350/2008 FORU AGINDUA, azaroaren 14koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Esteribarko Arau Subsidiarioak Sarasibarko 22. poligonoko 293. lurzatian aldatzeko espedientea, Santiago Latasa Zugastik sustatua, behin betikoz onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Esteribarko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du, Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezko da behin betikoz onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Behin betikoz onestea Esteribarko Arau Subsidiarioak Sarasibarko 22. poligonoko 293. lurzatian aldatzeko espedientea, Santiago Latasa Zugastik sustatua.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez diola administrazio bideari bukaera ematen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Eta onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, araudia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik bi hilabeteko epean.

    Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR