1204/2014 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Alberto Antonio Fernández Díez jauna, Rosa María Garrido Díaz andrea eta José Antonio González Altamirano jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren espedientea onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez, besteak beste, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan, Geografia eta Historia, Fisika eta Kimika eta Hezkuntza Orientabidea espezialitateetan (gaztelania) sartzeko hautapen prozedurak onetsi ziren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketaren eremuan.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 22ko 417/2013, apirilaren 19ko 809/2013 eta apirilaren 23ko 826/2013 Ebazpenen bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salaren epai irmoak betearaziz, sartu ziren José Antonio González Altamirano jauna, Fisika eta Kimika espezialitatekoa (gaztelania), Rosa María Garrido Díaz andrea, Hezkuntza Orientabidea espezialitatekoa (gaztelania) eta Alberdo Antonio Fernández Díez jauna, Geografia eta Historia espezialitatekoa (gaztelania), Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko hautatu ziren izangaien zerrendetan, hurrenez hurren, eta praktiketako funtzionario izendatu zituzten 2013ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Praktika-aldia bukatuta, hura kalifikatzen duen Batzordeak Zerbitzu honi igorri dio aipatu izangaiek lortutako kalifikazioa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 2ko 2028/2010 Ebazpenaren 6. atalean eta abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren hamabigarren oinarrian xedatutakoari jarraituz.

José Antonio González Altamirano jaunak, Rosa María Garrido Díaz andreak eta Alberto Antonio Fernández Díez jaunak deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik, eta haren oinarrietan ezarritakoari jarraituz, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko aipatu izangaiei dagokien hautapen prozeduraren espedientea onestea; orobat, bidezko da onespen hori Hezkuntza Ministeriora igortzea, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko karrerako funtzionarioaren tituluak eman ditzan.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak abuztuaren 3an emandako 15/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko, ebazpen honi gehitutako eranskineko zerrendan ageri diren izangaiei buruzko hautapen prozeduraren espedientea onestea, gai atera baitira Hezkuntza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR