11/2010 FORUA AGINDUA, urtarrilaren 21ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren abenduaren 30eko 463/2018 Foru Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez, ezgaitasuna duten pertsonen gizarte ekimeneko entitateendako elkartegintza sustatzeko diru-laguntzak arautu dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren abenduaren 30eko 463/2008 Foru Aginduaren bidez, ezgaitasuna duten pertsonen gizarte ekimeneko entitateendako elkartegintza sustatzeko diru-laguntzak arautu ziren. Foru agindu horren bitartez, diru-laguntzaren oinarri arautzaileak onetsi ziren, arau gisa.

Diru-laguntzak aldez aurretik ordaintzeko kudeaketa aldatzearen ondorioz, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak emandako jarraibideen arabera, oinarri arautzaileak arlo horretan aurreikusitako prozedurari egokitzea proposatzen da. Orobat, diru-laguntza ordaintzeko modua eta justifikazioaren prozedura aldatzen dira.

Azkenik, onuradunen betebeharra aldatzen da, diru-laguntzen informazio, dibulgazio eta publizitate jarduketei dagokienez, eta araudian aurreikusitakoa bete beharko dutela adierazten da.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Ezgaitasuna duten pertsonen gizarte ekimeneko entitateendako elkartegintza sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren abenduaren 30eko 463/2008 Foru Aginduaren 10. eta 11. artikuluak eta 12. artikuluko c) atala aldatzea, honela erredaktatzeko:

Bat.-10. artikulua. Diru-laguntzaren ordainketa.

  1. Diru-laguntza aldez aurretik ordaintzeko, hurrengo baldintza hauek bete beharko dira:

    1. Entitateak frogatu beharko du diru-laguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar dituela. Horretarako, eskabidearekin aurkeztu beharreko beste agiriekin batera, behar hori frogatzen duen txostena aurkeztuko du entitateak.

    2. Beharrezkoa izanen da Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren baimen berariazkoa, Foru Ogasunak aitortutako betebeharrei aurre egiteko funts likidoen egoeraren arabera emana.

  2. Ordainketa aurreratua egiten ez bada, jarduera gauzatu dela frogatu ondoren ordainduko da, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 32. artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Jarduera frogatzeko, entitate onuradunak gastuaren frogagiriak (fakturak, nominak etab.) aurkeztuko ditu, haietan igorlearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua eta prezioa adierazita, fakturazio eginbeharrak arautzeko erregelamendua onesten duen maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuan xedaturikoarekin bat.

  3. Diru-laguntza ematen duen ebazpenean, horretarako baldintzak emanez gero, finkatuko da saldo aurreratuaren gehieneko zenbatekoa, Ekonomia eta Ogasun...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR