79/2012 FORU AGINDUA, abuztuaren 24koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Nafarroan produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipamenduen aldian aldiko ikuskapenen sistema ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ongi funtzionatzen duten produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipamenduen erabilerak produktuen banaketa homogeneoa bermatzen du eta ongi dosifikatzeko aukera ematen du, tratamenduen eraginkortasuna ziurtatuz eta, aldi berean, pertsonen osasunarentzat eta ingumenarentzat kaltegarriak diren ondorioak murriztuz. Aplikaziorako ekipamenduen erregulazioan izaten diren akatsek, matxurek edo desdoikuntzek produktuaren banaketa ez-ohikoak, jarioak edo isurketak ekar ditzakete, eta horiek, pertsonen osasuna eta ingurumena arriskuan jartzeaz gainera, tratamenduei eraginkortasuna kentzen diete eta galera ekonomikoa eragiten diete nekazariei. Ongi funtzionatzen duten ekipamenduak izanez gero, matxuren ondoriozko geldialdiak murrizteaz gainera, ustiapenetan sargaien eta energiaren kontsumoan aurreztu egin daiteke eta produkzioa handitu. Horiek horrela, ezinbestekoa da ekipamenduen aldian aldiko ikuskapenak egitea, funtzionamendu egokian eragina izan dezakeen edozein arazo zuzentzeko.

Landare Osasunari buruzko azaroaren 20ko 43/2002 Legeak Estatuko araudi esparrua osatzen du izurriei aurrea hartu eta horiek kontrolatzeko jarduerak arautzearen arloan, bai eta babes fitosanitarioko baliabideen kasuan ere, nekazaritzako pestizidak aplikatzeko ekipamenduak edo makineria barne; horiek, halaber, zenbait alderditan Europar Batasunaren legediari lotuta daude, bereziki, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2006ko maiatzaren 17an makinei buruz emandako 2006/42/EE Zuzentarauari (95/16/EE Zuzentaraua aldatu zuen), zeina barne antolamendu juridikoan urriaren 10eko 1644/2008 Errege Dekretuaren bidez sartu baitzen (dekretu horrek makinak merkaturatzeko eta zerbitzuan jartzeko arauak ezartzen ditu), eta Europako Parlamentuak eta Kontseiluak urriaren 21ean emandako 2009/127/EE Zuzentarauari (2006/42/EE Zuzentaraua aldatu zuen), pestizidak aplikatzeko makinei dagokienez.

Nafarroako Foru Komunitatean, Landare Osasunari buruzko martxoaren 23ko 4/2007 Foru Legearen helburua da landare babeserako baliabideak, aplikaziorako makineria barne, erabilera, eragingarritasun eta segurtasun egoera onean daudela bermatzea. 20. artikuluak ezartzen du babes fitosanitariorako baliabideen erabilera pertsonen eta abereen osasuna babesteko helburuen menpe egonen dela, eta ingurumena errespetatzen duen nekazaritza iraunkorraren garapenarekin bat etorriko dela.

Bestalde, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak urriaren 21ean emandako 2009/128/EE Zuzentarauak (Europar Batasuneko jarduketaren esparrua ezartzen du pestiziden erabilera iraunkorra lortze aldera) 8. artikuluan ezartzen du estatu kideek begiratuko dutela ea aldian aldiko ikuskapenak egiten zaizkien pestizidak aplikatzeko ekipamendu profesionalei.

Azaroaren 18ko 1702/2011 Errege Dekretuaren bidez, gure antolamendu juridikoan sartu da pestiziden erabilera iraunkorrari buruzko aipatu zuzentarauaren 8. artikulua, eta Landare Osasunari buruzko 43/2002 Legea araudi bidez garatu da, produktu fitosanitarioak aplikatzeko makinak mantendu eta prest jartzearen gaineko baldintzak betetzen diren egiaztatzeko kontrol ofizialei dagokienez. Xedatu da autonomia erkidegoei dagokiela beren lurraldean ikuskapenen programa kontrolatu eta aplikatzeko ardura izanen duen organo eskuduna izendatzea. Halaber ezartzen du autonomia erkidego bakoitzeko organo eskudunaren ardura izanen dela ikuskatu beharreko ekipamenduen zentsua egin eta kudeatzea, produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipamenduen ikuskapen teknikorako estazioak baimentzea eta bere lurraldean baimendutako Ikuskapeneko Prestakuntza Unitateak ezartzea.

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 8ko 241/2012 Foru Aginduaren bidez, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia izendatu da 1702/2011 Errege Dekretuan ezarritako ikuskapen programa Nafarroan kontrolatu eta aplikatzeaz arduratuko den organo eskuduna izateko.

Kontuan harturik Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Landa Ingeniaritzaren eta Proiektuen Sailaren bitartez, esperientzia zabala duela nekazaritzako mekanizazioaren ikerketan eta prestakuntzan, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak uste du komenigarria dela Nafarroako Unibertsitate Publikoa Prestakuntza Unitate baimendu gisa izendatzea.

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak proposaturik, bidezkoa da arau bat ematea, produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipamenduen aldian aldiko ikuskapenen sistema ezartzeko eta horien funtzionamendua arautzeko Nafarroako Foru Komunitatean.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Foru agindu honen xedea da produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipamenduen aldian aldiko ikuskapenen sistema ezartzea eta horien funtzionamendua arautzea Nafarroako Foru Komunitatean.

    2. artikulua. Definizioak.

      Foru agindu honen ondorioetarako, produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipamenduen aldian aldiko ikuskapenei buruzko azaroaren 18ko 1702/2011 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ageri diren definizioak aplikatuko dira.

    3. artikulua. Aplikazio esparrua.

      Foru agindu honen aplikazio esparruaren barnean sartuta daude produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipamenduen aldian aldiko ikuskapenei buruzko azaroaren 18ko 1702/2011 Errege Dekretuaren 3.1. artikuluan aipatzen diren ekipamendu guztiak.

  2. KAPITULUA

    Ikuskatu beharreko ekipamenduen zentsua

    1. artikulua. Sortu eta kudeatzea.

      Ikuskatu beharreko ekipamenduen Nafarroako Foru Komunitateko zentsua sortu da, eta Nafarroako Gobernuko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak kudeatuko du.

    2. artikulua. Ekipamenduak zentsuan sartzea.

    3. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR