111/2011 FORU AGINDUA, irailaren 19koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun arloko A mailako langileen lanpostuetan (A.1 eta A.2 estamentuak) sartu eta lanpostu horiek betetzeko prozedurak arautu, eta horietan aplikatu beharreko merezimendu baremoak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasun arloko A mailako langileen lanpostuetan (A.1 eta A.2 estamentuak) sartu eta lanpostu horiek betetzeko prozedurak, eta horietan aplikatu beharreko merezimendu baremoak, hainbat arauren bidez arautu izan. Horietatik azkenekoa Osasuneko kontseilariaren urriaren 3ko 463/2001 Foru Agindua izan da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun arloko A mailako langileen lanpostuetan (A.1 eta A.2 estamentuak) sartu eta lanpostu horiek betetzeko prozedurak arautu eta horietan aplikatu beharreko merezimendu baremoak ezartzen dituena.

Ikusirik foru agindu hori onetsi zenetik igarotako denbora eta euskararen ezagutza baloratzeko araudi berria, ekainaren 15eko 55/2009 Foru Dekretuan jasota dagoena, eta orobat, Europar Batasunean erabilera ofiziala duten hizkuntzen gainekoa, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailen araberakoa, gomendagarria da orain arteko araudia aldatzea, eta xedapen bakar batean jasotzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun arloko A mailako lanpostuetan (A.1 eta A.2 estamentuak) sartu eta lanpostu horiek betetzeko prozeduretan segitu beharreko arauak eta horietan aplikatu beharreko baremoak.

Foru agindu honek aginduzko negoziazioa izan du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko mahai sektorialean.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. 1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zerbitzuetako edo ataletako burutzen lanpostuak, hutsik daudenean, foru agindu honetan ezarritako prozedurei jarraikiz beteko dira.

  2. Osasun arloko langileen A mailako gainerako lanpostuak (A.1 eta A.2 estamentuak) hutsik daudenean, orobat, foru agindu honetan ezarritako prozedurei jarraikiz beteko dira, aurretik lekualdatze lehiaketaren deialdia eginda, salbu eta, lanpostuaren ezaugarriak ikusita, lanpostua merezimendu lehiaketa bidez betetzea gomendagarriago dela iritziz gero, foru agindu honen 5. artikuluan ezarri bezala.

  3. artikulua. Zerbitzuetako eta ataletako burutzak betetzea.

  4. Zerbitzuetako burutza batean sartu ahal izateko, deialdian ezarritako betebeharrez gainera, beste hau ere eskatuko da: kasuan kasuko espezialitatean jabetzapeko lanpostu bat eduki izana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ospitaleetan edo Gizarte Segurantzako zerbitzu hierarkizatuetan, edo espezialitatearen Batzorde Nazionalak irakaskuntzarako egiaztatutako programa duen ospitaleren batean, edo graduatuondokoentzako irakaskuntza programa onartua duen atzerriko zentro batean, dagokion espezialitatean, bost urtez gutxienez. Egoki denean, zerbitzu eta ospitale horietan guztietan espezialitateko lanpostua betez egindako aldiak batuko dira. Aldi berean lanpostu bat baino gehiago bete denean, aldi bakar bat bezala hartuko da.

  5. Atalburutza batean sartu ahal izateko, deialdian ezarritako betebeharrez gainera, beste hau ere eskatuko da: kasuan kasuko espezialitatean jabetzapeko lanpostu bat eduki izana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ospitaleetan edo Gizarte Segurantzako zerbitzu hierarkizatuetan, edo espezialitatearen Batzorde Nazionalak irakaskuntzarako egiaztatutako programa duen ospitaleren batean, edo graduatuondokoentzako irakaskuntza programa onartu duen atzerriko zentro batean, dagokion espezialitatean, hiru urtez gutxienez.

    Egoki denean, zerbitzu eta ospitale horietan guztietan espezialitateko lanpostua betez egindako aldiak batuko dira. Aldi berean lanpostu bat baino gehiago bete denean, aldi bakar bat bezala hartuko da.

  6. Zerbitzuko edo ataleko burutza bat lortzen duten fakultatibo espezialistak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikita geldituko dira mugagabe, fakultatibo espezialista gisa; organikoki, dagokion ospitale atal edo zerbitzuari atxikiko zaio eta, eginkizunetarako, berriz, ospitalea atxikita dagoen osasun barrutiari. Zerbitzuko edo ataleko burutzako lanpostuan hasiko dira lanean, kasuan kasukoan, sei urterako. Epe hori bukatuta, ebaluazioa eginen zaie, lanpostu horretan beste sei urtez segitzen duten edo ez erabakitzeko bakar-bakarrik, prozedura honi jarraikiz:

    3.1. Zerbitzuko edo ataleko burutzetan sei urtez aritu diren titularrek horietan segituko dute lanean behin-behinekoz, ebaluazioa ebatzi arte.

    3.2. Ebaluazioaren deialdia ebaluazioaren xedeko lanpostuen titularrei jakinaraziko zaie zuzenean.

    3.3. Ebaluazioaren deialdia jakinarazi eta biharamunetik hasita, ebaluazioaren xedeko lanpostuaren titularrak hilabeteko epea izanen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan dokumentazio hau aurkezteko:

    1. Azalpen memoria, alderdi hauek jasoko dituena:

      -Burutzan jardun duen aldiaren azalpena, unitateak laguntzaren, irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren arloetan egindako lanaren berri zehatza emanez, eta lanaren eraginkortasunaren eta eragimenaren gaineko datuak aurkeztuz.

      -Hurrengo sei urteetan, burutzan segitzeko berrituz gero, laguntza arloan, kudeaketa arloan eta, hala badagokio, irakaskuntza eta ikerkuntza arloan, garatzeko aurreikusi dituen plan eta proiektuen azalpena.

    2. Ebaluatzen den lanpostuan aritu bitartean, osatutako lanbide curriculuma.

      3.4. Ebaluazio prozedurak bi fase izanen ditu:

  7. Memoriaren eta curriculumaren balorazio fasea.

  8. Elkarrizketa fasea:

    Ebaluatzen den zerbitzuko edo ataleko buruak epaimahaiaren aurrean azaldu beharko du aurkeztutako memoriaren eta lanbide curriculumaren laburpen bat.

    Epaimahaikideek interesdunari galderak egiten ahalko dizkiote, memoriaren eta curriculumaren alderdi zehatzei eta lanpostuaren eginkizunei buruz.

    3.5. Kalifikazio bakarra izanen da bi faseetarako, lanpostuan jarraitzearen aldekoa edo kontrakoa hain zuzen ere. Erabakia epaimahaiko kideen gehiengoaren bidez hartuko da. Berdinketarik izanez gero, mahaiburuaren botoak erabakiko du.

    3.6. Kalifikazio bilkuraren akta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari igorriko zaio, eta proposamena lotzailea izanen da.

    3.7. Ebaluazioa lanpostuan jarraitzearen aldekoa baldin bada, interesduna beste sei urterako berretsiko da lanpostuan.

    3.8. Ebaluazioa lanpostuan jarraitzearen kontrakoa baldin bada, interesduna zerbitzuko edo ataleko burutzatik kenduko da, eta fakultatibo espezialisten lanpostura itzuliko da.

    3.9. Burutza betetzeko deialdi berria unitatean lanpostu huts bat gelditzen denean eginen da. Bitartean, plantillako fakultatibo bat izenda daiteke, burutza horretan bitarte baterako aritzeko.

  9. artikulua. Osasun arloko A mailako lanpostuak A (A.1. eta A.2. estamentuak) betetzeko, merezimendu lehiaketa eginen da, lekualdatze lehiaketa bidez, salbu eta laguntza zerbitzu edo ataletako burutzak betetzeko, foru agindu honen I. eranskinean agertzen den baremoari jarraikiz.

  10. artikulua. Oposizio-lehiaketaren sistema bidezko hautapena prozedura honi jarraikiz eginen da:

  11. Lehiaketaldia:

    Izangaiek, II. eta III. eranskinetako baremoari jarraikiz, alegatu eta justifikatutako merezimenduak baloratzean datza.

    Izangaiek aurkeztutako merezimenduak frogatzeko jatorrizko agiriak aurkeztu beharko dira, edo notario batek edo administrazioak konpultsatutako kopiak. Izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu epaimahaiak, noiznahi.

  12. Oposizioaldia:

    2.1. Zerbitzu eta ataletako burutzetarako:

    1. Izangaiek, deialdiaren xedeko zerbitzuaren edo atalaren antolakuntza tekniko-administratiboari buruzko memoria-lana azaldu eta defendatuko dute epaimahaiaren aurrean. Memoria hori eskaerarekin batera aurkeztu beharko dute izangaiek.

    2. Salbuespen gisa, epaimahaiak deialdiaren xedeko lanpostuaren edukiari buruzko proba praktikoa egitea proposa dezake.

    3. Halaber, jendaurreko elkarrizketa eginen da. Elkarrizketa horretan izangaiaren curriculuma aztertuko da eta eskatutako baldintza berariazkoak noraino betetzen dituen eta lanpostuaren ezaugarrietara zenbateraino egokitzen den begiratuko da.

      2.2. Aurreko 2.1 atalean adierazitakoez bestelako lanpostuetarako.

    4. Honako proba hauek izanen dituen ariketa:

  13. Proba teoriko-praktikoa, epaimahaiak erabakiko dituen galderekin, izangai guztientzat berdinak.

  14. Epaimahaiak aurkeztuko dituen kasu praktikoei buruzko proba idatzia.

    1. Deialdiko oinarrietan jendaurreko elkarrizketa bat egitea ezar daiteke, izangaiak aurkeztutako curriculumari buruz eta lanpostuaren ezaugarrietarako egokiak diren betebeharrei eta merezimenduei buruz aritzeko.

    Ariketako bi probetan, epaimahaiak erabaki dezake izangaiek jendaurrean irakurtzea ariketa.

  15. Oposizio-lehiaketaren balorazioa:

    3.1. Lehiaketaren balorazioa: fase honen guztirako puntuazioa izangaiek eranskineko baremoaren arabera alegatu eta justitikatutako merezimenduen balorazioaren ondoriozkoa izanen da.

    3.2. Oposizioaren balorazioa:

    3.2.1. Zerbitzuetako eta ataletako burutzetarako:

    Oposizioko a) eta b) ataletatik bakoitza 28 puntuz baloratuko da, eta c) atala 10 puntuz. Oposizioaldiko lehenengo bi ataletako bakoitzean gutxienez 14 puntu lortzen ez dituzten izangaiak baztertuko dira. Epaimahaiak b) ataleko proba praktikoa proposatu ezean, a) ataleko ariketak 56 puntu balioko du, eta bazterturik geldituko dira gutxienez 28 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

    3.2.2. Aurreko 2.1 atalean adierazitakoez bestelako lanpostuetarako.

    Ariketako 1. eta 2. probetatik bakoitza 28 puntuz baloratuko da, eta b) atala 10 puntuz. Lehenengo ariketako bi probetako bakoitzean gutxienez 14 puntu lortzen ez dituzten izangaiak baztertuko dira. Deialdian b) atala agertzen ez bada, lehenengo ariketako bi probetatik bakoitza 33 puntuz baloratuko da, eta lehenengo ariketako bi probetako bakoitzean gutxienez 16,5 puntu lortzen ez duten izangaiak baztertuko dira.

    3.3. Azken balorazioa:

    Azken kalifikazioa bi faseetan lortutako puntuazioen batura izanen da.

  16. artikulua. 1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubidea arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 31. artikuluko 2. paragrafoan aipatzen den merezimendu lehiaketa bidezko sistema honela erabiliko da:

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR