235/2014 FORU AGINDUA, uztailaren 28koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, 309 eredua, “Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Ez-aldizkako aitorpen-likidazioa” izenekoa, onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 112. artikuluak xedatzen duenez, zergaren subjektu pasiboek tributu zorra zehaztu eta ordaindu beharko dute Ekonomia eta Ogasun Departamenduak ezartzen dituen tokian, moduan, epeetan eta inprimakiak erabiliz.

Bestalde, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuak onetsitako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.8 artikuluan ezartzen da zein kasutan aurkeztu behar diren zergaren ez-aldizkako aitorpen-likidazioak. Horiek, noski, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak ezarritako tokian, moduan, epeetan eta inprimakiak erabiliz aurkeztuko dira. Era berean, artikulu bereko 7. atalean adierazten denez, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak zehaztuko du zein pertsonari edo entitateri eragiten dien aitorpen-likidazioak aurkezteko betebeharra.

Gaikuntza horietan oinarriturik, azaroaren 9ko 278/2001 Foru Aginduaren bidez, zerga-aitorpenak eurotan egiteko zenbait eredu onetsi ziren, ordura arte egokitu gabe baitzeuden Espainiak europar moneta bakarra hartu zuenetik; besteak beste, 309 eredua egokitu zen, hots, “Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Ez-aldizkako aitorpen-likidazioa” izenekoa (hori gerora aldatu zen, uztailaren 1eko 99/2010 Foru Aginduaren bidez), bai eta “Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Garraiobide berriak Batasunaren barruan eskuratzea. Ez-aldizkako aitorpen-likidazioa” izeneko 319 eredua ere.

Aipatu 278/2001 Foru Aginduak ezartzen duenez, aitorpen-likidazioak aurkezteko tokia eta epea, kuotaren sarrera eta aplikatzekoak diren gainerako baldintzak eta betebeharrak pezetatako ereduetarako foru aginduen bidez onetsitako berberak izanen dira.

Arautu den bakarra eredu horien aurkezpen telematikoa izan denez, beharrezkotzat jo da 309 ereduaren edukia eta ezaugarriak osorik arautzea, subjektu pasiboei beren zerga-betebeharrak betetzen laguntze aldera.

Halaber, egokitzat jo da 319 ereduaren, hots, “Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Garraiobide berriak Batasunaren barruan eskuratzea. Ez-aldizkako aitorpen-likidazioa” izeneko aitorpen-likidazioaren edukia 309 ereduan sartzea, zerga-administrazioen arteko inprimakiak bateratzeko asmoz. Horrenbestez, xedapen indargabetzaile bakarrak 319 eredua eta 725 ordainketa gutuna indargabetzen ditu.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliz aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko arautegiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez, eta aurretik aipatutako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.8 artikuluko eskudantziarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. 309 eredua, “Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Ez-aldizkako aitorpen-likidazioa” izenekoa, onestea.

  2. 309 eredua, “Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Ez-aldizkako aitorpen-likidazioa” izenekoa, onesten da. I. eranskinean ageri da.

  3. 309 ereduaren aurkezpena, foru agindu honen 4. artikuluan xedatutakoarekin bat eginen da, bide hauetako bat erabiliz:

    1. Paper inprimatuan, I. eranskinean ezarritako ereduaren arabera; bi ale ditu, “Administrazioarentzako alea” eta “Interesdunarentzako alea”.

    2. Telematika bidez, Internet erabiliz, 5. eta 6. artikuluetan ezarritako baldintza orokorrei eta prozedurari jarraikiz.

  4. artikulua. 309 eredua aurkeztera behartuta daudenak.

    Honako hauek aurkeztuko dute 309 eredua, “Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Ez-aldizkako aitorpen-likidazioa” izenekoa:

  5. Jarraian adierazten diren pertsonek eta entitateek, Batasunaren barnean ondasunak eskuratzen badituzte eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren ondorioetarako identifikatuak baldin badaude Batasunaren barnean eskuratutako ondasunen bolumena Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 14. artikuluan ezarritako mugara iristeagatik edo artikulu berean aurreikusten den aukera gauzatzeagatik:

    1. Nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta arrantzaren araubide bereziaren mende dauden subjektu pasiboek, Batasunaren barnean eskuratutako ondasunak aipatu araubidearen mendeko jarduerak garatzeko erabiltzen badira.

    2. Zerga osorik edo partzialki kentzeko eskubidea sortzen ez duten eragiketak bakarrik egiten dituzten subjektu pasiboek.

  6. Nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta arrantzaren araubide berezia aplikatzen zaien jarduerak besterik egiten ez dituzten subjektu pasiboek, beren jardueren garapenean Balio Erantsiaren gaineko Zergaren mende eta harengandik salbuetsiak ez dauden ondasun higiezinak entregatzen badituzte, bai eta zerga horren subjektu pasibo badira ere, abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 31.1.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

  7. Baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia aplikatzekoa zaien jarduerak baizik gauzatzen ez dituzten Balio Erantsiaren gaineko Zergaren subjektu pasiboek, zerga hori eta errekargua Batasunaren barnean ondasunak eskuratzeagatik derrigorrez ordaindu behar dituztenak, bai eta Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 31.1.2 artikuluan aurreikusitako kasuetan ere.

    Halaber, baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia aplikatzekoa zaien jarduerak baizik gauzatzen ez dituzten subjektu pasiboek eredu hori aurkeztu beharko dute baldin eta gauzatutako eragiketetan 19/1992 Foru Legearen 17.2 artikuluan eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 8.1 artikuluan aurreikusitako salbuespena aplikatzeari uko egin badiote. Aipatu erregelamendua martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

  8. Enpresaburuak edo profesionalak ez diren pertsonek edo entitateek, Batasunaren barnean garraiobide berriak kostu bidez eskuratzen badituzte.

  9. Enpresaburu edo profesional gisa jarduten ez duten pertsona juridikoek, baldin eta Batasunaren barruan garraiobide berriez bestelako ondasunak eskuratzen badituzte eta eskurapen horiek zergari lotuta badaude; eta 19/1992 Foru Legearen 5.4. artikuluan xedatutakoaren arabera enpresaburutzat edo profesionaltzat hartzen badira.

  10. Esleipen-hartzaileek nahitaezko betearazpeneko prozedura administratiboetan edo judizialetan, enpresaburu edo profesional izaera badute Balio Erantsiaren gaineko Zergarako eta ahalmena badute aipatu zergaren subjektu pasiboaren izenean eta haren kontura dagokion aitorpen-likidazioa aurkezteko eta esleipenaren ondoriozko zerga sartzeko, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren laugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako terminoetan. Martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen aipatu erregelamendua.

    Termino horiekin bat, eredu hau aurkezten ahalko dute esleipen-hartzaileek nahitaezko betearazpeneko prozedura administratiboetan edo judizialetan, enpresaburuak edo profesionalak ez badira Balio Erantsiaren gaineko Zergarako.

  11. Nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta arrantzaren araubide bereziaren mende dauden subjektu pasiboek, bidegabeki jasotako kalte-ordainak itzuli behar dituztenean, Balio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR