225/2011 FORU AGINDUA, abenduaren 27koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, baldintzak eta prozedura ezartzen dituena hainbat subjektu pasibok aukera izan dezaten, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren subjektu pasibo gisa, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga ordaintzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategineko (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia) 10.2 artikuluak dioenez, batez ere ikerketari eta garapenari zuzenean loturiko lan bereziki kualifikatuetan aritzeko Espainiako lurraldera etorri direlako edo unibertsitateko ospe handiko irakasleak direlako, Nafarroako egoitza fiskala eskuratzen duten pertsona fisikoek, artikulu horretan ezarritako baldintzak betez gero, aukera izanen dute, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren subjektu pasibo gisa, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga ordaintzeko egoitza aldaketa egiten den zergaldian eta hurrengo bost zergaldietan.

Orobat, aipatu artikuluak baimena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari aukera hori baliatzeko modua eta prozedura foru agindu baten bidez arautzeko.

Beren arloan kualifikatuak eta adituak diren pertsona horiek, ikerketari eta garapenari zuzenean loturiko lanak egin behar dituztelako, edo unibertsitateko ospe handiko irakasleak direlako, zerga ordaintzeko araubide berezi hori aplikatzen ahalko dute eta, kasu horretan, irizpide hauen arabera zehaztuko dute beren zerga-zorra:

  1. Kargaren menpeko errentaren sorrarazpen erabateko edo partzial bakoitzeko zorra zein bere aldetik ordainduko dute, eta ez da zilegi errenta horien arteko konpentsaziorik.

  2. Oro har, errenta bakoitzari dagokion zerga-oinarria haren zenbateko osoa izanen da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen arauei jarraituz zehaztua.

  3. Hainbat zerbitzu prestazioren eta jarduera ekonomiko batzuen kasuan, zerga-oinarria kalkulatzeko, diru-sarrera osoei langileen gastuak, obra edo lanetan erabilitako materialak eskuratzekoak eta hornidurakoak kenduko zaizkie.

  4. Ondare gehikuntzei dagokienez, zerga-oinarria zehazteko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategineko III. tituluko II. kapituluko 4. idatz-zatian aurreikusitako arauak aplikatuko zaizkio ondare aldaketa bakoitzari.

  5. Kuota osoa finkatzeko, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bategineko 25.1 artikuluan aurreikusitako karga-tasak aplikatuko zaizkio zerga-oinarriari.

  6. Subjektu pasiboaren errenten gainean egindako atxikipenak eta konturako diru-sarrerak, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren kontura ordaindutako kuotak eta subjektu pasiboaren dohaintzeengatiko kenkariak kuota osotik kenduta ateratzen den emaitza izanen da kuota diferentziala.

    Foru aginduak prozedura erraza ezartzen du araubide berezi honen bidez zerga ordaintzeko, baita hari uko egiteko ere. Orobat, araubide berezi horretatik baztertuta gelditzen diren subjektu pasiboek bete beharrekoak finkatzen dira.

    Hori horrela, esleituta ditudan baimenez baliaturik,

    AGINDU DUT:

  7. artikulua. Araubide berezia aplikatzeko eremua.

    Espainiako lurraldera etorri eta Nafarroako egoitza fiskala eskuratzen duten pertsona fisikoek aukera izanen dute Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren subjektu pasibo gisa ordaintzeko, baldintza hauek betetzen direnean:

    1. Batez ere ikerketari eta garapenari zuzenean lotutako lan bereziki kualifikatuetan aritzera etortzea Espainiako lurraldera, edo unibertsitateko ospe handiko irakasleak izatea.

      Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legean zehazten da zein diren ikerketa eta garapeneko jarduerak.

    2. Espainiako lurraldera azken aldiz etorri aurreko bost urtean Espainian egoiliar ez izatea.

    3. Lekuz aldatze hori laneko kontratu baten ondorioz gertatzea. Baldintza hori betetzat joko da lan harremana (arrunta edo berezia) edo estatutu baten araberakoa Espainian hasten denean enplegu-emaile batekin, edo horrek aginduta eta agiri bat emanda egiten denean leku aldaketa, eta subjektu pasiboak Espainiako lurraldean den establezimendu iraunkor baten bidez lortutakotzat joko liratekeen errentak eskuratzen ez dituenean.

    4. Lanak Espainian egitea. Baldintza hori betetzat joko da, nahiz eta lanen zati bat atzerrian burutu, baldin eta lan horiei dagozkien ordainsariak ez badira urte naturalean lanaren ordainetan jasotakoaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR