukatzeko klausularik izanez gero.

  6. Establezimendu iraunkorraren errenta, atzerrian burututako enpresa-jarduerengatik sortua izatea, Foru Lege honen 148. artikuluaren 1. idazatiko c) letran aurreikusi bezala.

    Zortzi.-61. artikuluko 1. idazatia beste modu batean idatziko da.

    1.-Zergak ordaintzeko behar pertsonalik egonez gero, lurralde espainiarrean egoitza ez duen erakunde batek ordaindutako dibidenduak eta mozkinetako partaidetzak zerga-oinarrian zenbatzen direnean, dibidenduak ordaintzeko diren mozkinei buruz azken honek benetan ordaindutako zergari dibidendu horiei dagokien munta gutxituko zaio, baldin eta munta hori subjektu pasiboaren zerga-oinarriaren barruan sartzen bada.

    Kenkari hau aplikatzeko derrigorrezkoa izanen da egoiliarra ez den entitatearen kapitaleko zuzeneko zein zeharkako partaidetza, gutxienez, 100eko 5ekoa izatea, eta hura, banatuko den mozkina eska daitekeen egunaren aurreko urtean zehar geldiarazi gabe edukia izatea, edo, hori izan ezik, urtebete egiteko behar den denboran irautea.

    Erreserbak banatzerakoan erreserba horiei ordaindutako azken kopuruak aplikatutzat joko dira.

    Bederatzi.-62. artikuluko 3. idazatia beste modu batean idatziko da eta 7. idazatia kenduko da.

    3.-Aurreko bi idazatietan aurreikusitako kenkariak aplikatzeko ondoko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR