34/2014 FORU AGINDUA, otsailaren 11koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritza ustiategiak kalifikatzeko irizpideak ezartzen dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren 4. artikuluak ezartzen du Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroa zerbitzu administratibo bat dela, eta laguntza publikoen hartzaileak zehazteko erabiltzen den nekazaritzako ustiategien informazioa bertan jasotzen dela. Nekazaritzako Ustiategien Modernizazioari buruzko uztailaren 4ko 19/1995 Legearekin koordinatzen da Nafarroako legeria, hark oinarrizko izaerako zenbait artikulu baititu.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren uztailaren 6ko 220/2007 Foru Aginduaren bidez Nafarroako Foru Komunitatean nekazaritzako lan unitateak ezarri dira. 1995eko abenduaren 13ko Aginduak Nekazaritzako Ustiategien Modernizazioari buruzko uztailaren 4ko 19/1995 Legea garatzen du.

Beharrezkoa da irizpideak ezartzea zenbait parametro lortzeko, zeinak, ustiategi bati egozten ahal zaizkion lan unitate kopurua bezala, edo haren marjina garbiaren zehazte objektiboa bezala, erabakigarriak baitira irizteko ea titularra ogibide nagusia nekazaritza duen norbait den, baita ustiategia lehentasunezko gisa kalifikatzeko ere, 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren 10., 11., 12. eta 13. artikuluetan ezarritakoarekin bat. Orobat, informazio horren balioa ezartzea.

Kontuan hartzen da ezen marjina garbi estandarraren parametroak eta nekazaritza ustiategi batetik lortutako errentaren parametroak eragin handia jasaten dutela prezioetan urtean zehar izaten diren aldaketen ondorioz, baita produkzioetan izaten diren aldaketen ondorioz ere, ustiategietan aldaketarik egin beharrik gabe. Orobat, ustiategiaren titularrek zergaldi bakoitzean aitortutako nekazaritzako errenta eta guztirako errenta zer egunetan eskuratzen den, hori berebizikoa da urteko katalogazioak eta kalifikazioak egiteko, eta horien baliozkotasuna baldintzatzen du.

Bestalde, uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren 1. artikuluak adierazten duen bezala, Erregistroan dagoen informazioa oinarri gisa erabiltzen da nekazaritzako egituren modernizatze politika garatzeko eta Nafarroako nekazaritza sektorea antolatzeko eta planifikatzeko. Hortaz, laguntza publikoen lehentasunezko xede izateko, zenbait onura fiskal lortzeko eta estatistikaren ondorioetarako, beharrezkoa da ogibide nagusia nekazaritza izatearen kalifikazioa erabiltzea, edo ustiategia lehentasunezkoa izatearen kalifikazioa, eta inskribatzeko prozesua arautzea, baita informazio hori eta kasuan-kasuan aurkeztu beharreko agiriak eguneratzeko prozesua ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR