234/2012 FORU AGINDUA, maiatzaren 22koa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, 2011. urtean seme-alabak zaintzeko eszedentzian egon diren aitei zuzeneko diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena, seme-alabak zaintzeko orduan erantzukidetasuna sustatzeko neurri gisa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak langileen familiako eta laneko bizitza bateratu ahal izatea sustatzea bilatzen du. Legea indarra hartzeak familiari oro har laguntzeko politiken aurrerapen handia ekarri du, onetsitako neurriek hobetu egin baitute familiaren arloan gertatu den aldaketa sozialari gehien eragin dion alderdietako bat, hots, emakumea lan munduan sartu izana.

Lege organiko horren bidez langileek familiako bizitzan parte hartu ahal izateko lan eremuan egin diren aldaketak urrats handia dira gizonen eta emakumeen aukera berdintasunerako bidean.

Hori guztia kontuan harturik, laneko arloan hartutako neurriak osatzeko eta bateragarritasuna benetakoa izan dadila ahalbidetzeko asmoz, eta gizasemeak bikotearen semeen edo alaben zaintzan duen erantzukidetasuna benetan bere gain har dezala bultzatzeko, Nafarroako Gobernuko Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontseilariak foru agindu hau onetsi du, seme-alabak zaintzeko orduan familiaren erantzukidetasuna sustatzeko zuzeneko diru-laguntzak arautzen dituena.

Nafarroako Berdintasunaren eta Familiaren Institutuak dituen eginkizun eta helburuen artean, familiarentzako programak sustatu, koordinatu, kudeatu eta haien jarraipena egitea dago.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntzei aplikatu beharreko araubide juridiko orokorra ezartzen du, haiek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen direnean onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko.

Deialdi honen helburua da oinarri arautzaile batzuk ezartzea, seme-alabak zaintzeko orduan familiaren erantzukidetasuna sustatzeko zuzeneko diru-laguntzak nola emanen diren arautzeko.

Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak emateko prozedura oinarri arautzaileetan ezarritakoa izanen da, betiere Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearekin bat.

Espedienteko txosten teknikoek eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, diru-laguntza hauek egokiak eta gizarte interesekoak direla eta deialdia eta haren oinarri arautzaileak legezkoak direla.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 136/2011 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. 2011. urtean seme-alabak zaintzeko eszedentzian egon diren aitei zuzeneko diru-laguntza emateko deialdia onestea, seme-alabak zaintzeko orduan familiaren erantzukidetasuna sustatzeko neurri gisa. Deialdia foru agindu honen eranskinean ezarritako oinarriek arautuko dute.

  2. Helburu horretarako 21.400 euroko gastua baimentzea, 2012ko gastuen aurrekontuko "Eginkizunak batera eramateko laguntzak 2011" izeneko 930002 94000 4809 231503 kontu-sailaren kargura.

  3. Deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  4. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuko Familientzako Politiken Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendariordetzari eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 22an.-Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Elena Torres Miranda.

ERANSKINA

Deialdiaren oinarriak

Lehendabizikoa.-Xedea.

Deialdi honen xedea da 2011. urtean seme-alabak zaintzeko eszedentzian izan diren aitei zuzeneko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea, seme-alabak zaintzeko orduan familiaren erantzukidetasuna sustatzeko. Laguntza hori neurri osagarri bat da laneko, familiako eta bizitza pertsonaleko eginkizunak batera eramateko eta, horrenbestez, pertsonen arteko berdintasuna lortzen laguntzeko.

Aipatutako laguntzen bidez, seme-alaba jaioberrien zaintzan erantzukidetasuna sustatu nahi da, bai eta familiako aitak oinarrizko zainketetan inplikatu dadila bultzatu ere; horrela, gizartearen pentsamoldea aldatu nahi da, bai eta ulertarazi ere, seme-alabak zaintzea ez dela sexu bakar baten erantzukizuna, eta gizonek zein emakumeek parte hartu behar dutela seme-alaben hazkuntzan, betebehar eta eskubide berberekin.

Bigarrena.-Diru-laguntza jaso dezaketen ekintzak.

2.1. Familia bat osatzen duten kideei hilero ordaindu beharreko diru-laguntza bat emanen zaie, baldin eta, bigarren seme-alaba edo hurrengo bat jaio ondoren, familiako aitak bere lantokian eszedentzia hartu badu laguntzarako eskubidea sortzen duen semea edo alaba zaintzeko, deialdi honetan ezarritako betebeharren arabera.

2.2. Deialdi honen ondorioetarako, seme-alabatzat hartzen dira hala seme-alaba biologikoak nola adoptiboak, baita harrera egoeran dauden adingabeak ere, eskatzailearen familiarekin urtebete baino gehiago bizitzeko aurreikuspena baldin badago.

Harreraren iraupenaren aurreikuspena organo kudeatzaileak kontsultatuko du ofizioz.

Nolanahi ere, deialdi honetan seme-alaba esaten den bakoitzean seme-alaba biologikoez eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR