150/2014 FORU AGINDUA, maiatzaren 16koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparruan Fakturen Kontabilitate Erregistroaren funtzionamendua ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak 2012ko irailaren 12an hartutako Erabakian eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren azaroaren 9ko 944/2012 Foru Aginduan ezarritakoaz baliatuz, Fakturen Erregistroa arautu zen; bertan biltzen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta haren erakunde autonomoei ondasunak eman eta zerbitzuak egiteagatik hornitzaileek emandako fakturak.

Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitateko erregistroa sortzeko abenduaren 27ko 25/2013 Legeak oinarrizko izaera du, eta, arestian aipatutako araudian bildutako zenbait alderdi arautzeaz gain, gai berri batzuk jorratzen ditu, Foru Administrazioan dauden antolaketa eta kudeaketa tresnen esparruan zehaztu beharrekoak. Gai horiek, gehienbat, fakturen erregistroa kontabilitate sistemarekin bateratzearen ingurukoak dira, eta bi helburu dituzte: zehatz-mehatz jakitea ordainketarako epeak betetzen diren, eta informazio zehatza eta fidagarria edukitzea jasotako fakturek kontabilitatean duten eraginaz.

Fakturen Erregistroa eta kontabilitate sistema erabat bateratu beharrak faktura jasotzean atzitutako informazioa osatzera behartzen du, kontabilitate-egozpenari buruzko alderdiak ere erantsi behar direlako. Hasierako unean tramitazio horrek denbora aldetik ekar dezakeen kaltea saihesteko, bide bat diseinatu da agirien trafikoa ahalik eta txikiena izan dadin, nahitaezkoa soilik; izan ere, aukera ematen du fakturen erregistroan oharra egiten duenak edo hornitzaileak berak, faktura Agirien Erregistro Elektronikoa erabiliz igortzen badu, hasiera batetik adierazteko, okerrik egiteko modurik gabe, zein den fakturan islatutako gastuaren kontabilitate eta aurrekontu egozpena.

Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitateko erregistroa sortzeko abenduaren 27ko 25/2013 Legeak ez du aldaketarik eskatzen Gobernuak 2012ko irailaren 12an hartutako Erabakian, baina eragiketetarako esparru berri bat zehazten du, arauen aldetik euskarri berezia behar duena. Aipatutako Erabakiaren 12. atala aplikatuz, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak eskumena du Erabakian bertan bildutako jarraibideak aplikatzeko, alderdi teknikoak eta operatiboak garatzeko.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Fakturen Kontabilitate Erregistroa.

    Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparruan, Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitateko erregistroa sortzeko abenduaren 27ko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR