139/2011 FORU DEKRETUA, abuztuaren 24koa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Kirola gizartearen funtsezko atal bat da, bizikidetzarako eta gizartearen eta gizabanakoen ongizaterako giltzarria, herritarren osasunaren eta hezkuntzaren oinarrizko osagaia. Hori dela eta, administrazio publikoek kirolerako politikak bere gain hartu behar dituzte, herritarrei eman behar dieten beste zerbitzu bat baita. Horretarako, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua sortu zen, 1991tik aurrera arlo hori kudeatu izan duena. Gero, irailaren 24ko 216/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua zena Nafarroako Kirolaren Institutua bihurtu zen, eta hark kirolaren arloan zituen eskumenak bere gain hartu zituen.

Dena dela, gero eta nabarmenagoa da kirolari modu globalizatuan ekin behar zaiola, herritar guztiei begiratuz, eta ez bakarrik nola edo hala araututa dauden kirol entitate antolatuetan nolabait parte hartzen dutenei begira. Hori helburu, Institutuaren beraren izena aldatzea proposatzen da, jarduera fisikoaren balore kontzeptuala erantsiz, jarduera fisikotzat gorputzaren mugimendua dakarten jardueren multzoa ulertzen baita. Jarduera horien artean, Institutuak azpikategoria guztiak hartzen ditu bere baitan: jarduera fisikoa eta osasuna, jarduera eskolako adinetan, kirola, ariketa fisikoa, etab.

Hortaz, kirol federazioen, kluben eta, oro har, kirol lehiaketen inguruan antolatzen den jarduera fisikoa balioetsi nahi da, baina baita ere, guztientzako kirola, ariketa fisikoa osasun iturri gisa ulertua, eskola inguruan egiten den kirola, udal kirola, kirol elkarteetakoa eta nork bere kasa egiten duena.

Aldaketa kontzeptual horrez gainera, beharrezkoa da, orobat, egungo egoerari egokitzea, Izan ere, administrazio publikoei eskatzen ari baitzaie austeritate ekonomikoa eta erantzukizunez jokatzea. Kirola ez dago errealitate horietatik aparte. Horregatik, Institutuaren egitura organikoa murriztu da, eta hori dela kausa, hari esleitutako eginkizunak berriz banatu beharra dago.

Horiek horrela, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko abuztuaren hogeita lauan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Estatutuak onestea.

Nafarroako Gazteriaren eta Jarduera Fiskoaren Institutua erakunde autonomoaren Estatutuak onetsi dira. Horien testua foru dekretu honen eranskin gisa ageri da.

Lehenengo xedapen gehigarria.-Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen izendapenaren berrespena.

Berretsi egiten da, egin zen baldintza beretan, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen izendapena, baina izena aldatuta, hemendik aurrera Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea izanen baita.

Bigarren xedapen gehigarria.-Nafarroako Kirolaren Institutuaren aipamenak.

Xedapen orokorretan, administrazio espedienteetan eta gainerako agiri ofizialetan, Nafarroako Kirolaren Institutuaren aipamen guztiak Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari dagozkiola ulertuko da.

Hirugarren xedapen gehigarria.-Nafarroako Instalazio eta Ekipamenduen Segurtasunerako Batzordea.

Aldatu egiten da Kirol instalazio eta ekipamenduen oinarrizko betebeharrak eta segurtasun neurriak arautzen dituen 38/2009 Foru Dekretuaren 14. artikuluaren 2.d) idatz-zatia. Testu hau izanen du:

"d) Foru Komunitateko kirol admnistrazioari eskuordetutako eskumenak bere gain hartzen dituen erakunde autonomoko zuzendari kudeatzaileak aukeratzen duen administrazio unitateko burua, Batzordeko idazkari lanak ere eginen dituena.".

Laugarren xedapen gehigarria.-Genero berdintasuna.

Zenbait pertsona, kargu edo lanposturi buruz ari denean foru dekretu honek genero gramatikal mugatuko izenak erabiltzen dituen kasu guztietan (gaztelaniazko "consejero", "director", "presidente", "secretario" eta abar) ulertu behar da adierazpideen ekonomia hutsagatik jokatzen dela horrela, eta postu horiek orokorrean hartzen dituela hizpide, haiek bai emakumezkoek bai gizonezkoek betetzen dituztela ere, erabateko berdintasun-baldintzetan, ondorio guztietarako.

Lehenengo xedapen iragankorra.-Zuzendariordeen eta zerbitzuko zuzendarien aldi baterako berrespena.

Nafarroako Gobernuak izendapenak egiteko behar diren foru dekretuak eman artean, honako zuzendariorde eta zerbitzuko zuzendari hauen izendapena berresten da, baina izena aldatuta:

  1. Kiroleko zuzendariordea, izena aldatu eta Kiroleko zuzendariorde nagusia izanen baita.

  2. Kirol Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, izena aldatu eta Kirol Azpiegituren eta Instalazioetako Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria izanen baita.

    Bigarren xedapen iragankorra.-Atalburuen aldi baterako berrespena.

    Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak bitarteko gisa betetzeko behar diren ebazpenak eman artean, edo hala badagokio, merezimendu lehiaketa bidez bete artean, izena aldatzen ez duten ataletako buruen izendapenak berresten dira.

    Hirugarren xedapen iragankorra.-Administrazio unitateen jarraipena.

    Foru dekretu hau garatzeko neurriak hartu bitartean, atalarena baino maila txikiagokoak diren unitate organikoek berdin segituko dute eta oraingo izenari eta eginkizunei eutsiko diete. Behin-behinekoz egitura berriko organoei atxikiko zaizkie, orain arte betetzen zituzten eginkizunen arabera.

    Xedapen indargabetzaile bakarra.-Arauak indargabetzea.

    Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honi aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak eta, bereziki, Nafarroako Kirolaren Institutuaren Estatutu berriak onetsi zituen martxoaren 17ko 18/2008 Foru Dekretua.

    Azken xedapenetan lehena.-Erregelamenduzko garapena egiteko gaikuntza.

    Ahalmena ematen zaio Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

    Azken xedapenetan bigarrena.-Indarra hartzea.

    Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2011ko abuztuaren 24an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, María Elena Torres Miranda.

    NAFARROAKO KIROLAREN ETA JARDUERA FISIKOAREN INSTITUTUAREN ESTATUTUAK

    1. TITULUA

    Izaera eta eskumenak

    1. artikulua. Izaera.

      Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua, administrazio izaerako erakunde autonomo bat da, nortasun juridiko propioa duena, bai eta jarduteko ahalmen osoa ere, bere xedeak bete ahal izateko.

    2. artikulua. Atxikipena eta babesa.

      Nafarroako Kirolaren eta Jardueraren Institutua, bere helburuak betetzeko, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako Departamentuak plangintza eta politika orokorrari buruz ematen dituen jarraibideen menpean dago. Departamentu horren esku gelditzen dira Institutua kontrolatu eta babesteko ahalmenak, Estatutuetan, foru legerian eta administrazioaren antolamendu juridikoan esleitzen zaizkionak, hain zuzen ere.

    3. artikulua. Eskumenak.

    4. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari eskumen hauek dagozkio:

  3. Nafarroako Kirolari buruzko Foru Legeak Foru Komunitateko Kirol Administrazioari eta Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroari esleitzen dizkienak.

  4. Berariazko legediak ondarearen, kontratuen, aurrekontuen, kontabilitatearen, finantza kontrolaren eta langileriaren arloetan erakunde autonomoei esleitzen dizkienak.

    1. Eskumen horiek garatzeko, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak eginkizun hauek izanen ditu:

  5. Nafarroako Kirolari buruzko Foru Legeak Foru Komunitateko Kirol Administrazioari eta Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroari esleitzen dizkienak.

  6. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari atxikiriko zentro eta instalazioak kudeatzea eta haien mantentze eta berritze lanez, inbertsioez eta ekipamenduez arduratzea.

  7. Laguntza eta diru-laguntzetarako programak zuzendu eta kudeatzea eta, estatutu hauetan xedaturikoarekin bat, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren eskumenekoak diren arloetan aholkatu eta informatzea.

  8. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren helburuak lortzen laguntzen duten jarduera guztiak egitea.

  9. Esleitzen edo agintzen zaion beste edozein eginkizun, indarra duen antolamendu juridikoarekin bat.

    1. TITULUA

      Egitura organikoa

    2. KAPITULUA

      Zuzendaritza organoak

      1. artikulua. Zuzendaritza organoak.

        Honako hauek dira Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendaritza organoak:

      2. Gobernu Kontseilua.

      3. Kudeaketako Zuzendaritza.

    3. KAPITULUA

      Gobernu Kontseilua

      1. artikulua. Osaera.

      2. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren Gobernu Kontseiluak kide hauek ditu:

  10. Kontseiluburua: Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria.

  11. Buruordea: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea.

  12. Kontseilukideak:

    1. Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusia.

    2. Erakundeko Kiroleko zuzendariorde nagusia.

    3. Erakundeko Kirol Azpiegituren eta Instalazioetako Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria.

  13. Mahaikide idazkaria: Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

    1. Departamentuak Gobernu Kontseiluan dituen kideen zuzendaritza karguren bat hutsik geldituz gero, departamentuko kontseilariak haien ordezkoak izendatuko ditu, aldi baterako, behin betiko izendapenak egin bitartean.

    2. Gobernu Kontseiluak, bidezko baderitzo, baimena ematen ahalko die kirol organo eta entitateen ordezkariei bilkuretan parte har dezaten. Hizpidea izanen dute, baina botorik ez.

    3. artikulua. Ahalmenak.

    Honako ahalmen hauek dagozkio Gobernu Kontseiluari:

  14. Urtero, erakunde autonomoaren aurrekonturako aurreproiektuaren proposamenari buruzko txostenak egitea.

  15. Erakundearen zuzendaritza eginkizunak kontrolatu eta gainbegiratzea.

  16. Zentro eta instalazio berekiak erabiltzeko prezio eta tarifak onestea.

  17. Kontseiluburuak presako kasuetan emandako ebazpenen berri izatea.

    1. artikulua. Gobernu Kontseiluko buruaren ahalmenak.

    2. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR