40/2013 FORU DEKRETUA, uztailaren 17koa, otsailaren 9ko 34/2004 Foru Dekretua aldatzen duena. Horren bidez Nafarroako Turismo Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legeak arlo horretan jarduteko oinarrizko printzipioak ezartzen ditu: koordinazioa, elkarlana eta lankidetza, bai administrazio publikoen artean, bai haien erakunde, administrazio organo eta turismo partzuergoen artean, bai eta turismo arloko enpresa eta establezimenduen artean ere.

Printzipio horiekin bat, aipatu foru legeak Nafarroako Turismo Kontseilua ezartzen du, Nafarroako Foru Administrazioak turismo arloan kontsultei erantzuteko eta aholkuak emateko organo gisa, eta bermea ezartzen du organo horretan sektorean ordezkaritza handiena duten erakunde, instituzio eta entitateak izan daitezen.

Foru legearen 9. artikuluan Kontseiluaren eginkizunak eta haren oinarrizko osaera agertzen dira, eta aipatzen da gero batean erregelamenduz zehatzago garatuko direla organo aholku-emaile horren osaera, antolaketa eta funtzionamendua.

Otsailaren 9ko 34/2004 Foru Dekretuaren bidez arautzen dira Nafarroako Turismo Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua.

Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioan izandako berregituraketaren ondoren, ikusten da komeni dela Turismo Kontseiluaren osaera aldatzea, zabalagoa izan dadin, ukitutako gizarte eragileen ordezkaritza eta parte-hartzea handiagotuz eta turismo arloko eskumenak dituzten administrazio publiko gehiago sartuz.

Eskumen horiek erabiliz, Turismo Kontseiluaren kide kopurua handitzen da, gizarte eragile jakin batzuek eta turismo arloko eskumenak dituzten administrazio publiko jakin batzuek parte har dezaten.

Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko uztailaren 17an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat.

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Turismo Kontseiluaren osaera aldatzea.

Nafarroako Turismo Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen otsailaren 9ko 34/2004 Foru Dekretuaren 3. artikulua aldatzen da, testu hau izanen baitu:

“3. artikulua. Osaera.

  1. Nafarroako Turismo Kontseiluak osoko bilkurak eginen ditu, eta batzorde batzuk osatzen ahalko ditu, hurrengo artikuluan ezarritakoaren arabera.

  2. Nafarroako Turismo Kontseiluaren osoko bilkura honako kide hauek osatuko dute:

    Kontseiluburua:

    Turismo arloan eskumenak dituen departamentuko kontseilaria.

    Kontseiluburuordea:

    Turismo arloan eskumenak dituen zuzendari nagusia.

    Kontseilukideak:

    Turismo arloan eskumenak dituzten zerbitzuetako zuzendariak.

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR