388/2008 FORU AGINDUA, urriaren 7koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, maiatzaren 12ko 199/2006 Foru Agindua aldatzen duena. Agindu horrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoentzako lansarien aurrerakinak eman eta itzultzeko prozedura ezarri zuen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren maiatzaren 12ko 199/2006 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoentzako lansarien aurrerakinak eman eta itzultzeko prozedura ezarri zen. Foru agindu horren arabera, urtean lansarien aurrerakinetan ematen ahal den gehieneko diru-zenbateko osoa lau milioi eurokoa da.

Nafarroako Gobernuak, 2008ko irailaren 10eko Erabakiaren bidez, Nafarroako 2009ko Aurrekontu Orokorrak prestatzeko jarraibideak onetsi, eta aurrekontu muga eta departamentuen artean nola banatuko den zehaztu zuen. Erabaki horretan, aurrekontu publikoa egungo testuinguru ekonomikora (horren ezaugarri nagusia ekonomiaren dezelerazioa da) egokitzeko jarraibide zehatzak ezartzen dira eta 2009rako aurrekontuak egoera ekonomiko horretara egokitzeko agintzen da. Horrela, 2009rako gastuen aurrekontuaren muga ezartzen du, Nafarroako Gobernuko departamentuen artean banatuko dena.

Testuinguru horretan, lansarien aurrerakinak arautzen dituen foru aginduak aurretik ezarritako gehieneko diru-zenbateko osoa mantentzen bada, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren gastuaren gehieneko kopuru osoa behar bezala banatzeko zailtasunak egonen dira. Horregatik, beharrezkoa da lotzea lansarien aurrerakinetan ematen ahal den gehieneko zenbateko globala aurrekontuan dagoen diru-kopuruarekin (Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretara urtero bideratutakoa kontuan hartuta).

Halaber, baldin eta esleitutako zenbateko globala aski ez bada eskatutako aurrerakin guztiei erantzuteko, lansarien aurrerakinak dagoeneko bitan eman direnez, beharrezkoa da lehentasun bat sartzea, orain arte aurrerakinik jaso ez dutenek lehentasuna izan dezaten aurrerakina jaso dutenen aurrean.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoentzako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR