126/2012 FORU DEKRETUA, abenduaren 12koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 66/2012 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Uztailaren 25eko 66/2012 Foru Dekretuaren bidez, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Une honetan egokia da aipatu foru dekretua aldatzea, Industriaren, Enpresaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura enpresa-sektorea laguntzeko behar berriei egokitzeko. Hori helburu, Berrindustrializazioaren, Lehiakortasunaren eta Proiektu Estrategikoen Zerbitzua sortu da, Informazioaren Gizartearen Zerbitzua kendu da eta hainbat atalen izen, atxikipen eta eskumenak egokitu dira. Aldaketa horiek ez dakarte egitura gehikuntzarik.

Azaldutakoarekin bat, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko abenduaren 12an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 66/2012 Foru Dekretuko aldaketa.

Bat.-Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 66/2012 Foru Dekretuaren 49, 50, 51, 52, 53, 57, 61, 63 eta 64. artikuluak aldatu dira. Testu hau izanen dute:

"49. artikulua. Industriaren, Enpresaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Industriaren, Enpresaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek izanen ditu:

  1. Enpresa Sustapenaren Zerbitzua.

  2. Berrikuntzarako eta Ezagutzaren Transferentziarako Zerbitzua.

  3. Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua.

  4. Berrindustrializazioaren, Lehiakortasunaren eta Proiektu Estrategikoen Zerbitzua.

  5. Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzua.

    50. artikulua. Enpresa Sustapenaren Zerbitzuaren eskumenen esparrua.

    Enpresa Sustapenaren Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:

    -Enpresen inbertsio jarduera sustatzea.

    -Jarduera ekonomikoen arloak sustatzea.

    -Enpresa sektoreak bultzatzea.

    -Informazioaren Gizartea Sustatzeko Plana koordinatu eta haren jarraipena egitea.

    -Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera sustatzea.

    -Indarra duten xedapenek esleitutako gainerako eginkizunak.

    51. artikulua. Enpresa Sustapenaren Zerbitzuaren egitura.

    Enpresa Sustapenaren Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:

  6. Berrikuntza Sustatzeko Atala.

  7. Informazioaren Gizartea eta Enpresa Sektoreak Sustatzeko Atala.

    52. artikulua. Inbertsioa Sustatzeko Atalaren eskumenen esparrua.

    Inbertsioa Sustatzeko Atalak foru dekretu honetan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR