73/2013 FORU DEKRETUA, abenduaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitateko turismoko kanpalekuen antolamenduari buruzko Erregelamendua, martxoaren 30eko 24/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsia, aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroaren ezaugarrietako bat ingurumenari dion errespetu handia da. Horregatik, naturari eta ingurumenari loturiko jarduerek onarpen handia dute nafarren eta bisitatzen gaituztenen artean.

Turismoaren esparruan, turismoko kanpalekuak arrakasta eta onarpen handia duten ostatu turistikoak dira, naturarekin eta naturari loturiko turismo jarduerekin harreman estua izateko aukera eskaintzen dutelako. Hori dela eta, ekarpen ekonomiko garrantzitsua egiten diote Nafarroako gastu turistikoari.

Nafarroako Foru Komunitateko turismoko kanpalekuen antolamenduari buruzko Erregelamendua onetsi zuen martxoaren 30eko 24/2009 Foru Dekretua onetsi zenetik metatu den esperientziak, beste autonomia erkidego batzuetako esperientziekiko erkaketak eta egin diren merkatuaren azterlanek erakusten dute araudia harmonizatu beharra dagoela, Estatuko turistek eta, batez ere, atzerritarrek (asko erabiltzen dituzte turismoko kanpalekuak orohar, eta Nafarroakoak bereziki) establezimendu horien kategoriak uler ditzaten laguntzeko.

Harmonizazio horren bidez, beste sailkapen bat egin gogo da turismoko kanpalekuekin, beste autonomia erkidegoena bezalakoa izan dadin, baita Europako gainontzeko herrialdeetan indarra duenaren baliokidea ere.

Horri esker, Estatuko eta atzerriko turistei ostatu emateko establezimenduaren kategoria ulertzeaz gain, publizitatea eginen zaio Estatuak bere eskumenetik kanpoko esparruetan antolatzen dituen kanpainetan, eta eskaintza hobeki ezagutzeko aukera emanen zaie bidaia-agentzia handizkariei, haiek beren bazkideei helaraz diezaieten.

Horrek guztiak lagunduko du Nafarroan turismoa bultzatzen, eta, horrrekin batera, gainerako esparru ekonomikoentzat ere onuragarria izanen da.

Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko abenduaren 4an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat.

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra. Nafarroako Foru Komunitateko turismoko kanpalekuen antolamenduari buruzko Erregelamenduaren aldaketa (Erregelamendua martxoaren 30eko 24/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

Bat.–16. artikulua aldatu da. Hona testu berria:

“16. artikulua. Sailkapena.

Turismoko araudiaren ondorioetarako, turismoko kanpalekuak kategoria hauetan sailkatuko dira zerbitzu eta instalazioen kalitatearen arabera: 5, 4, 3, 2 eta 1 izar.”

Bi.–17. artikulua aldatu da. Hona testu berria:

“17. artikulua. Plaka bereizgarria.

  1. Turismoko kanpaleku guztietan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR