22/2012 FORU LEGEA, abenduaren 26koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina aldatzekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako.

FORU LEGEA, PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGARI BURUZKO FORU LEGEAREN TESTU BATEGINA ALDATZEKOA.

ZIOEN AZALPENA

Foru Legeak zenbait aldaketa egiten ditu ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginean.

Lehenik, araudi sektorial berrira egokitu dira gizarteratze-errentarekin eta beste gizarte zerbitzu batzuekin lotuta dauden prestazio eta laguntza publikoen zenbait salbuespen.

Bigarrenik, salbuespena kendu da Estatuko Loteria eta Apustuetarako sozietate estatalak antolatutako loteria, apustu eta zozketetako sarietan, baita Foru Komunitateak, Gurutze Gorriak, Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalak eta antzeko entitate europarrek antolatuetan ere, eta 37. xedapen gehigarrian karga berezi bat sortu da, halako sarietarako, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan. Karga berezitik salbuetsita egonen dira zenbateko osoa 2.500 eurokoa edo horretatik beherakoa duten sariak; zenbateko osoa 2.500 eurotik gorakoa duten sariak, aldiz, karga bereziari lotuta egonen dira, zenbateko horretatik gorako zatiari dagokionez. Karga bereziaren kuota osoa zerga-oinarriari ehuneko 20ko tasa aplikatuz zehaztuko da.

Testuinguru horretan, zehaztu egin da aipatu jokoak ez direnetan izandako irabazi eta galeren zerga araubidea eta, hala, ondare gutxitze gisa konputatuko dira joko horietako galerak, hots, kasuan kasuko zergaldiko irabaziak gainditzen ez dituztenean. Gainerako galerek, hau da, jokoko irabaziak gainditzen dituztenek, ondare gutxitze gisa konputatu gabe jarraituko dute.

Hirugarrenik, aldaketa garrantzitsu bat egin da urte batean edo epe laburragoan sortutako ondare gehikuntzen eta gutxitzeen zerga-ordainketan; horiek zerga-oinarriaren zati orokorrean sartuko dira. Aldaketa horrek ukitzen ditu epe laburrean izaten diren eta espekulaziotzat jotzen diren ondare elementuen salmentak, zeren eta aurrezkiaren zati berezian, (zerga-ordainketa arinagoarekin, oro har), honako hauek soilik txertatuko baitira: ondare gehikuntzak eta gutxitzeak, hots, eskualdatze dataren aurretik urtebete baino lehenago eskuratutako ondare elementuen eskualdaketak egitean agerian jartzen direnak, edo aurrerapen berarekin (urtebete baino gehiago) eskuratutako balioei dagozkien harpidetza eskubideenak.

Laugarrenik, nabarmen aldatu da ohiko etxebizitzako inbertsiogatiko kenkaria, eta horrek 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen du eragina. Alde batetik, murriztu egin da ohiko etxebizitzako inbertsiogatiko kenkariaren gehieneko oinarria, hau da, 9.015 eurotik 7.000 eurora, banakako zerga-ordainketan. Beste alde batetik, murriztu egin da kenkarirako aukera, subjektu pasiboak zergaldian lortzen duen errentaren arabera, desberdintasunak ezarriz baterako zerga-ordainketan eta familia ugariei lagunduz. Hori hala izanik ere, araubide iragankor eskuzabala ezarri da 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen ohiko etxebizitza erosi edo zaharberritu duten pertsonentzat edo etxebizitzaren sustatzaileari diru kopuruak ordaindu dizkiotenentzat. Subjektu pasibo horiek 2012ko abenduaren 31ra arte dagoen kenkari araubideaz baliatzen jarraitzen ahalko dute, baina mugaren batekin.

Etxebitzaren arloan, orobat, nabarmen handitu da alokairuagatiko kenkaria, urteko muga 900 eurotik 1.200 eurora igo baita.

Bosgarrenik, zerga araubide berri bat sortu da pertsona edo entitate ekintzaileentzat, baita jarduera ekintzaileetako inbertsoreentzat ere.

Jarduera ekintzailea da berritzat jotzen den enpresa edo lanbide jarduera, hau da, beste titulartasun baten bidez lehenago osorik edo hein batean gauzatu ez dena. Ekintzailetzat jotzen dira enpresa edo lanbide jarduera ekintzaile batean hasten diren pertsona fisikoak. Jarduera hori langile autonomo gisa gara dezakete edo, bestela, zergak errenten egozpeneko araubidean ordaintzen dituen entitate bateko kide gisa, edo kooperatiba sozietate bateko edo merkataritza sozietate bateko bazkide gisa. Gainera, enpresa txikia izan beharko du eta lau urteko bizia baino laburragoa izan.

Pertsona edo entitate ekintzaileek onura fiskal hauek izanen dituzte: ez dute ordainketa zatikatuak egiteko betebeharrik izanen; eskubidea izanen dute urtebete geroratzeko, bermerik aurkeztu gabe eta berandutza interesik sortu gabe, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga edo sozietateen gaineko zerga dela-eta sartu beharreko kuota, baita PFEZaren kontura beren langileei egin dizkieten atxikipenak ere; azkenik, ikerketa eta garapen jarduerak eta berrikuntza teknologikokoak egitearen ondoriozko kenkariari dagozkion kopuruak itzultzeko eskatzen ahalko dute.

Jarduera ekintzaileetan inbertitu nahi duten pertsonek edo entitateek zerga pizgarri garrantzitsu bat dute: ehuneko 30eko kenkaria egiten ahalko dute ekintzailetzat jotzen diren entitateen kapitala eratu edo handitzetik heltzen diren akzioen edo partaidetzen harpidetza egitean ordaintzen duten diru kopuruan.

Azkenik, tarifa berri bat eta karga osagarri berri bat ezarri dira, eragina 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dutenak, eta handitu egiten dutenak errentarik altuenen tributazioa.

Artikulu bakarra.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren manu hauek (testu bategina ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), honela idatzita geldituko dira:

Bat. 7.c) artikulua, bigarren lerrokada. 2012ko otsailaren 12tik aurrera izanen du eragina.

Aurreko lerrokadan xedatutakoa galarazi gabe, Langileen Estatutuaren 51. artikuluan ezarritakoaren arabera egiten diren kaleratze kolektiboen kasuetan, edo aipatu Estatutuaren 52.c) artikuluan aurreikusitako arrazoiengatik gertatzen direnetan, baldin eta, bi kasuetan, arrazoiak ekonomikoak, teknikoak, antolaketakoak, ekoizpenekoak edo ezinbestekoak badira, aipatutako Estatutuan bidegabeko kaleratzeagatik derrigorrezko izaeraz ezarritako mugak gainditzen ez dituen kalte-ordainaren zatia salbuetsiko da.

Bi. 7. artikulua, f) letra kentzea. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginarekin.

Hiru. 7.k) artikulua, azken lerrokada. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginarekin.

"Salbuetsiak egonen dira, halaber, gizarte zerbitzuen arloan banakoentzako eta familientzako prestazioak eta laguntzak arautzen dituen ekainaren 28ko 168/1990 Foru Dekretuan ezarritako prestazio ekonomikoak, bai eta gizarteratze-errenta eta prestazioak eta sorospenak agortuak dituzten langabetuentzako laguntzak ere, biak Gizarteratze Errenta arautzen duen urtarrilaren 23ko 1/2012 Foru Legean ezarriak. Salbuetsiak egonen dira, halaber, jaiotzagatik, adopzioagatik, nork bere kargura haurrak izateagatik, adingabeen harreragatik, zurztasunagatik eta erditze edo adopzio anizkoitzagatik jasotzen diren gainerako prestazio publikoak, bai eta familiaren arloko deialdien bidez ematen diren laguntzak, hala nola jaiotzak sustatzeko eta langileen lan eta familia bizitza bateratzeko neurri osagarriak".

Lau. 39.6.d) artikulua. 2013ko urtarrilaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR