3/2010 FORU LEGEA, otsailaren 23koa, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina aldatzen duena, bizitzeko beharkizuna dagokionean

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

3/2010 FORU LEGEA, OTSAILAREN 23KOA, ABUZTUAREN 30EKO 251/1993 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUAREN BIDEZ ONETSIRIKO NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN ZERBITZUKO LANGILEEN ESTATUTUAREN TESTU BATEGINA ALDATZEN DUENA, BIZITZEKO BEHARKIZUNA DAGOKIONEAN.

ZIOEN AZALPENA

Abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 56. artikuluak ezartzen duenez, zerbitzu aktiboan dauden funtzionarioen betebeharra da, besteak beste, "destinoko herrian bizitzea, bestelako baimenik ematen ez bada".

Garai batean, betebehar hori exijitzeak zentzua bazuen ere, gaur egun ez du zentzurik; izan ere, aldaketak izan dira populazioaren lurralde-banaketan, hiriguneen konfigurazioan eta lan egiten duen populazioaren garraio sistemetan eta ohituretan. Halere, baliteke zenbait lanpostu betetzeko, eginkizunak zein diren eta eska daitekeen prestasuna zein den, beharrezkoa izatea lanpostuen titularrak egiaz bizitzea destinoko herrian. Hortaz, bidezkoa da kasuan kasuko administrazio publikoari esku ematea, destinoko herrian bizitzeko betebeharra exijitzeko, baldin eta beharrezkoa bada. Helburu horrekin ekin zaio Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko kasuko manuak aldatzeari.

Horrenbestez, bidezkoa da arau hori kentzea.

Artikulu bakarra.-Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren testu bategina aldatzea.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren testu bategina aldatzen da. Hona testu berria:

Bat.-56. artikuluko h) letra kentzea.

Bi.-58. artikuluak idazketa hau izanen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR