43/2014 FORU AGINDUA, otsailaren 21ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean abereen gaixotasun jakin batzuk zaindu, kontrolatu eta desagerrarazteko programak gauzatzeko arauak erregulatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legearen xedea da neurri juridiko eta administratiborik egokienak ezartzea abereen osasuna hobetzeko, eta horretarako, gaixotasun infekto-kutsakorrak eta parasitarioak prebenitu eta kontrolatzea, gizakiei ez transmititu arren, Nafarroako Foru Komunitateko ingurumenari eta etxe-abereei eragiten baitiete.

Legearen 33.1 artikuluaren arabera, honako hauek hartzen dira abereen gaixotasunak kontrolatu eta desagerrarazteko programatzat: osasun ekintza bereziak, Nafarroako Foru Komunitatean nahitaez egin beharrekoak, abereen prozesu patologikoak kontrolatu edo desagerrarazteko helburua duten albaitaritzako epizootiologiako teknika berariazkoak, prozesu patologiko horiek prebalentzia handia baldin badute abereen eta gizakien populazioan (esaterako, tuberkulosia edo bruzelosia), edo abeltzaintzako ustiategien bideragarritasun ekonomikoa kolokan jartzeko arriskua ekartzen badute (leukosiarekin eta peripneumoniarekin gertatzen den bezala). Era berean, aipatu legearen 33.2 artikuluan ezartzen denez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren foru aginduaren bidez ezarriko dira gaixotasunak kontrolatu eta desagerrarazteko programak.

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioak zenbait programa abiarazi ditu abereen gaixotasunak zaindu, kontrolatu eta desagerrarazteko, zeinak Europako Batzordeari aurkezten zaizkion onets ditzan eta, kasua bada, kofinantza ditzan. Programa horiek urte batekoak edo urte anitzekoak izan daitezke, eta eskualde bakoitzak unean unean bizi duen osasun-egoerara egokitzen dira; beraz, gure Foru Komunitatean ere aplikatzekoak dira.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren 2001eko urriaren 8ko Foru Agindua eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren 2003ko maiatzaren 26ko Foru Agindua argitaratu zirenetik egundaino, programa batzuen aplikazioa mantendu egin da, eta horiek oso arrakastatsuak izan badira ere, ez da lortu gaixotasunak erabat desagerraraztea. Lehenbiziko foru aginduaren bidez, behi-, ardi- eta ahuntz-azienden eritasun batzuk kontrolatu eta desagerrarazteko programak onetsi ziren, eta bigarrenaren bidez, berriz, Aujeszky gaixotasuna kontrolatu eta desagerrarazteko programa nazionala Nafarroan garatu eta aplikatu zen.

Beharrezkoa da, beraz, arau berri bat argitaratzea, abereen gaixotasunak zaindu, kontrolatu eta desagerrarazteko programa batzuen esparruaren barnean, Nafarroako Foru Komunitatean garatu beharreko saneamendu kanpainak abiarazteko berezitasunak berrikusi, eguneratu eta, kasua bada, ezartzeko.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitatean abereen gaixotasun jakin batzuk zaindu, kontrolatu eta desagerrarazteko programak erregulatzeko arauak onestea, foru agindu honen I. eranskinean jasotzen den moduan.

  2. artikulua. Gaixotasunak zaindu, kontrolatu eta desagerrarazteko programetan jasotako abereen gaixotasunak ezartzea, foru agindu honen II. eranskinean jasotzen den moduan.

  3. artikulua. Destinoa Nafarroako Foru Komunitateko ustiategietan duten abereen toki aldaketak arautzea, foru agindu honen III. eranskinean jasotzen den bezala.

    Xedapen gehigarri bakarra.–Estatu mailako programak aplikatzea.

    Arau honetan aurreikusitakoa galarazi gabe, behi-azienden bruzelosia eta tuberkulosia, eta ardi- eta ahuntz-azienden bruzelosia desagerrarazteko estatu mailako programen edukia aplikatuko da. Albaitaritzako Osasun Alertarako Sistemaren Batzordeak onesten ditu urtero programa horiek, eta Europar Batasunaren Erabakiaren bidez kofinantzatzen dira. Hori horrela izanik, aipatu programak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpenaren bidez eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioaren web orriaren bidez jarriko dira jendaurrean.

    Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

    Indarrik gabe utzi dira Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren 2001eko urriaren 8ko Foru Agindua (behi-, ardi- eta ahuntz-azienden eritasun batzuk kontrolatu eta desagerrarazteko programak onetsi zituena), eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren 2003ko maiatzaren 26ko Foru Agindua (Aujeszky gaixotasuna kontrolatu eta desagerrarazteko programa nazionala Nafarroan garatu eta aplikatzeari buruzkoa).

    Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

    Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2014ko otsailaren 21ean.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, José Javier Esparza Abaurrea.

    1. ERANSKINA

    Nafarroako Foru Komunitatean abereen gaixotasun jakin batzuk zaindu, kontrolatu eta desagerrarazteko programak gauzatzeko arauak

  4. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

  5. Foru agindu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko ustiategietan jarraian adierazten diren animalien gaixotasunak zaindu, kontrolatu eta desagerrarazteko programak ezartzea.

    –Behi-aziendak:

    Tuberkulosia. Bruzelosia. Behi-aziendaren leukosi enzootikoa. Behi-aziendaren perineumonia kutsakorra. Mingain urdina. Entzefalopatia espongiforme kutsakorrak. Paratuberkulosia. –Ardi-aziendak:

    Ardien eta ahuntzen bruzelosia. Mingain urdina. Entzefalopatia espongiforme kutsagarriak. –Ahuntz-aziendak:

    Ardien eta ahuntzen bruzelosia. Mingain urdina. Tuberkulosia. Entzefalopatia espongiforme kutsakorrak. –Zerri- eta basurde-aziendak:

    Aujeszky gaixotasuna. Zerrien izurri klasikoa. Zerrien izurri afrikarra. Zerrien besikulako gaixotasuna. –Oreinak, orkatzak eta adarzabalak:

    Tuberkulosia. Bruzelosia. –Mufloiak:

    Ardien eta ahuntzen bruzelosia. 2. Era berean, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioak programa berriak onesten baditu haren iritziz zaindu, kontrolatu eta desagerrarazi beharrekoak diren gaixotasunentzat, gaixotasun horiek ere foru agindu honetan xedatutakoaren barnean sartuko dira.

  6. Foru agindu honen II. eranskinean ezarriko da abereei egin beharreko proba diagnostikoetarako adina eta maiztasuna.

  7. artikulua. Proba ofizialak.

    Foru agindu honen II. eranskinean zehazten da zein diren proba ofizialak, salbu eta ehiza- eta arrain-espezieen kasuan; horien proba analitikoak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR