44/2013 FORU DEKRETUA, uztailaren 31koa, Nafarroako Foru Komunitatean Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lanbide Kalifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Legeak Kalifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuta, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak, lanbide heziketari dagokionez, helburu hau du ezarrita: erraztasunak ematea prestakuntzaren eskaintza produkzio-sistemak eta gizarteak eskatzen dituzten lanbide gaitasunetara etengabe egokitzeko, lanbide heziketako tituluak eguneratu eta egokitzeko sistema arin baten bitartez. Halaber, adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea lanbide heziketaren eskaintza gizartearen premien arabera eta kasuko lurralde esparruko ekonomiaren premien arabera egokitzeko. Bestalde, Hezkuntzari buruzko 2/2006 Legearen 41. artikulua aldatzen du, non lanbide heziketako erdi mailako eta goi mailako zikloetako irakaskuntzetan sartzeko bete beharreko baldintzak arautzen diren.

Foru dekretu honen bitartez, Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen goi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezarri dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek azaroaren 4ko 1584/2011 Errege Dekretua garatzen du, Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi zituen jarraibideak.

2

Arau multzo honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari dagokion produkzio-sistemaren ingurunea. Lanbide profilaren barrenean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio hauek, hau da, giza baliabideen administrazioa, otsailaren 20ko 295/2007 Errege Dekretuak arautua, finantzen kudeaketa, irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretuak arautua, langela eta bulegoetako dokumentu eta kudeaketa laguntza, otsailaren 1eko 107/2008 Errege Dekretuak arautua, baita kualifikazio osatugabea ere, kontabilitate eta auditoretzako kudeaketa, otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuak arautua, jarduketa profesionaleko eremu bat dira, dauzkan eskumenek definitua. Erantsi diren lanbide moduluak euskarri gisa edukitzeaz gain, zabalera nahikoa eta beharrezko espezializazioa ditu, goi mailako teknikari honen enplegagarritasuna bermatzeko.

Produkzio-sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz, Nafarroarako elementu bereizgarriak kontuan hartuz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3

Laugarren artikulua, lotua duen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiari buruzkoa da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopurua (ECTS). Lehenbizikoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako esparruaren barneko mugikortasunarekin eta ikasketa unibertsitarioen eta lanbide heziketako goi mailako heziketa zikloen arteko baliozkotzearekin zerikusia duena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atal bat. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4

Arau honen eremuan, moduluen erreferentziako sekuentziazioa arautzen da zikloaren bi kurtsoetan, eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan banatzen da. Zatiketa horrek aukera ematen du lanbide prestakuntzarako beste eskaintza batzuei ekiteko, batetik, langileen hobekuntza lortzeko, eta bestetik, halako ibilbide batzuk diseinatzeko, eta horrela, gaitasunak ebaluatu eta aitortzeko prozedura prestakuntza eskaintzan berean integratzeko. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5

Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Batxilergotik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak beste ikasketa batzuetara nola pasa daitekeen zehazten du Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikari tituluaren heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioko gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren esparru eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko uztailaren 31n egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru dekretu honek Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala Nafarroako Foru Komunitatean ezartzea du helburu. Titulu hori Administrazioa eta Kudeaketa lanbide arlokoa da.

  2. artikulua. Identifikazioa.

    Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

    1. Izena: Administrazioa eta Finantzak.

    2. Maila: 3-Goi mailako Lanbide Heziketa.

    3. Iraupena: 2.000 ordu.

    4. Lanbide arloa: Administrazioa eta kudeaketa.

    5. Europako erreferentea: HNSN - 5b (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

  3. artikulua. Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

    Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio-sistemaren erreferentziak, haren prospektiba eta Nafarroako testuinguruan kokatzeko jakingarri batzuk ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dira.

  4. artikulua. Curriculuma.

  5. Administrazioko eta Finantzetako heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean jaso dira.

  6. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloak dituen lanbide modulu bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

  7. artikulua. Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

  8. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2 B) eranskinean garatzen dira, Administrazioko eta Finantzetako goi mailako teknikari titulua ezarri zuen eta beraren gutxieneko irakaskuntzak finkatu zituen azaroaren 4ko 1584/2011 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

  9. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan adierazitako arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

  10. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR