246/2014 FORU AGINDUA, uztailaren 18koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 25eko 46/2014 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez basa faunaren zenbait espezie gizakiek jateko ez diren animalien azpiproduktuekin elikatzea eta Nafarroako Foru Komunitateko hegaztientzako bazkalekuen funtzionamendua arautu, Europar Batasuneko intereseko espezie nekrofagoak elikatzeko babes eremua ezarri eta funtzionamendurako arauak zehaztu ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 25eko 46/2014 Foru Aginduak, basa faunaren zenbait espezie gizakiek jateko ez diren animalien azpiproduktuekin elikatzea eta Nafarroako Foru Komunitateko hegaztientzako bazkalekuen funtzionamendua arautu, Europar Batasuneko intereseko espezie nekrofagoak elikatzeko babes eremua ezarri eta funtzionamendurako arauak zehazten dituenak, eskabideak aurkezteko epe bat ezartzen du 19. artikuluan, urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik 31ra bitartekoa hain zuzen. Lehen xedapen gehigarriak, aldiz, eskabideak aurkezteko lehendabiziko epea hiru hilabetekoa izanen dela ezartzen du, foru aginduak indarra hartzen duenetik hasita.

Hegazti nekrofagoak elikatzeko baimendutako espezieen gorpuak babes eremuan uzteko baimen eskaeren bilakaera ikusirik, eta baliabide trofikoak eta Batasunaren intereseko espezie nekrofagoen populazioak bat etortzeko, beharrezkotzat jotzen da eskabideak aurkezteko epea etenik gabekoa izatea, hau da, urte osoan irekita egotea.

Horrez gain, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 25eko 46/2014 Foru Aginduak, 22. artikuluan eta V. eranskinean, Noaingo aireportuaren esparruan aritzen diren hegazkinak babesteko eremuan sartutako udalerrien zerrenda ezartzen du, baina bertan ez da Olorizko udalerria ageri, babes eremuaren erdi-erdian dagoen arren, eta beraz, bidezkoa da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak utz dezala Batasunaren intereseko espezie nekrofagoak elikatzeko babes eremutik kanpo.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak otsailaren 25ean emandako 46/2014 Foru Aginduaren aldaketa.

  1. Aldatu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR