11/2012 FORU AGINDUA, ekainaren 29koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, zenbait eskumenen erabilera Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailearen esku uzten duena, eta aldi baterako ordezkapenaren araubidea ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 28ko 152/2011 Foru Aginduaren bidez, eskumenak eskuordetzeko araubide orokor bat ezarri zen Nafarroako Zerga Ogasunaren alde, dagokion estatutu arauak berariaz esleitutako xede eta helburuen esparruan, eta zuzendari kudeatzailearen aldi baterako ordezkoak izendatu ziren.

Orain arte Ekonomia eta Ogasun Departamentua deitzen zen departamentuaren eskumenen esparruan aldaketak izan direnez berriki eta, beraz, izena ere aldatu denez, beharrezkoa da beste foru agindu bat ematea, zenbait eskumen Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailearen esku uztearen gainean. Segurtasun juridikoaren arrazoiak direla-eta, ordezkoen finkapena ere berretsi beharko da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Aginduaren 37. artikuluan dago eskuordetze egintzaren lege oinarria, eta bide ematen du kontseilarien eskumenak beren departamentuei atxikitako erakunde publikoetako organoen esku uzteko, eskumen horien erabilera bat badator entitatearen xede eta helburuekin eta eskumen horiek bere gain hartu behar dituen erakundeak aldez aurretik onartzen baditu.

Bestalde, aipatu 15/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluan xedatutakoarekin bat egiten da ordezkoen izendapena.

Horrenbestez, aipatu legezko aginduekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailearen esku uztea Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari aipatu erakunde autonomoak kudeatzen dituen gaietan dagozkion administrazio espedienteak ebazteko eskumenak, ezin utzi direnak izan ezik.

    Aipatu zuzendari kudeatzailearen kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, ordezko izendatzen denak erabili ahal izanen du eskumena.

  2. Errekurtso administratiboen gaineko ebazpenari dagozkion eskudantziak aurreko ataletan aipatzen den eskuordetzetik kanpo uztea.

  3. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak noiznahi ere bereganatzen ahalko du edozein espediente edo afera.

  4. Foru agindu honen bitartez egindako eskuordetzaren bidez ematen diren ebazpenetan inguruabar hori aipatu beharko da espresuki. Ebazpen horiek Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emanak bailiran hartuko dira ondorio guztietarako.

    Ebazpen horien kontra gora jotzeko errekurtsoa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR