71/2013 FORU DEKRETUA, azaroaren 27koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa hein batean aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren ekainaren 22ko 11/2012 Foru Dekretuaren bidez (121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 23an), Nafarroako Foru Komunitateko departamentuen egitura ezarri zen, baita departamentu bakoitzari zegokion eskumen esparrua ere. Foru dekretu hori Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren ekainaren 29ko 19/2012 Foru Dekretuak aldatu zuen (130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 4an).

Era berean, uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Dekretu hori 2012ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 31n.

Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiak uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretu horren bidez onetsitako egitura birmoldatzea proposatu du.

Gaur egun, bost atalek osatzen dute Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiko Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzua: Ehiza eta Arrantza Atala, Habitaten Atala, Oihanak Kudeatzeko Atala, Plangintza eta Laguntza Atala eta Oihanak Zaintzeko Atala.

Aipatu zerbitzuak lan zama handia du hainbat faktoreren ondorioz; esate baterako: eskumen sorta zabala, zerbitzuari atxikitako langile kopuru handia eta esleituta duen aurrekontuaren betearazpen korapilatsua.

Zuraren eta horren eratorrien eskaera handia dago; batez ere, egurrarena eta biomasarena. Zenbait faktoreren ondorioa da; nabarienak hauek dira: kontsumoaren igoera, beste toki batzuetan eskaintzarik ez izatea eta Nafarroan zur ziurtatu asko dagoela.

Bestetik, Nafarroako Gobernuak Erabaki bat hartu zuen 2013ko martxoaren 20an, biomasaren erabilera lehenetsi zuena bere eraikin publikoetako instalazio termikoak berritzeko, eskaera bultzatu eta energiaren faktura murrizteko. Testuinguru horretan sortu da Nafarroako Oihaneko Biomasaren Batzorde Mistoa, eta horren lehen ondorioen artean lehengai kopuru handiagoa mugitu beharra, oihaneko biomasa sustatzeko ekintzak garatzea, eta abar nabarmendu dira.

Horregatik, lehengai gehiago (zura eta egurra) mugitzeko premia larria dago, gaur egungo eta etorkizuneko eskaerekin bat eta, batez ere, oihaneko biomasari dagokionez. Horretarako beharrezkoa da egoera horrekin bat eginen duen administrazio egitura izatea. Ezinbestekoa da Nafarroako Gobernuaren zeregina arlo horretan; izan ere, bere eskumenekoak dira zuhaitzak markatzea, haiek botatzeko baldintzak ezartzea, aprobetxamendu planak bultzatzea eta beste lan batzuk.

Adierazitakoaren ondorioz, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiak aipatu Zuzendaritza Nagusia berregituratzea proposatu du eta, hortaz, bidezkoa da hein batean aldatzea uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretua, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena.

Horiek horrela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko azaroaren 27an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Hein batean aldatzen da uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretua, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena, era honetan:

Bat.–43. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

"43. artikulua. Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek izanen ditu:

  1. Ingurumen Kalitatearen Zerbitzua.

  2. Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzua.

  3. Uraren zerbitzua.

  4. Mendi Zerbitzua."

    Bi.–50. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    “50. artikulua. Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuaren eskumenen esparrua.

    Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan: biodibertsitatea zaintzea eta modu jasangarrian...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR