23/1996 FORU LEGEA, abenduaren 30ekoa, balioak eguneratzeari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela:

BALIOAK EGUNERATZEARI BURUZKO FORU LEGEA

ZIOEN ADIERAZPENA

Enpresari mozkinaren gaineko zergak ahalegina egin behar du enpresaren benetako mozkinak zergapetzen, inflazioaren distortsioak saihestuz.

Zergen ikuspuntutik, inflazioa zuzentzeko teknika da balantzeen eguneratzea, zergapetu daitekeen errentatik moneta-depreziazioaren kopurua kentzeko.

Urriaren 26ko 35/1983 Foru Legeak, zerga-neurriei buruzkoak, ezarri zuen azken eguneratzetik igaro den denbora kontuan izanik, eta baita ere enpresa batzuk ez zirela baimen horretaz baliatu, Foru Lege honek beste eguneratze bat egiteko aukera ematen du, 1983tik hona metatu den inflazioa zuzentzeko tresna gisa.

Zerga-mozkin nominalaren moneta-zuzenketa egiteko bide honek benetako mozkina finkatzeko zehaztasun handiagoa dakar eta enpresen ondare egoera erkatuaren aurkezpen hobea.

Foru Legez onetsitako balio-eguneratzea ezin daiteke berritzat jo, izan ere, ez du alde handirik aurreko arautegiaren babespean egindako eguneratzeekin; hala ere, berrikuntzak sartu dira eguneratze-teknika egungo zerga- sistemari egokitzeko asmoz.

Lehenengo eta behin, ezarpen eremua zabaldu egin da hurrengoak hartzeko: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren subjektu pasibo izanik enpresari edo lanbide jarduerak burutzen dituzten batzuk.

Bigarrenik, aurreko arautegiak erabili duen eguneratze-bidea ez da irtenbide egokia izan, moneta-zuzenketa ez duelako jarri, funtsean, nor bere baliabideen lormen galtzearen ariora, izan ere, inoren kapitalekin finantzaturiko aktiboetan inflazioak duen eragina mailegu-emaileek jasaten baitute, zorren korritu eta itzulketaren hatsapen nominalistaren ondorioz.

Helburu hori lortzeko, Foru Legeak aukera ematen du erregelamendu bidez kontuan hartzeko enpresen finantziazio modua, egunera daitezkeen elementuen balio-hazkundearen koefiziente murriztailea ezarri ahal izateko, enpresak dituen baliabide berekien eta inoren finantzaketaren arabera.

Hirugarrenik, birbalorazio kontuaren saldoa disposizio askeko erreserbetarako gordetzeko aukera ere jarri da, sortu zenetik hamar urteko epea igarotakoan. Erreserbak banatzeak dibidenduen ezarpen bikoitzagatiko kenkarirako eskubidea sortuko du Sozietateen gaineko Zergan eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan, moneta-gainbalioaren kopurua gauzatua izan bada, beti ere.

Azkenik, eguneratze-kontuko saldoaren gaineko karga autonomoa eta bakarra ezartzen da, 100eko 3 jotzen duena.

  1. KAPITULUA

    Ezarpen eremua

    1. artikulua. Eremu subjektiboa.

      Foru Lege honek arautzen duen balio-eguneratzeari borondatez atxiki ahalko zaizkio:

    2. Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboak, baldin eta Hitzarmen Ekonomikoko 16. artikuluak xedatuaren arabera, Nafarroako foru arauen menpe badaude, beti ere kontabilitatea Merkataritza Kodeak xedatuarekin edo arau dituzten xedapenekin bat badaramate.

    3. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren subjektu pasiboak eta enteak, zerga-helbidea Nafarroan izanik, errenten eratxikipen sistemaren arabera tributatzen dutenak, enpresari edo lanbide jarduerak burutzen dituztenak, beti ere, eta edozein kasutan, errendimendu garbiak zuzeneko zenbatespeneko araubidean zehazten badira eta hurrengo betebeharrak betetzen badituzte:

      1. Enpresari jardueretan aritzen badira, Merkataritza Kodeak ezarritakoari jarraituz eraman beharko dute kontabilitatea. Hala ere, burutzen den enpresari jarduerak, aipatu Kodearen arabera, merkataritza izaerarik ez badu, nahikoa izango da ekainaren 30eko 209/1992 Foru Dekretuz onarturiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 64 artikuluko 2. zenbakiak aurreikusitako erregistro-liburu behar bezala diligentziatuak eramatea.

      2. Lanbide jarduerak burutzen dituztenean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 64 artikuluko 3. zenbakiak aurreikusitako erregistro-liburu behar bezala diligentziatuak erabili beharko dituzte.

    4. artikulua. Egunera daitezkeen ondare-elementuak.

    5. Eguneratu ahal izango dira ibilgetu materialeko ondare elementuak, Espainian zein atzerrian izan, hurrengo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR