99/2011 FORU AGINDUA, martxoaren 8koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana. Honen bidez onesten da ehiza barrutietako ehiza aprobetxamenduaren titularrei diru-laguntzak emateko deialdia, baldin eta ehiza espezieek nekazaritzan egindako kalteen erantzule badira, Nafarroan ehizarako basa faunak egiten dituen kalteei aurre egiteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako alderdi batzuetan, zenbait ehiza espeziek, untxiek eta basurdeek batik bat, arazo larriak sortzen dituzte nekazaritzan, laboreetan egiten dituzten kalteengatik.

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeak 86. artikuluan ezarritakoarekin bat, lege zibilen arabera erantzule direnek ordainduko dituzte ehizarako animaliek nekazaritzan eragindako kalteak.

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeak 52. artikuluan (ehiza sustatzeko neurriak) zehazten du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak laguntza ekonomikoak ezartzen ahal dituela barrutietako ehiza aprobetxamenduaren titularrentzat, ehiza espezieek nekazaritzan egiten dituzten kalteengatiko erantzukizun ekonomikoa estaltzeko.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Ehiza barrutietako ehiza aprobetxamenduaren titularrentzako diru-laguntzen deialdia onestea, ehiza espezieek nekazaritzan eragindako kalteen erantzule direnean, ehizarako basa faunak eragindako kalte horiei aurre egiteko Nafarroan.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jaso direnak, onestea.

3. 130.000 euroko gastua baimentzea, foru agindu honetatik sortutako gastu konpromisoetarako, 2011ko Gastuen Aurrekontuko "Partikular eta sozietateentzako kalte-ordain, aseguru eta laguntzak" izeneko 740002 74200 4809 456302 kontu-sailaren kargura.

4. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdiaren aurkako errekurtso administratiboak.

Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2011ko martxoaren 8an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

OINARRIAK

Lehena.-Xedea.

1.-Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeak 52. artikuluan (ehiza sustatzeko neurriak) zehazten du Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak ezartzen ahal dituela barrutietako ehiza aprobetxamenduaren titularrentzat, ehiza espezieek nekazaritza, abeltzaintza edo basogintzako ustiategietan egiten dituzten kalteengatiko erantzukizun ekonomikoa estaltzeko.

Horren haritik, deialdia onetsi da, norgehiagokako araubideari jarraikiz, Nafarroako ehiza barrutien ehiza aprobetxamenduaren titularrei ehiza espezieek nekazaritzan egiten dituzten kalteen erantzule direnean emanen zaizkien diru-laguntzak arautze aldera, basa faunak egiten dituen kalteei aurre egiteko.

2.-Laguntza horiekin oreka egokia eta iraunkorra lortu nahi da batetik ehiza barrutietako ehiza espezieen populazioaren eta bestetik horiek nekazaritza arloan sor ditzaketen kalteen artean.

Bigarrena.-Betebeharrak.

2.1.-Honako hauek izaten ahalko dira deialdiko laguntzen onuradun:

-Tokiko ehiza barrutietan:

Ehiza aprobetxamenduaren titularrak legez eratutako tokiko ehiztari elkarteak izatea, kalteak eragin dituen espeziearen ehiza aprobetxamendua zuzenean esleitua dutenak. Ehiza aprobetxamenduaren titularrak toki entitateak izatea, kalteak eragin dituen espeziearen ehiza aprobetxamendua zuzenean kudeatzen dutenak. -Ehiza barruti pribatuetan, ehiza aprobetxamendua tokiko ehiztari elkarteak egiten badu:

Onuraduna tokiko ehiztari elkartea izanen da. 2.2.-Betiere, eskatzaileek betebehar hauek izanen dituzte:

2.2.1. Ehiza barrutiak ehiza antolatzeko plana onetsia izatea, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearekin bat.

2.2.2. Ehiza aprobetxamenduaren titularrak funtzionamendu zuzenaren froga aurkeztea, ehiza arloan (Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea) eta basa fauna eta haren habitatak babestearen gainean (Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea) indarra duten arauei jarraikiz.

2.2.3. Zorrik ez izatea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin.

2.2.4. Tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea.

2.2.5. Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 0317/2010 Ebazpenak ukitutako ehiza barrutiek kalteei aurrea hartzeko programa bat, ehiza aprobetxamenduko titularrak sinatua, aurkeztu beharko dute Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, 2011ko ekainaren 30a baino lehen, laguntzen deialdi honetan parte hartu ahal izateko. Ebazpen haren bidez, baimena eman zen zenbait barrutitan 2011n untxi populazioa kontrolatzeko, nekazaritzan izandako kalteak direla medio.

Aurrea hartzeko programa horretan adierazten denez, hilero aurkeztuko dira, abuztutik otsailera, Ehiza eta Arrantza Atalean, populazioaren eta harrapakinen bilakaera begiratzeko programaren emaitzak.

Kalteei aurrea hartzeko programak ehiza aprobetxamenduaren titularrarren jarduketa konpromisoa eskatzen du. Programa aplikatzearen ondorioz, ehiza barrutiko untxi populazioa kontrolatzea lortu beharko da eta, horrekin batera, kalteak nabarmen gutxitzea.

Horregatik, ehiza aprobetxamenduaren titularrak ez badu lehen aipatu dokumentazioa 2011ko azaroaren 11 baino lehen aurkeztu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR