101/2011 FORU AGINDUA, martxoaren 22koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, adineko pertsonei eguneko arreta emateko landa zentroetan egiten diren inbertsioengatik toki entitateei 2011ko diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntza publiko guztiak arautzen ditu eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, betebeharrak eta erantzukizunak, eta diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko prozedura.

Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak plangintza proiektu garrantzitsuak jarri ditu abian, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Legeak ezartzen duen bezala. Proiektu horiek 2008. urtean abiatu ziren, Gizarte zerbitzuen zorroa onetsi zuen Foru Dekretua eta Gizarte Zerbitzuen I. Plan Estrategikoa onestearekin batera. Hala foru dekretuak nola plan estrategikoak Nafarroa osoan dute eragina.

Inbertsioek bat etorri behar dute Nafarroako eremu orokorreko gizarte zerbitzuen zorroko prestazio eta zerbitzuekin.

Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzuak egokitzat jotzen du lehentasuna ematea zerbitzu horiek eskaintzen dituzten hirugarren adinekoen zentroetako inbertsioei.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Adineko pertsonei eguneko arreta emateko landa zentroetan inbertsioak egiteagatik Nafarroako toki entitateei 2011ko diru-laguntzak emateko deialdia onestea; orobat, deialdiaren oinarriak, foru agindu honen eranskinean datozenak, onesten dira.

  2. Milioi bat eta berrehun mila (1.200.000,00) euroko gastua baimentzea, baldin eta aurrekontuetan behar adina badago, 2011ko ekitaldirako "Toki entitateentzako transferentziak, hirugarren adinaren arloko inbertsioetarako" izeneko 900001 91400 7609 231400 kontu-sailaren kargura.

  3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

  4. Toki entitateek, interesdun direnez, zilegi izanen dute deialdiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, deialdia argitaratu eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

  5. Foru agindu hau igortzea Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzura eta hango Kontabilitate Zentrora, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2011ko martxoaren 22an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    1. ERANSKINA

    Toki entitateei 2011ko diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak, adineko pertsonei eguneko arreta emanen dieten landa zentroetan inbertsioak egiteagatik

  6. Deialdiaren xedea eta eremua.

    1.1. Toki entitateei 2011ko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea du xede deialdi honek, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan haien mendeko eguneko arretako landa zentroetan inbertsioak egiteagatik.

    1.2. 2010ean eta 2011n eguneko arretako landa zentroak eraikitzen egindako obrak finantzatzeko izanen dira diru-laguntzak, haiek Nafarroako Foru Komunitateko adineko pertsonei, mendekotasuna dutenei eta ez dutenei, arreta emateko badira.

    1.3. 2010ean hasi edo gauzatu eta bukatutako inbertsioek izanen dute diru-laguntza. 2010eko proiektu teknikoak garatzen dituzten obrak hasiz gero ere diru-laguntzaren xede izaten ahal dira, deialdiaren beharkizunak betetzen dituzten inbertsioak badira.

    1.4. Ematen diren diru-laguntzak bateragarriak izanen dira administrazio berak edo beste administrazio publiko batzuek, beste entitate publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek ematen dituzten diru-laguntzekin, baina horretarako, entitate eskatzaileak nahitaez jakinarazi beharko dizkio Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari beste zer diru-laguntzak jasotzen dituen, haiek jaso eta unean berean.

    Diru-laguntza guztiak bat eginik inbertsioaren kostua gainditzen bada, bidezkoa izanen da emandako diru-laguntza murriztea edo itzularaztea, soberakinaren arabera.

  7. Aurrekontuko dirua.

    Deialdirako 1.200.000 euro erabiliko dira, 2011ko gastuen aurrekontuko "Toki entitateentzako transferentziak, hirugarren adinaren arloko inbertsioetarako" izeneko 900001 91400 7609 231400 kontu-sailaren kargura.

    Diru kopuru horretatik, 900.000 euro 2010ean hasi edo bukatutako eguneko arretako landa zentroen eraikuntzan egindako inbertsioetarako izanen dira, eta 300.00 euro 2010ean onetsitako proiektu teknikoak garatzen dituzten eguneko arretako landa zentroetako obrak hasteko inbertsioetarako.

    Kontzeptu horietako batean dirurik sobratzen bada, besteari gehituko zaio.

  8. Diru-laguntzen zenbatekoa.

    3.1. Diru-laguntza banatzeko, irizpide hauek aplikatuko dira:

    -Gehienez ere, 300.000 euroko diru-laguntza emanen da proiektu eta entitate eskatzaile bakoitzeko, eguneko arretako landa zentroetan 2010ean hasi edo gauzatu eta bukatutako obrentzat.

    -Gehienez ere, 100.000 euroko diru-laguntza emanen da 2010eko proiektu teknikoak garatzen dituzten eguneko arretako landa zentroetan obrak hasteko.

    Aurrekontua erabilgarri dagoenean bakarrik gainditzen ahalko dira muga horiek eta onartutako aurrekontuen arabera eginen da banaketa.

    Oro har, zer-nolako inbertsioak diren eta zein diren bigarren oinarrian diru-laguntzetarako jasotako kopuruak, diru-laguntzak ez dira inoiz deialdi honetako inbertsiorako onartutako aurrekontuaren %80 baino handiagoak izanen.

    Ezarritako gehienekoetara iristeko adinako aurrekontu erabilgarririk ez bada, onartutako aurrekontuen arabera eginen da banaketa.

    3.2. Hala ere, diru-laguntzaren zenbatekoa portzentaje horiek baino txikiagoa izanen da, eskaeran hala adierazten denean.

  9. Onuradunak.

    4.1. Deialdiaren beharkizunak betetzen dituzten eskabideak aurkezten dituzten Nafarroako toki entitateek eskatzen ahalko dute diru-laguntza deialdi honen babesean.

    4.2. Diru-laguntza jasotzen duten zentroek gizarte zerbitzuen arloko baimen, arau-hauste eta zehapenei buruzko maiatzaren 23ko 209/1991 Dekretuan ezarrita dauden baldintzak bete beharko dituzte, bai eta arlo horretan indarra duten gainerako arauak ere.

    4.3. Obrak egiteko hautatzen diren lurrek edo eraikinek erabilgarri eta laguntza eskaeraren xederako prest egon beharko dute 20 urtez gutxienez.

  10. Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

    Deialdian parte hartzeko eskabideak Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira zuzenean (González Tablas kalea, 7; 31005 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 36ko 30/1992...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR