31/2010 FORU AGINDUA, otsailaren 22koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Farmakozaintzaren Aholku Batzorde Teknikoa sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Farmakotzaintzaren Batzorde Teknikoa 1991ko maiatzaren 6ko Foru Aginduaren bidez sortu zen, Osasun eta Kontsumo Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak, farmakozaintza programa bat egiteko, sinatu zuten lankidetza hitzarmen bat aplikatuz. Gero, ekainaren 13ko 225/1991 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Farmakozaintza Zentroa sortu zen.

Abenduaren 22ko 126/2008 Foru Dekretuaren bidez, Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 46/2005 Foru Dekretua aldatu zen, eta horren ondorioz Nafarroako Farmakozaintza Zentroa Osasun Zuzendaritza Nagusiari atxiki zitzaion.

Nafarroako Farmakotzaintzaren Batzorde Teknikoa sortu zenetik igarotako denbora eta Nafarroako Farmakozaintza Zentroaren atxikipenaren aldaketa kontuan harturik, egokitzat jo da batzorde horren ordez aholku batzorde tekniko bat sortzea, foru agindu honen bidez sortzen dena alegia, Osasuneko kontseilariak osasun arloko aholkularitza zientifiko-teknikoa egituratzeari buruz 1990ko urtarrilaren 12an eman zuen Foru Aginduan ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez, osasun arloko aholkularitza zientifiko-teknikoa egituratzeko Osasuneko kontseilariaren 1990eko urtarrilaren 12ko Foru Aginduaren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. -Nafarroako Farmakozaintzaren Aholku Batzorde Teknikoa sortzea.

  2. -Nafarroako Farmakozaintzaren Aholku Batzorde Teknikoa kide hauek osatuko dute:

    -Batzordeburua: Nafarroako Farmakozaintza Zentroko zuzendaria.

    -Idazkaria: Nafarroako Farmakozaintza Zentroko teknikari bat.

    -Batzordekideak:

    -Nafarroako osasun sareko ospitaleetako hamar espezialista; horietatik lau farmazialariak izanen dira.

    -Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzako bi ordezkari.

    -Adimen Osasuneko Zuzendariordetzako ordezkari bat.

    -Osasun Departamentuak Osasun eta Kontsumo Ministerioko Pazienteen Segurtasunerako Batzorde Teknikoan duen ordezkaria.

    -Osasun Laguntzaren Zerbitzuko funtzionario bat.

    Nafarroako Farmakozaintzaren Aholku Batzorde Teknikoko kideak Osasuneko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez izendatuko dira.

  3. -Nafarroako Farmakozaintzaren Aholku Batzorde Teknikoak eginkizun hauek izanen ditu:

    -Osasun Zuzendaritza Nagusiari farmakozaintzaren arloan aholkuak ematea.

    -Nafarroako Farmakozaintza Zentroari aholkuak ematea jasotako kontrako erreakzioen ebaluazioan.

    -Farmakozaintza arloko jarduerak bultzatzea, kontrako erreakzioen susmoei buruzko abisuak sustatzeko eta osasun zentro eta laguntza esparru bakoitzean farmakozaintza programa bat ezarri eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR