176/2014 FORU AGINDUA, ekainaren 13koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, 2014-2015 kanpainarako ehiza debekualdiei buruzko xedapen orokorra onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 33. artikuluak ezartzen duenez, ehiza aprobetxamendua antolatzeko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak urtero onetsiko ditu aprobetxamendugai izan daitezkeen espezieak ehizatzeko debekualdiei buruzko xedapen orokorrak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela aginduko du.

Halaber, foru lege beraren 7.d) artikuluak xedatzen du debekualdiei buruzko xedapen orokorrari eta Ehiza Antolatzeko Planari jarraikiz egin beharko dela ehiza Nafarroan.

Lege agindu horiek betetzeko asmoz, bidezko da 2014-2015 kanpainan ehiza arautzen duen xedapen orokorra onestea.

Hori horrela, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak proposaturik eta aldez aurretik Nafarroako Ingurumen Kontseiluak aldeko txostena emanik,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Nafarroan 2014-2015 kanpainako ehizari buruzko araudi berariazkoa finkatzea da foru agindu honen xedea.

    2. artikulua. Ehizaldiak.

      Foru agindu honek, oro har, ehiza barrutietarako ehizaldiak finkatzen ditu; horrek, dena dela, ez du zertan eraginik izan ehiza antolatzeko planetan ageri diren beste jarduera batzuetan. Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko 17/2005 Foru Legearen ondoriozko ehiza modalitate berriek Ehiza Antolatzeko Planean aurreikusiak egon beharko dute, edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak espresuki baimenduak izan.

  2. KAPITULUA

    Ehizarako espezieak eta izurri diren espezieak

    1. artikulua. Ehizarako espezie baimenduak eta izurri diren espezieak.

      Nafarroan, 2014-2015 kanpainan, ondoko espezie hauek harrapatzea izanen da zilegi:

    2. Ehizarako espezieak:

      –Ugaztunak:

      Erbia (Lepus spp.). Untxia (Oryctolagus cuniculus). Azeria (Vulpes vulpes). Basurdea (Sus scrofa). Oreina (Cervus elaphus). Adarzabala (Dama dama). Orkatza (Capreolus capreolus). –Hegaztiak:

      Antzara hankagorrizta (Anser anser). Basahatea (Anas platyrhynchos). Zertzeta arrunta (Anas crecca). Eper gorria (Alectoris rufa). Galeperra (Coturnix coturnix). Faisaia (Phasianus colchicus). Kopetazuri arrunta (Fulica atra). Hegabera (Vanellus vanellus). Oilagorra (Scolopax rusticola). Istingor arrunta (Gallinago gallinago). Pagausoa (Columba palumbus). Txoloma (Columba oenas). Usapal arrunta (Streptopelia turtur). Birigarro arrunta (Turdus philomelos). Birigarro txikia (Turdus iliacus). Durdula (Turdus pilaris). Garraztarroa (Turdus viscivorus). Mika arrunta (Pica pica). Bele txikia (Corvus monedula). Belea (Corvus corone). 2. Izurri diren espezieak:

      Basa faunako zenbait espezie izurri deklaratu eta haiek harrapatu eta hiltzeko neurriak arautzeko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak uztailaren 20an emandako 351/2010 Foru Aginduan sartutako espezieak harrapatzen ahal dira, ehizarako baimendutako denboran jakina, foru agindu honen mugen barrenean.

  3. KAPITULUA

    Ehizaldiak

    1. artikulua. Ehizaldiak eta ehiza egunak.

    2. Kapitulu honetan finkatutakoak dira ehizaldiak eta ehiza egunak, ehizaldia irekitzeko eta ixteko egunak barne. Ehiza barrutiren bat zenbait udalerrik osatua baldin bada, haietako bateko jairen bat hautatu beharko da, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari haren berri eman.

    3. Oro har, ehizan aritzeko ordutegia eguzkia sortu baino ordu bat lehenago hasi eta sartu eta ordu batera bukatuko da. Egutegitik hartuko dira sortzearen eta sartzearen orduak.

    4. artikulua. Basurdea.

    5. Baimena ematen da basurdea harrapatzeko, 2014ko irailaren 4tik 2015eko otsailaren 28a arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere, su armaz uxaldietan, lasterkako ehizaldietan eta gaueko itxaronaldietan, eta arkuz uxaldietan, lasterkako ehizaldietan, uxaka, zelatan eta gaueko itxaronaldietan.

      Gaueko itxaronaldiak –ehiza su-armaz egin edo arkuz– Ehiza Antolatzeko Planean baimendutako postuetan egin beharko dira.

    6. Nekazaritzako laboreetan kalteak izateko arriskua dagoen ehiza barrutietan, uxalditan ehizatzen ahalko da, Ehiza Antolatzeko Planean adierazitako uxalekuetatik kanpo.

    7. artikulua. Orkatza.

    8. Baimena ematen da orkatza uxalditan harrapatzeko 2014ko irailaren 4tik 2015eko urtarrilaren 18a arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere, ehiza antolatzeko planak ezarritako kopurua betiere. Egun horietan egiten ahalko da arku bidezko ehiza, uxalditan, zelatan eta uxaka.

      Erabilitako besokoen gordekinak, bai eta eme eta kumeen besoko erabili gabeak ere, 2015eko martxoaren 14a baino lehenago aurkeztu behar dira eskualdeko Zaintzan edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ehiza eta Arrantza Ataleko bulegoetan.

    9. 2015eko apirilaren 1etik ekainaren 30a arte, egunero harrapatzen ahalko dira, uxaka, Ehiza Antolatzeko Planeko kupoaren barrenean sartu baina denboraldian bota ez ziren orkatz arrak. Horretarako, 24 ordu lehenago abisatuko zaio eskualdeko Zaintzari; orobat, erabiliko den besokoaren zenbakia ere adieraziko zaio. 2015eko irailaren 1a baino lehen, erabilitako besokoen gordekinak eta erabili gabeak aurkeztu beharko dira eskualdeko Ingurumen Zaintzan edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ehiza eta Arrantza Ataleko bulegoetan.

    10. Erabili gabeko besokoak eta erabilitako besokoen gordekinak itzultzen ez badira, litekeena da hurrengo denboraldian ehiza larriko aprobetxamendua egiteko debekua jartzea.

    11. artikulua. Oreina.

    12. Baimena ematen da orein arrak uxaka harrapatzeko 2014ko irailaren 15etik 30a arte, egunero, Ehiza Antolatzeko kasuan kasuko Planean xedaturikoari jarraikiz. Horretarako, 24 ordu lehenago abisatu beharko zaio eskualdeko Zaintzari.

    13. Uxalditan harrapatzeko baimena ematen da, 2014ko urriaren 12tik 2015eko urtarrilaren 18a arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere, ehiza antolatzeko planak ezarritako kopurua betiere.

    14. 2015eko martxoaren 14a baino lehen, erabilitako besokoen gordekinak eta erabili gabeak aurkeztu beharko dira eskualdeko Zaintzan edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ehiza eta Arrantza Ataleko bulegoetan.

    15. Erabili gabeko besokoak eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR