542/2014 EBAZPENA, abuztuaren 19koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, aseguruen 2014ko planerako Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko nekazaritzako aseguruak 2014an izenpetzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nekazaritzako Finantziazioari buruzko lege-xedapenen testu bategina onesten duen otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretuaren 1. eta 2. artikuluen arabera, Nafarroako Gobernuak laguntzak emanen ditu, diruz laguntzen ahal diren nekazaritzako ekoizpenak eta arriskuak aseguratzeko, eta nekazaritzako ondasunen gaineko aseguruen kontratazioaren kostuan parte hartuko du. Legegintzako foru dekretu horrek, VI. tituluan, nekazaritza eta abeltzaintzako aseguru-sarietarako laguntzak arautzen ditu, eta bertan ezartzen du Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak urtero onetsi eta argitaratuko dituela laguntzak jasotzen ahal dituzten aseguru lerroak, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Urteko Planean sarturik dagoen aseguru bakoitzaren ezaugarrien berri duen unean.

Europako Batzordeak zehaztu zuen aseguru-sariak ordaintzeko laguntzek Europar Batasunak ezarritako baldintzak betetzen dituztela Estatuen laguntzen eta Europar Batasuneko Merkatuaren arteko bateragarritasunari buruz, Europar Batasunaren Funtzionamendurako Itunaren 107. artikuluari jarraikiz, betiere aurreikusi den laguntza portzentajeak aseguruaren kostu garbiaren gaineko portzentaje bat gainditzen ez badu.

54/1998 Legegintzako Foru Dekretuan eta Estatuaren 774/01 laguntzan ezarritakoa aplikatuz, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak diru-laguntzak eman nahi ditu Estatuko Administrazio Orokorrarenak osatzeko, betiere Europako Batzordeak 2006ko abenduaren 15ean emandako 1857/2006 EE Erregelamenduan ezarritako mugak errespetatuz.

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Idazkariordetzak 2013ko abenduaren 27an Ebazpena emanda, Ministro Kontseiluaren 2013ko abenduaren 27ko Erabakia argitaratu zen, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2014ko ekitaldiko Plana onesten duena.

Deialdi honen xedea da Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2014ko Planeko aseguruen polizak, 2014an izenpetzen direnak, kontratatzeko kosturako laguntzak arautzea.

Ebazpen honi Nekazaritzako Finantzazioari buruzko otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretua eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatzen zaizkio, bai eta urtarrilaren 20ko PRE/126/2012 Agindua ere, Estatuko Administrazio Orokorrak Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Urteko Planean sartutako zenbait aseguru izenpetzeko ematen dituen diru-laguntzetarako oinarri arautzaileak ezartzen dituena, maiatzaren 24ko PRE/957/2013 Aginduaren bidez aldatua.

Nafarroako Gobernuak 2014ko ekainaren 11n hartutako Erabakiaren bidez, 2.400.000 euroko gastua baimendu zen 2015eko ekitaldiaren kargura, nekazaritzako zenbait aseguru, 2014an izenpetzen direnak, kontratatzeko kosturako laguntzak ordaintzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuarekin bat,

EBATZI DUT:

  1. Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2014ko Planeko nekazaritzako zenbait aseguru, polizak 2014an izenpetzen badira, kontratatzeko kosturako laguntzen oinarri arautzaileak onestea. Oinarriak ebazpen honen I. eranskinean ageri dira.

  2. Nekazaritzako zenbait aseguru, aurreko puntuan aipatzen direnak, izenpetzeko diru-laguntzak emateko deialdia onestea.

  3. Gardentasun betebeharrari buruzko aitorpenerako eredua, ebazpen honen II. eranskinean jasoa, onestea.

  4. Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren eta Agrupación Española de Entidades Aseguradoras de los Seguros Agrarios Combinados, S.A. elkartearen arteko lankidetza hitzarmena onestea, nekazaritzako asegurua garatzeko eta koordinazioa gauzatzeko, Nafarroako Foru Komunitatean nekazaritzako aseguruak kontratatzeko kosturako Nafarroako Gobernuak ematen dituen laguntzak kudeatu, kontrolatu eta ordaindu daitezen.

  5. 1.800.000 euroko gastua baimentzea, “Agroseguro bidezko aseguru-sarien konpentsazioa” izeneko 710001 71230 4700 414210 kontu-sailaren edo Nafarroako Gastuen 2015eko Aurrekontu Orokorretan baliokidea izanen den kontu-sailaren kargura.

  6. 2014an aurreikusten bada kontratazioan guztira kendutako zenbatekoa aurreko puntuan baimendutakoa baino altuagoa izanen dela, kontratazioaldia hasi ez duten aseguru lerroen gehieneko diru-laguntzaren portzentajeak aldatuko dira. Halaber, kontratazioaldia hasi duten lerroen kasuan, baimendutako kreditua agortu arte onartuko dira eskaerak, eta kontratazio eguna izanen da lehentasuna ezartzeko irizpidea.

  7. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  8. Deialdi honen eta oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Iruñean, 2014ko abuztuaren 19an.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ordezkoa, Andrés Eciolaza Carballo (Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren uztailaren 11ko 13/2012 Foru Aginduaren kariaz, 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, uztailaren 18an).

    1. ERANSKINA

    Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2014ko Planeko nekazaritzako aseguruak 2014an izenpetzeko diru-laguntza ezartzen duten oinarri arautzaileak

    Lehendabizikoa.–Xedea.

  9. Deialdi honen xedea da Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2014ko Planeko nekazaritzako aseguruak 2014an izenpetzen dituzten nekazari eta abeltzainei laguntzak ematea. Aseguruak Nafarroako Foru Komunitatean dauden nekazaritzako ondasunen gainekoak izanen dira, eta diru-laguntzak Estatuko Administrazio Orokorrak Nekazaritzako Aseguruen Estatuko Entitatearen bitartez (aurrerantzean, ENESA) helburu bererako ematen dituen diru-laguntzen osagarri.

    Bigarrena.–Onuradunak.

  10. Laguntzen onuradun izan daitezke laugarren oinarriko taulan ageri diren aseguru lerroetako poliza bat Agrupación Española de Entidades Aseguradoras de los Seguros Agrarios Combinados, S.A.n (aurrerantzean, Agroseguro, S.A.) sarturik dauden aseguru konpainiekin izenpetzen duten nekazariak eta abeltzainak, Nekazaritzako Ustiategiak Modernizatzeko uztailaren 4ko 19/1995 Legearen arabera lanbidez nekazariak badira eta nekazaritzaren arloko gizarte segurantzan kotizatzen badute edo lehentasunezko ustiategia badute.

  11. Salbuespen hauek ezartzen dira:

    2.1. Ustiategian hildako animaliak suntsitzeak dakartzan gastuen estaldurari dagozkion 132., 732., 198. eta 798. lerroetako aseguruen poliza bat izenpetzen duten abeltzainak.

    2.2. Nafarroako kooperatibetako elkarlaneko laborantzako atalek honako beharkizun hauek bete behar dituzte laguntzen onuradun izateko:

    1. Kooperatiba Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan izena emanik egotea, bai eta kasuan kasuko Kooperatiben Erregistroan ere, eta helbide soziala Nafarroan izatea.

    2. Elkarlaneko laborantzako atalaren helburu nagusia atalera ekarritako lurrak batera ustiatzea izatea.

    3. Haren estatutuetan aurreikusirik egotea azalera lantzeko modua, eta hauetako bat izatea modu hori: kooperatibak zuzenean; kooperatiben arteko akordioen bidez; edo errentan emanik edo beste kontratu mota batzuen bidez, ogibide nagusia nekazaritza duten nekazariekin (bazkideekin lehentasunez), kooperatibekin edo beste sozietate mota batzuekin eginik.

    4. Zuzendaritza kontseiluko kideen erdiak baino gehiago nagusiki nekazariak izatea.

  12. Ebazpen honetako laguntzen onuraduna izateko, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezartzen diren baldintzak bete beharko dira.

    Hirugarrena.–Sariak Agroseguroren bitartez konpentsatzea.

    Agroseguro entitateak laguntzen kudeaketan lagunduko du, berak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak sinatutako hitzarmenean ezarritako moduan.

    Laugarrena.–Diru-laguntza jaso dezaketen lerroak.

  13. Aseguru lerro hauek kontratatzeko kosturako emanen dira diru-laguntzak:

    Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2014ko Planeko lerroak

    KODEA LERROA
    NEKAZARITZAKOAK
    300 Estaldura gorakorreko asegurua fruta ustiategietarako
    306 Estaldura gorakorreko asegurua, estalpeko barazki ustiategietarako Penintsulan eta Balearretan
    307 Estaldura gorakorreko asegurua, udazken-neguko zikloko barazkien aire zabaleko
    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR