EBAZPENA, 2014ko apirilaren 30ekoa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Berriobeitiko Técnicas Industriales en Decoración, S.L. entitatearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ikusirik Berriobeitiko Técnicas Industriales en Decoración, S.L. entitatearen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31008152012002), erregistro honetan 2014ko apirilaren 7an sartu zena eta enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkarien zati batek (ELA) 2014ko martxoaren 27an izenpetu zutena, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2014ko apirilaren 30ean.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

INDIZEA

ATARIKO KAPITULUA

Indarraldia

1. artikulua. Alderdiak zehaztea.

1.1. artikulua. Indarraldia eta salaketa.

  1. KAPITULUA

    Aplikazio eremua

    2. artikulua. Lurralde eremua eta eremu funtzionala.

    3. artikulua. Langile eremua.

  2. KAPITULUA

    Lanaren antolaketa

    4. artikulua. Arau orokorra.

    5. artikulua. Antolaketaren edukia.

    6. artikulua. Prestakuntza.

    7. artikulua. Batzorde paritarioa.

    8. artikulua. Lan denborak eta errendimenduak.

  3. KAPITULUA

    Enpresan sartzea, probaldia eta borondatezko lanpostu-uzteak

    9. artikulua. Kontratazioak.

    10. artikulua. Probaldiak.

    11. artikulua. Lana borondatez uztea.

  4. KAPITULUA

    Lan osasuna

    12. artikulua. Lan osasuna.

    13. artikulua. Laneko arropa eta ekipamendua.

    14. artikulua. Absentismoaren konponbidea.

  5. KAPITULUA

    Lan denbora

    15. artikulua. Lanaldia.

    16. artikulua. Lan egutegia.

    17. artikulua. Oporrak.

    18. artikulua. Aparteko orduak.

    19. artikulua. Eszedentziak.

    20. artikulua. Lizentziak.

    21. artikulua. Kontratua amatasunagatik etetea eta eszedentzia hartzea seme-alabak zaintzeko.

  6. KAPITULUA

    Soldatei buruzko politika

    22. artikulua. Ordainsarien sistema.

    23. artikulua. Soldata igoerak.

    24. artikulua. Aparteko pagak.

    25. artikulua. Aparteko orduen ordainketa.

    26. artikulua. Laneratze plusa.

    27. artikulua. Gaueko lanaren plusa.

    28. artikulua. Urruntasun plusa.

    29. artikulua. Soldaten bermea kasu hauetan: ospitaleratzea, lanbide-eritasuna, laneko istripua eta amatasuna.

    30. artikulua. Konpentsazioa.

    31. artikulua. Istripu indibildualetarako aseguru kolektiboa.

  7. KAPITULUA

    Lanbide sailkapena

    32. artikulua. Eginkizunen araberako sailkapena.

    33. artikulua. Lanbide taldeen definizioa.

  8. KAPITULUA

    Diziplina araubidea

    34. artikulua. Hutsegiteen eta zehapenen araubidea.

    35. artikulua. Hutsegiteen mailaketa.

    36. artikulua. Hutsegite arinak.

    37. artikulua. Hutsegite larriak.

    38. artikulua. Hutsegite oso larriak.

    39. artikulua. Gehieneko zehapenak.

    40. artikulua. Zehapenen araubidea.

    41. artikulua. Preskripzioa.

    42. artikulua. Agintekeria.

  9. KAPITULUA

    Eskubide sindikalak

    43. artikulua. Eskubide sindikalak.

  10. KAPITULUA

    Ordezko arauak

    44. artikulua. Ordezko arauak.

    45. artikulua. Sexuagatik bereizkeriarik ezaren eta berdintasunaren printzipioa, eta haurduntzaren babesa.

    SOLDATEN TAULA

    2014. urteko soldaten taula

    ATARIKO KAPITULUA

    1. artikulua. Alderdiak zehaztea.

    Técnicas Industriales de Decoración S.L. (T.I.D.) entitatearen hitzarmen kolektibo hau sinatu dute, ugazaben aldetik, enpresako zuzendaritzak, eta langileen aldetik, sinatu duten langileen delegatuek, haien ordezkari baitira.

    1.1. artikulua.–Indarraldia.

    Hitzarmen honek 4 urteko indarraldia izanen du (2013ko urtarrilaren 1etik 2016ko abenduaren 31ra), eta indarraldia bitartean, enpresak hitz ematen du ez dela Langileen Estatutuaren 82.3 artikuluan adierazitako prozeduraz baliatuko hitzarmena aplikatu gabe uzteko. Arbitraje prozedura aplikatuko da soilik hari men egiteko bi alderdien arteko akordioa badago.

    Hitzarmen hau bukatu ondoren, bi urteko aurreraeragina erabakitzen da, hots, 2018ko abenduaren 31ra arte. Enpresak hitzarmen honetan jaso diren konpromisoak onartzen ditu, langileek aurkeztutako eskaerei erantzuteko, betiere langileek hitz ematen badute hitzarmenak indarra duen bitartean ez dutela inolako erreibindikaziorik eginen hitzarmen honetan jasotzen den ezeri buruz, eta elkarrekin lan eginen dutela bake sozialari eustearen eta enpresa garatzearen alde.

    Alderdiek hitzarmen hau sinatzen duten unetik beretik salatzen dute zuzenean. Hortaz, hitzarmena bukatu baino 15 egun lehenago, hau da, 2016ko abenduaren 16a baino lehen, negoziazio mahai berria eratu beharko da, hurrengo hitzarmenaren negoziazioak hasteko.

  11. KAPITULUA

    Aplikazio eremua

    2. artikulua. Lurralde eremua eta eremu funtzionala.

    Hitzarmen hau ‘’Técnicas Industriales de Decoración, S.L.’’, (T.I.D., S.L.) enpresak Berriobeitin gaur egun duen lantegian aplikatuko da, eta, orobat, enpresak Nafarroako Foru Komunitatean geroan ireki ditzakeen lantoki guztietan.

    Hitzarmen honen eremu funtzionala nahitaez bete beharko dute Técnicas Industriales de Decoración, S.L. enpresaren lantegiko langile guztiek.

    3. artikulua. Langile eremua.

    Hitzarmenak enpresan lan egiten duten langile guztiengan du eragina, zuzendaritzako langileak izan ezik.

  12. KAPITULUA

    Lanaren antolaketa

    4. artikulua. Arau orokorra.

    Lanaren antolaketa teorikoa eta praktikoa, hitzarmen honetan eta legeria indardunean xedatutakoari jarraituz, enpresako zuzendaritzaren ahalmena eta erantzukizuna da.

    Lanaren antolaketaren helburua da produktibitate maila egokia lortzea, giza baliabideak eta baliabide materialak ahalik eta ongien erabiltzetik abiatuta. Hori lortzeko ezinbestekoa da alderdi guztiek jarrera aktiboa eta arduratsua izatea, bai zuzendaritzak, bai langileek.

    Lehenengo paragrafoan aipatutako ahalmena gutxietsi gabe, langileen ordezkarien ardura izanen da lanaren antolaketari eta arrazionalizatzeari buruz orientatzea, proposatzea, txostenak egitea, etab., indarra duen legeriaren arabera.

    5. artikulua. Antolaketaren edukia.

    Lanaren antolaketak, besteak beste, gai hauek ere hartuko ditu:

    1.–Langileak eskatzen ahal den gutxieneko errendimendua lortzeko behar diren elementuak zehaztea (berariazko makinak edo lanak).

    2.–Fabrikazio prozesuan zein kalitate den onargarria finkatzea, eta hondakinen eta galeren indizea horren arabera eskatzea.

    3.–Langilearen esku jarritako makineria, instalazioak eta lanabesak zaintzea, haietaz arduratzea, egoki erabiltzea eta garbitzea.

    4.–Langileak banatzea, hitzarmen honetan aurreikusitakoaren arabera.

    5.–Langintza metodoak, fabrikazio prozesuak edo eginkizunak aldatzearen ondorioz, eta makinetan eta lanabesetan, bai eta materialean ere, egindako aldaketa teknikoen ondorioz sortzen diren baldintza berrien lan kargak, errendimendua eta tarifak egokitzea.

    6.–Langileei dagozkien ordainsariak kalkulatzeko formula errazak eta argiak finkatzea, arazorik gabe uler daitezen.

    6. artikulua. Prestakuntza.

    Hitzarmen hau sinatu duten alderdien iritziz, langileen etengabeko prestakuntza elementu estrategiko bat da, enpresen lehiakortasuna hobetzeaz gainera, bide ematen baitu langilearen prestakuntza eta garapen profesionala bultzatzeko.

    Enpresak gaitasun ikastaroak antolatuko ditu. Langile guztiendako irekiak izanen dira, aurretik eskatuta, betiere kasuan-kasuan eskatzen diren baldintza berariazkoak betez gero eta dauden tokien arabera.

    Enpresaren helburuak lortzeko beharrezkoa den guztietan, prestakuntza eta birziklatze taula eta programak prestatuko dira teknologia berrietara egokitzeko. Jarduera horiek enpresaren kontura eta lanorduetan izanen dira.

    Prestakuntzaren planak, edukiak eta hartzaileak prestakuntza batzordeak erabakiko ditu, eta izangaiak hautatzea ere haren esku egonen da. Batzorde horretan langileen eta enpresaren ordezkariak izanen dira.

    7. artikulua. Batzorde paritarioa.

    Batzorde paritario bat eratu da, kargua indarrean duten langileen delegatuek eta enpresako zuzendaritzak izendatutako pertsonek osatua, erdi eta erdi. Batzorde hori arduratuko da hitzarmen kolektibo honetako zehaztapenak interpretatzean eta betetzean sor daitezkeen arazoez.

    Aurreko paragrafoan xedatutakoaren arabera, arau hitzartu honen interpretazioan eta aplikazioan ager daitezkeen auziak batzorde paritarioak tramitatuko ditu nahitaez, beste edozein bidetara igorri aitzin.

    Erabakiak taldeka hartuko dira, hots, alde batetik langileen ordezkaritzak, eta, bestetik, enpresako zuzendaritzarenak. Bi taldeak ados jartzen badira arauaren konponbidean edo interpretazioan, hartutako erabakiak hitzarmen kolektiboaren balioa eta eragina izanen du. Adostasunik lortzen ez bada, aldeek auzitegi eskudunetara jo dezakete, hala erabakitzen badute.

    Bi aldeetatik edozeinek eska dezake batzordea biltzea, idazki baten bidez. Idazki horretan auzia azaldu, eta bileraren eguna proposatu beharko da. Bilera hori 7 egunera eginen da gutxienez, eta 15 egunera gehienez, eta planteatzen den auzia gehienez 10 egunean ebatzi beharko da, bilera egunetik kontatzen hasita.

    Bi alderdiek espresuki erabaki dute desadostasunak konpontzeko prozesuak, betiere, Nafarroako Lan Auzitegiko lanbide arteko akordioaren adiskidetze eta bitartekotzakoak izanen direla (edo Hitzarmen Kolektiboetarako Aholku Batzorde Nazionalaren ordez Nafarroako Foru Komunitatean sortzen den hirualdeko organoan eratzen direnak). Arbitraje prozedura aplikatuko da soilik hari men egiteko bi alderdien arteko akordioa badago.

    8. artikulua. Lan denborak eta errendimenduak.

    Lan denbora edo lan karga behar bezala kronometratuak finkatuko dira katean lan egiten duten langileentzat. Karga edo pintura prozesuan edo besteren batean aldaketaren bat egin behar den bakoitzean denbora horiek berriro neurtu eta finkatuko dira, eta, aldaketaren bat egin behar izanez gero, ukitutako langileei jakinaraziko zaie. Langile baten edo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR