18/2014 FORU DEKRETUA, otsailaren 14koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak aldatzen dituena. Estatutuak martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuak onetsi zituen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Enplegu Zerbitzua sortu zen, izaera administratiboko erakunde autonomo gisa, orduko Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari atxikia, eta haren jarduketa arautzeko estatutuak onetsi ziren.

Nafarroako Enplegu Zerbitzua abian jarririk, hainbat inguruabarrek berekin ekarri zuten errealitate berrietara egokitu behar izatea, edo funtzionamendu egokia eragozten zuten alderdiak ezabatu behar izatea; horrek eragin zuen hainbat aldaketa izatea urte hauetan denetan, eta, nahitaez betetzekoak direnez, martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuan jaso dira, hots, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren indarreko estatutuak onesten dituen horretan.

Martxoaren 20ko 19/2013 Dekretu bidez horien aldaketa bat onetsi zen, hain zuzen ere esperientziaren bidez lanbide prestakuntzaren esparruan hartutako gaikuntzak egiaztatzeko prozedurak diseinatu, koordinatu, kudeatu eta betearazteko arloetan eginkizun berriak sartzea, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak proposaturik.

Egitura orekatuagoa egiteko eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikitako bi prestakuntza zentroen planifikazioa, kudeaketa eta programazioa bateratzeko, batez ere kontuan izanik horietan prestakuntza jarduera txikitu egin dela, egokia dirudi bi ikastetxeak unitate administratibo bakarrean batzea, eta izen hau hartuko luke: Zentro Berekien eta Esperientziaren bidezko Egiaztapenerako Atala.

Bestalde, Konstituzio Auzitegiak apirilaren 25eko 104/2003 Epaian deklaratutakoarekin bat, estatutuen 2.2 artikuluan jasotzen den eginkizun sortan sartzen da lan arloko arau-hausteak zehatzeko ahalmena, Nafarroako Foru Komunitateari dagokiona.

Horiek horrela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko otsailaren 12an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak, martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak, aldatzea.

Martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak aldatu eta honela gelditzen dira:

Bat.–2. artikulua. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eskumenen eremua.

2.2 artikuluan eginkizun berri bat gehitzen da, honako eduki hau duena:

“m) Zehapen ahalmena erabiltzea, Estatuko Administrazio Orokorrak beretzat gorde ez dituen lan arloko arau-hausteetan”.

Bi.–Estatutuen 19. artikulua honela geldituko da:

“19. artikulua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR