358/2009 FORU AGINDUA, abenduaren 11koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Nafarroako toki entitateei 2010ean 'Lana eta familiako eginkizunak bateratzeko tokian tokiko itunak' izeneko programa gauzatzeko diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren xedea da Nafarroan genero berdintasuna lortzea, horretarako bide ematen duten baldintzak sustatuz eta genero desberdintasuneko eta bazterkeriako modu guztiak deusezten lagunduz.

Nafarroako Foru Komunitateko emakumeen eta gizonen aukera berdintasunerako I. planaren zeharkako 1. arloan (2006-2010) toki administrazioko berdintasunerako politikei buruzko atal bat biltzen da. Horren helburu nagusia da "Nafarroako toki entitateen konpromisoa bultzatzea, emakumeen eta gizonen aukera berdintasunaren arloan". Halaber, "Bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzea; erantzukizun partekatua" izeneko 7. arloan, 7.3.6 ekintza hau biltzen da: "Udalek, garrantzia duten gizarte eragileekin adosturik, bateratzearen aldeko neurriak har ditzaten lagundu eta sustatzea."

Ildo horretan, Europako Gizarte Funtsaren 3. helburuko programa operatiboaren esparruan, eta Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 14ko 63/2005 Ebazpenaren bidez, "Emakumeek eta gizonek bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzeko tokian tokiko itunak, norberaren herrian edo eskualdean" izeneko programa onetsi zen. Programa horren xedea da, herrien aitzindaritzaren eta gizarte-hitzarmenen bidez, lana eta familia toki eremuan bateratzea, erantzukizun partekatutik abiaturik.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak oso interesgarri deritzo toki entitateekiko lankidetzari, lurralde bakoitzean hasitako prozesuak sendotzeko eta sinaturiko itun bakoitzean aipatzen diren neurriak hartzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitateko "Emakume eta gizonen bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzeko tokian tokiko itunak" izeneko programa gauzatzeko Nafarroako toki entitateei Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren diru-laguntzak emateko deialdia onestea.

  2. Deialdia arautuko duten oinarriak onestea. Oinarriak foru agindu honen eranskinean daude.

  3. Diru-laguntzok ordainduko dira 2010eko gastuen aurrekontuko "Toki entitateentzako transferentziak, berdintasun politikak sustatzeko" izeneko 930001 94000 4609 232200 kontu-sailaren kargura, edo ekitaldi horretan gaitzen den antzeko kontu-sailaren kargura, betiere horretarako krediturik bada.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Berdintasunerako Institutuari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2009ko abenduaren 11n.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    ERANSKINA

    Oinarri arautzaileak

  5. oinarria. Xedea eta helburua.

    Deialdiaren xedea da Nafarroako Berdintasunerako Institutuak 2010ean Nafarroako toki entitateei "Lana eta familiako bizitza bateratzeko tokian tokiko itunak" izeneko programa gauzatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea.

  6. oinarria. Entitate onuradunak.

    Nafarroako Foru Komunitatean "Bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzeko tokian tokiko itunak" sinatu eta koordinatzen dituzten toki entitateek eskatzen ahalko dituzte deialdi honetako laguntzak.

  7. oinarria. Burutzeko epea eta esparrua.

  8. Zainketaren etikatik eta erantzukizun partekatutik abiatuta lana eta familiako bizitza bateratzea bultzatzen duten eta 2010eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte gauzatzen diren proiektuei emanen zaie diru-laguntza.

  9. Lana eta familiako bizitza bateratzeko tokian tokiko ituna sinatu zuten herriak dira jarduerak egiteko esparrua. Salbuespen gisa, herrietatik kanpo egiten diren jarduerak aintzakotzat hartu ahalko dira baldin eta itunak sinatu eta koordinatzen dituzten beste toki entitateekin egindako trukaketa edo lankidetza badira.

  10. oinarria. Diru-laguntzaren xede izan daitezkeen proiektuak.

  11. Proiektu guztiek emakume eta gizonen bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzen zuzenean edo zeharka lagundu behar dute herriaren esparruan, eta bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzeko tokian tokiko itunean sartuta eta/edo entitate sinatzaileek onetsita egon behar dute.

    1. Sentsibilizazio eta prestakuntza ekintzak, balioak erantzukizun partekaturantz aldatzeko.

    2. Emakume eta gizonen arteko itunak, erantzunkizun...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR