1/2010 EBAZPENA, urtarrilaren 7koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Batxilergoko 1. mailako ikasleek 'Estatu Batuetan hizkuntzan murgiltzeko udako programa' egin ahal izateko ikaspostuen deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak txostena aurkeztu eta bertan proposatu du deialdia egin dadila Estatu Batuetan hizkuntzan murgiltzeko 2010eko udako programarako, Nafarroako Gobernuaren mendeko ikastetxeetan Batxilergoko 1. mailan dauden ikasleentzat.

Estatu Batuetarako zenbait ikaspostutarako deialdia egiten da, gutxienez 47 eta gehienez 71, parte hartzen duten ikasleen hautaketaren eta deialdiko oinarrietan ezarritakoaren ondoriozko baldintza ekonomikoen arabera. Ikaspostu guztiak ikastetxe publiko eta itunduetako ikasleen artean banatuko dira, aurtengo kurtsoko matrikula datuen arabera. Departamentu honetako datuen arabera, 3.764 ikasle daude Batxilergoko 1. mailan, eta horietatik 2.333 (%62) ikastetxe publikoen sarean eta 1.431 (%38) ikastetxe itunduenean. Hori horrela, deialdiko ikaspostuen %62 ikastetxe publikoetako ikasleei esleituko zaizkie eta %38 ikastetxe itunduetako ikasleei.

Deialdiaren xede nagusia norberarena ez den hizkuntza bat ikasteko bidea ematea da eta, bidenabar, ikasleen prestakuntza integralari begira, laguntza ematea hizkuntza mugak gaindi ditzaten.

Esperientziak erakusten du atzerriko egonaldiak osagarri egokiak direla ikasten den hizkuntzan jariotasun handiagoa lortzeko. Bestalde, balio handiko jarduerak dira ikasleen prestakuntzari begira, bidea ematen baitiete beste kultura batzuk ezagutzeko eta, era berean, etorkizunean nazioartean mugitzeko prest egon daitezen.

Deialdiaren helburua da, halaber, ikasleek beren prestakuntza prozesuan egiten duten ahalegina baloratzen laguntzen duten pizgarriak sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Ameriketako Estatu Batuetarako ikaspostuen deialdia onestea, gutxienez 47 eta gehienez 71, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan Batxilergoko 1. mailan dauden ikasleentzat. Deialdia ebazpen honen eranskinean dago.

  2. Deialdi honen aurka nahiz deialdiaren oinarrien eta aplikaziorako egintza administratiboen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

  3. Deialdia eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  4. Ebazpen hau eta deialdia igortzea Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Europako eta Nazioarteko Programen Atalera eta Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

    Iruñean, 2010eko urtarrilaren 7an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

  5. ERANSKINA

    Estatu Batuetan hizkuntzan murgiltzeko programan parte hartzeko Nafarroako Gobernuaren deialdia, Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat. 2010eko uda

  6. Xedea.

    Deialdi honen xedea da atzerrian hizkuntzan murgiltzeko 2010eko udako programako ikaspostuak eskaintzea ikasketa espediente onena duten ikasleentzat, egin duten ahalegina sarituz horrela. Gainera, ikasle horiek hizkuntza eta kultura arloan duten gaitasuna hobetzea bilatzen du programak, bai eta beren garapen pertsonala handitzea ere.

  7. Hartzaileak.

    Programa honen hartzaileak 2009-2010 ikasturtean Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Nafarroako ikastetxe publiko eta itunduetan Batxilergoko 1. maila egiten ari diren ikasleak dira.

  8. Ikaspostu kopurua eta destinoa.

    Ameriketako Estatu Batuetarako ikaspostuen deialdia egiten da, gutxienez 47 eta gehienez 71, parte hartzen duten ikasleen hautaketaren eta eranskinen honen 4. puntuan ezarritakoaren ondoriozko baldintza ekonomikoen arabera.

  9. Ikastaroek familientzat duten kostua.

    4.1. Kontuan harturik Hezkuntza Departamentuak gehienez ere 3.000 euroko prezioa jarri duela ikaspostu bakoitzeko, familiek zerbitzua esleitua duen enpresari ordaindu beharreko zenbatekoa famili errentaren arabera zehaztuko da, jarraian azaltzen diren tarteen arabera kalkulatuta. Tarte horiek ezarri ziren erdi mailako eta unibertsitate mailako beken 2009-2010 ikasturterako deialdi orokorra onetsi zuen Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren ekainaren 25eko 386/2009 Ebazpenean (105...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR