152/2009 FORU AGINDUA, irailaren 10ekoa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Iruñeko Udal Plana ZO-1/UI-I eta A-5/UI-I unitateetan aldatzeko espedientea, Iruñeko Udalak sustatua, behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Iruñeko Udalak, 2009ko urtarrilaren 16an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen Nafarroako Gobernuari eskatzea "Comarca I industrialdea" Udalez gaindiko Plan Sektoriala iraungitzea eta Iruñeko Udal Planean sartzea planaren egiturazko aldaketa baten bidez, eta hori egiteko izapideei hasiera ematea.

Udal planean sartu beharreko UPSaren eremuaren zatiak Iruñeko Udal Planean mugatuta dauden bi unitate hauetan dauden lurrak hartzen ditu: ZO-1/UI-I unitatea (UPSaren industrialdeko B, C eta D sektoreak), 722.251 m²-koa; eta A-5/UI-I unitatea (UPSko lurzoru urbanizaezineko A sektorekoa, azpiegituretarako erabilera duena, zehazki, A-15), 6.544 m²-koa.

Proposatzen den aldaketak ZO-1/UI-I unitatea ukitzen du. Horren ondorioz, hiru lurzoru finkatu gisa sailkaturik geldituko da, industriarako, merkataritzarako, bulegoetarako eta ekipamenduetarako erabilera izanen duena, eta horietako erabilera bakoitza kasuan kasuko lurzati osora heda liteke.

Aldaketaren determinazio xehekatuen artean hauek dira nabarmenenak: a) Lurzati gutxienekoa eta bakarra 1.500 m²-koa edo hortik gorakoa izatea proposatzen da, eta b) oraingo gehieneko altuera ez da aldatuko (10 metro, B+2), baina, produkzio prozesuari lotutako elementu nabarmengarrien kasuan, hortik gorakoak onartuko dira, baita 13 metrokoak ere (B+3) justifikatutako kasuetan, betiere gehieneko azalera eraikigarria gainditzen ez bada.

2009ko abuztuaren 10ean, Nafarroako Gobernuak, kontuan harturik, besteak beste, "Comarca I" UPSa Iruñeko Udal Planean sartzeko modua Iruñeko Udalak proposatzen duen bezala eginez gero Plan Sektorialaren edukia funtsean ez dela aldatzen, izan ere, haren determinazio gehien-gehienak gauzatu dira eta haren eremua gaur egun hiri lorzoru finkatua da -eta halaxe adierazi da tramitatzen ari den Udal Planaren aldaketan-, erabaki zuen "Comarca I" industrialdearen UPSa iraungitzea eta baimena ematea UPS horren edukia Iruñeko Udal Planean sartzeko, horren aldaketa baten bidez, deusetan galarazi gabe aldaketa-espediente honen ebazpenean ezartzen dena.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezkoa da Iruñeko Udal Plana ZO-1/UI-I eta A-5/UI-I unitateetan aldatzeko espedientea behin betiko onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR