212/2011 FORU DEKRETUA, irailaren 21ekoa, kontzejuetako hauteskunde partzialetarako deialdia egiten duena, martxoaren 28ko 26/2011 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagairik aurkeztu ez ziren kontzejuetan

SecciónVII. Hauteskundeen Prozedura

Nafarroako kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legeak, 16. artikuluan, kontzejuetako hauteskunde orokorretan hautagairik aurkeztu ez den kontzejuetan hauteskunde partzialak egin behar direla xedatzen du eta, halaber, kontzejuetako hauteskunde partzialen deialdia hauteskunde orokorretarako agindutakoari lotuko zaiola, eta udal hauteskunde partzialen egun berean eginen direla.

Martxoaren 16ko 12/1991 Foru Lege beraren 2.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, kontzejuetako hauteskundeetarako deiarekin batera kontzejuen zerrenda argitaratuko da, udalez udal elkarturik, kontzeju bakoitzeko populazio eskubideduna adierazirik, bai eta kontzeju bakoitzean zer hautatu behar den ere, batzuetan kontzeju irekiko burua soilik eta beste batzuetan batzordeburua eta batzordekideak.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko irailaren 21eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Kontzejuetako hauteskunde partzialetarako deialdia egiten da, martxoaren 28ko 26/2011 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagairik aurkeztu ez ziren kontzejuetan, honako postu hauek betetzeko:

    1. Kontzeju Irekien araubideko kontzejuburuak.

    2. Batzarreko burua eta lau kide izanen dituen Batzarra eratu behar duten kontzejuetako Batzarreko buruak eta kideak.

  2. artikulua. Hauteskundeak 2011ko azaroaren 20an eginen dira, igandearekin.

  3. artikulua. Foru Dekretu honek deitutako hauteskundeak ondokoek aginduko dituzte: Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legea, Nafarroako Kontzejuetako hauteskundeetan erabili behar diren baliabide materialen ezaugarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 125/1991 Foru Dekretua eta Nafarroako Kontzejuetako hauteskundeetan erabiliko diren boto-paper, kartazal eta inprimakien ereduak onesteko Nafarroako Gobernuak 2011ko martxoaren 28an hartutako Erabakia.

  4. artikulua. Hauteskundeetarako deiak barne hartzen dituen Kontzejuen zerrenda onetsi da (alfabetoaren arabera ordenatuta), udalerri berekoak elkarturik. Foru Dekretu honen eranskinean heldu da, bakoitzaren bizilagunak adieraziz, bai eta kontzeju bakoitzari zer dagokion hautatzea, batzuei Kontzeju Irekiko burua soilik eta beste batzuei batzordeburua eta batzordekideak.

    AZKEN XEDAPENA

    Foru dekretu honek udal hauteskunde partzialetarako deialdiaren errege dekretuak indarra hartzen duen egunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2011ko irailaren 21ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo; Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilaria, Roberto Jiménez Alli.

    ERANSKINA

    UDALERRIA KONTZEJU ETXEA BIZTANLEAK HAUTATU BEHARREKO POSTUAK
    Allin Arbeitza 150 Batzarreko burua eta 4 kide
    Allin Etxabarri 67 Batzarreko burua eta 4 kide
    Allin Eultz 49 Kontzeju Irekiko burua
    Allin Muneta 45 Kontzeju Irekiko
    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR