153/2009 FORU AGINDUA, irailaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, S-91 eredua onesten duena, sozietateen gaineko zergaren eta finkagune iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren ordainketa zatikatuak egiteko aitorpen-likidazioetan erabiltzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 73. artikuluak ezartzen duenaren arabera, urte bakoitzeko urriaren lehenbiziko hogei egun naturaletan, zerga horretako subjektu pasiboek aldez aurreko ordainketa bat eginen dute, ekitaldi horri dagokion likidazioaren kontura. Horretarako bi aukerabide dituzte. Subjektu pasiboek ordainketa zatikatuaren aukerabidea hautatzen badute, S91 ereduan berariaz adierazi beharko dute.

Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuak Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan tributuen aplikaziorako teknika elektroniko, informatiko eta telematikoak ugaritu eta hobetzen ditu. Horrela, alde batetik, tributudunek errazago bete ahal izanen dituzte tributu betebeharrak (bai materialak bai formalak), eta bestetik, errespetatu eginen dira haien eskubide eta bermeak; azkenik, tributuen aplikazioan Administrazioaren eraginkortasuna areagotu eginen da.

Nafarroako Zerga Ogasunak aitorpenen aurkezpen telematikoaren arloan esperientzia handia lortu duenez eta tributudunek Zerga Administrazioarekiko harremanetan teknologia berrien erabilera gero eta gehiago eskatzen dutenez, komeni da aurkezpen sistema hori zabaltzea. Beraz, S-91 eredua, foru agindu honen bidez onesten dena, aurkeztu behar duten subjektu pasibo guztientzat aginduzkoa izanen da.

Foru agindu honetan Interneten bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura finkatzen dira. Gainera, Nafarroako Zerga Ogasunak prestatu duen laguntza programa erabiltzen ez duten tributudunek bidali beharreko aitorpen-likidazioen fitxategiek eduki beharreko erregistroen diseinuak zehazten dira. Erregistroen diseinu horiek foru agindu honen eranskinean agertzen dira.

Bestalde, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 73. artikuluaren bigarren idatz-zatiak (Zenbait zerga aldatu eta beste tributu neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 24ko 22/2008 Foru Legearen bidez erantsiak) Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari esleitzen dion baimenaren arabera, S-91 eredua aurkeztu beharretik kanpo uzten dira lehenengo modalitatea aplikatu ondoren 100 eurotik beherako ordainketa zatikatua egin behar duten subjektu pasiboak.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez erregula dezan zergadunek eta entitateek zein kasutan eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiliz aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. S-91 eredua onestea.

  2. S-91 eredua onesten da, sozietateen gaineko zergaren eta finkagune iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren ordainketa zatikatuak egiteko aitorpen-likidazioetan erabiltzeko.

  3. Tributudun guztiek baliabide telematikoak erabiliz aurkeztu behar dute S-91 eredua, zeinahi delarik eragiketen bolumena, foru agindu honen 4. eta 5. artikuluetan ezarritako baldintza orokorrei eta prozedurari jarraikiz.

  4. Subjektu pasiboek ordainketa zatikatua egiteko bigarren aukerabidea hartuz gero, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 73. artikuluan xedatutakoaren arabera, berariaz adierazi beharko dute S-91 ereduaren aitorpenean, foru agindu honen 3.2 artikuluan ezartzen den epearen barrenean.

  5. artikulua. Aitortu beharra.

    Aitorpena S-91 ereduaren arabera egitera behartuta daudenak hauek dira: sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboak, 24/1996 Foru Legearen 11. artikuluan aipatzen direnak, Hitzarmen Ekonomikoaren 18. artikuluan xedatutakoaren arabera Nafarroako foru araudia aplikatzen badute, bai eta finkagune iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak ere, Hitzarmen Ekonomikoaren 28. artikuluan xedatutakoaren arabera Nafarroako foru araudia aplikatzen badute, betiere zerga horien ordainketa zatikatuak egin behar baldin badituzte Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 73. artikuluan ezarritakoarekin bat.

    Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, S-91 ereduaren autolikidazioa aurkeztu beharretik salbuetsita daude Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 73. artikuluaren lehenengo idatz-zatian araututako bi modalitateetatik lehenengoa aplikatu ondoren 100 eurotik beherako ordainketa zatikatua egin behar duten subjektu pasiboak, artikulu horren bigarren idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz.

  6. artikulua. Aurkezteko tokia eta ordaintzeko modua.

  7. Aitorpen-likidazioaren S-91 eredua urte bakoitzeko urriko lehenengo hogei egun naturalen barruan aurkeztu beharko da.

  8. Subjektu pasiboak, aurreko 2. idatz-zatian aipatzen den epearen barrenean, behartuta egonen dira autolikidaziotik ateratako zerga zorra Nafarroako Ogasun Publikoaren laguntzaile den edozein finantza entitatetan ordaintzera. Diru-sarrera egiteko, "720 ordainketa gutuna" erabiliko da. Gainera, ordaintzeko onartuta dagoen beste edozein bide erabiliz egin dezakete diru-sarrera.

  9. artikulua. S-91 ereduaren aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak.

  10. S-91 ereduaren aurkezpen telematikoa egiteko baldintza hauek bete beharko dira:

    1. Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du (IFZ).

    2. Aitortzaileak ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du, Nafarroako Zerga Ogasunak onartua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz.

      Baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak eta ziurtapen zerbitzuak ematen dituztenen zerrenda Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidetik abiatuta kontsulta daiteke.

    3. Aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk hirugarren pertsonen izenean baliabide telematikoak erabiliz aurkezteko eta tributu zorren ordainketa baliabide telematikoak erabiliz tramitatzeko kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, aurkezleak, aitorpenak hirugarrenen izenean egiteko baimendutako pertsona edo entitate bat baldin bada, Nafarroako Zerga Ogasunak onartutako ziurtagiri elektronikoa, aurreko b) letran aipatzen dena, eduki beharko du.

    4. Aitortzaileak edo, bidezkoa bada, aurkezle baimendunak, igorri beharreko aitorpena jasotzen duen fitxategia lortzeko laguntza programa bat erabili beharko du aurretik, salbu eta aurkezpen telematikoa egiteko prestatu den inprimakia erabiltzen badu. Laguntza programa hori Nafarroako Zerga Ogasunak S-91 ereduko aitorpenetarako prestatu duena edo formatu bereko fitxategi bat sortzen duen beste bat izan daiteke.

      Fitxategi horien edukia foru agindu honen eranskinean ezartzen diren erregistroen diseinuen araberakoa izanen da.

    5. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR