470/2013 FORU AGINDUA, azaroaren 28koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Leringo aldean, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko XXVI-Ega 2 sektoreko nekazaritza azpiegituretan jarduketak hastea onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Ureztaketen Planean sartutako ureztaketetako jarduketa eta obrei buruzko martxoaren 16ko 7/1999 Foru Legearekin bat, 2012ko irailaren 5eko 102/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen “Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzea” proiektuko eremu ureztagarria Nafarroako Foru Komunitateko Ureztaketen Planeko jarduketen zerrendan sartzea eta egin beharreko jarduketen onura publikoa eta interes orokorra deklaratzea.

Nafarroako Gobernuak 2012ko urtarrilaren 16an egindako bilkuran erabaki zuen jarduketak hastea, “INTIA, S.A.” sozietate publikoak eraiki eta ustia zitzan Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko 1. fasea handitzeko proiektuaren barruko interes orokorreko azpiegiturak.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeak ezartzen du lurzati berrantolamendua funtsezko elementua dela azpiegituren arloan, eta lurzati berrantolamendua garatzen duen prozedura ingurumen arloko tramiteekin koordinatu behar dela juridikoki, eta aldi berean tramitatu, baita ureztalur bihurtzeko, ureztalurrak modernizatzeko eta bide eta saneamendu sareak egiteko obrekin ere.

Lege horren 6.1 eta 6.2 artikuluekin bat, nekazaritzako azpiegituretako jarduketak foru agindu bidez hasiko dira, eta ofizioz ere hasten ahalko dira, 13.3.2.c) artikuluan jasotakoa gertatzen denean, hots: “7/1999 Foru Legean eta hura garatzen duten xedapenetan aurreikusita dauden onura publikoko eta interes orokorreko jarduketa eta lanak egin behar direnean”.

Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko XXVI-Ega 2 sektoreko nekazaritza azpiegituretan jarduketak hastea proposatu du Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko XXVI-Ega 2 sektoreko nekazaritza azpiegituretan jarduketak hastea lurzati berrantolamenduaren berezko tresnen bidez.

  2. Hasiera batean, 1.289 hektarea inguruko eremu bat ezartzea jarduketaren xede, honako muga hauekin:

    Iparraldean: Leringo ohiko ureztaketaren ibilgu nagusia.

    Hegoaldean: Carcarko udal mugapea.

    Ekialdean: NA-122 errepidea, La Sarda baserrirako bideak, Leringo herrigunea, Ega ibaia eta Campo Estellako ureztalurra.

    Mendebaldean: Leringo ohiko ureztaketaren ibilgu nagusia, Aguachalgo bidea eta Sierraperrako mendizerrak.

  3. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak espresuki baimena eman beharko du...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR