168/2009 FORU AGINDUA, irailaren 28koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Funesko Udal Plana 2. poligonoko 410. lurzatian aldatzeko espedientea, Alfredo Martínez Conesak sustatua, behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Funesko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezkoa da behin betiko onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Behin betiko onestea Funesko Udal Plana 2. poligonoko 410. lurzatian aldatzeko espedientea, Alfredo Martínez Conesak sustatua, behin betiko onestea, determinazio honekin:

    -Etxebizitzaren beheko oina igo beharko da, minusbalio fisikoa duten pertsonentzako arrapala baten bidez, uholde kasuetan arriskuak saihesteko.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabeteko epean. Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR