23/1997 FORU LEGEA, abenduaren 30ekoa, Toki Ogasunek

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau

onetsi duela:

FORU LEGEA, TOKI OGASUNEK NAFARROAKO TRIBUTUETAN PARTE

HARTZEKO FONDOAREN ZENBATEKOA ETA BANATZEKO FORMULA 1998KO

ETA 1999KO AURREKONTUALDIETARAKO EZARTZEN DITUENA

ZIOEN AZALPENA

1978ko Konstituzioak, Estatuko lurralde antolamenduaz

mintzo delarik, 140. artikuluan udalen autonomia bermatu

ondoren, 142. artikuluan aurreikusten du, ezen Toki

Ogasunek behar adina baliabide eduki beharko dituztela

legeak kasuan kasuko korporazioei eratxikitzen dizkien

eginkizunetan jarduteko eta gehienbat zein bere tributuez

baliatuko dela, baita Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen

tributuetan parte hartzekoez ere.

Uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko

6/1990 Foru Legeak, 259. artikuluan, xedatzen du, bere

eskumenak erabiltzeko eta Nafarroako toki entitateek

dagozkien helburuak lortzeko, Toki Ogasunak behar dituzten

baliabideez hornituko direla. Baliabide horiek Toki

Ogasunari buruzko Foru Legearen bidez arautuko direla,

Nafarroako toki araubidearen alorra den aldetik,

Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko

Lege Organikoko 18.2 artikuluan aurreikusi bezala. Horrez

gain, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko

260. eta 261. artikuluek xedatzen dute Toki Ogasunek Foru

Komunitateko tributuetan parte hartuko dutela.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko

2/1995 Foru Legeko 123. artikuluak zehazkiago arautzen

ditu Nafarroako Ogasun Publikoan parte hartzekoaren nondik

norakoak eta ezartzen, ezen udal agintaldi bakoitzeko

lehen urteko azken hiruhilekoan, Nafarroako Gobernuak,

Toki Araubideko Foru Batzordeak txostena eman ondoren,

Nafarroako Parlamentura igorriko duela, kasuan kasuko

ekitaldiko Aurrekontu Orokorrei buruzko proiektuarekin

batera, Toki Entitateek Nafarroako zergetan hurrengo lau

aurrekontualdietarako parte hartzeko fondoaren zenbatekoa

ezartzen duen arauzko proiektu bat, baita fondo hori

banatzeko formula ere, zuzentasun eta proportzionaltasun

hatsapenak aintzat harturik.

Lehengoa betetzeko asmoz, Foru Lege honek, lehenengo

eta behin, toki entitateek Nafarroako Ogasun Publikoan

parte hartzeko fondoaren zenbateko osoa ezartzen du eta,

ondoren, zenbateko hori handitzeko sistema, transferentzia

arruntak eta bestelako laguntzak deritzen kontzeptuetan.

Gehikuntza hori Nafarroako Foru Komunitateko Kontsumorako

Prezioen Indizearen igoera portzentualaren adinakoa izanen

da, hots, ekainetik ekainera bitartekoaren adinakoa.

Ekitaldi bakoitzerako esleituriko partaidetzaren

zenbatekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko

123. artikuluko 2. idazatian xedaturikoarekin bat banatzen

da, transferentzia arrunten, kapital transferentzien eta

bestelako laguntzen bidez.

Transferentzia arruntak, Nafarroako Toki Ogasunei

buruzko Foru Legeko 123.3 artikuluan xedaturikoarekin bat,

udalen eta kontzejuen artean banatuko dira. Banatzeko

formulak zuzentasun eta proportzionaltasun irizpideak

kontuan hartu beharko ditu, aipatu hatsapen nagusiak

zehazten dituzten parametrotan oinarriturik. Kapitulu

honetan udalek Estatuarekin hitzarturik ez dauden zergetan

parte hartzeko lehengo kopuruari dagokion zenbatekoa

aipatzen da. Zerga horiek Nafarroako Foru Komunitateak

kudeatuko ditu 1998tik aurrera, Hitzarmen Ekonomiko

berriaren arabera, Estatuak gainerako zerga

hitzartugabeengatik egin behar duen banaketa deusetan

galarazi gabe.

Hori horrela, Foru Lege honek Transferentzia Arrunten

Fondoaren banaketa dakar, toki entitateen gastuaren

adierazgarritzat jotzen diren aldagaien arabera banatzeko

ehuneko 86ko portzentaia harturik eta gainerako ehuneko 14

zerga bidezko dirusarrerak eta herrilurretako aberastasuna

eskuratzeko ahalmena erabiltzeko mailaren adierazgarritzat

jotzen diren aldagaien arabera. Zehazkiago, formula

berriak bizilagun bakoitzeko gastu arruntaren, haren

osaketaren, adinkako populazioaren, langabeziaren, hiri

lurzoruaren zabaleraren, zerga ahaleginaren eta

herrilurren balio katastralaren arabera ponderaturiko

populazio aldagaiak hartzen ditu oinarritzat, hots, lehen

aipaturiko legezko aurreikuspenak hartzen ditu kontuan.

Arau honek tratamendu ezberdina du udaletarako eta

kontzejuetarako, kasuan kasuko eskumenen arabera, Udalen

eta Kontzejuen arteko eskumen eskuordetza eta horren

ondoriozko baliabide esleipena deusetan galarazi gabe.

Hala ere, banatzeko formula berriak ez du xede orain

arte indarra zuen sistema erabat haustea. Horregatik,

beharrezkotzat jo da Fondotik datozen dirusarreren bermea

ezartzea, haren abiapuntua, orokorrean, 1997ko ekitaldian

jasoa delarik.

Kapital transferentziei dagokienez, haien banaketa

1997-1999rako Toki Azpiegituren Hirurteko Planari buruzko

apirilaren 2ko 3/1996 Foru Legean ezarria da, Nafarroako

Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 123. artikuluko 4.

idazatiari darraiolarik.

Fondoa banatzeko azkeneko kapituluari bestelako

laguntzak deritzo eta bertan Iruñeko Udalari "Iruñeko

Hiriko Hiriburutza Agiria" kontzeptuagatik dagokion

dotazioa eta Nafarroako Toki Administrazioari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR