14/2008 FORU LEGEA, uztailaren 2koa, osasun laguntza espezializatuko itxaronaldien bermeei buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

FORU LEGEA, OSASUN LAGUNTZA ESPEZIALIZATUKO ITXARONALDIEN BERMEEI BURUZKOA.

ZIOEN AZALPENA

Espainiako Konstituzioak, 43. artikuluan, osasun babeserako eskubidea aitortzen du, eta orobat ezartzen du botere publikoei dagokiela, aurrea hartzeko neurrien eta beharrezkoak diren zerbitzu eta prestazioen bidez, osasun publikoa antolatu eta zaintzea.

Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoko 53. eta 54. artikuluetan gure erkidegoari Estatuko oinarrizko legeria lege bidez garatzeko eskumenak aitortzen zaizkio osasunaren eta higienearen arloan, bai eta osasun laguntzarako kudeaketaren garapen exekutiboaren arloan ere.

Bestetik, Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak, zeina eskumenen esparru horren barrenean aldarrikatu baitzen, osasun laguntzaren ororenganatzea ezarri zuen, inor baztertu gabe, Nafarroako herritar guztientzat, 4. artikuluan finkaturiko printzipio hauen arabera: osasunaren kontzeptu integrala, efizientzia, ekitatea, deszentralizazioa, zerbitzu-ematearen kalitatea eta humanizazioa, parte-hartzea, askatasuna eta baliabideen plangintza eta erabilera. Zehazki, ekitatearen printzipioak eragina du osasun sistema erabiltzeko baldintzen berdintasuna bermatzerakoan, eta denboraren aldetiko edozein eragozpen saihesteko beharra dakar.

Hala eta guztiz ere, aipatu foru legeak herritarrek osasun zerbitzuak direla-eta dauzkaten eskubideak hartzen eta garatzen baditu ere, beharrezkoa da osasun laguntza espezializaturako eskubidea eraginkor bihurtuko duen arau berariazko bat, laguntza espezializatu hori programatua denean eta ez larrialdikoa; hartara, erantzuna emateko gehienezko epe batzuk bermatu behar dira eta, halaber, Osasunari buruzko Foru Legea eta Ebakuntzetako itxaron zerrenda programatuei buruzko ebaluazio eta jarduketa programa arautzen duen apirilaren 6ko 12/1999 Foru Legea osatu behar dira. Horrekin, herritarrei ematen zaizkien zerbitzuen kalitatea hobetu nahi da, prozedurari eta gaixoaren duintasunari erreparatuta onargarritzat jotzen diren itxaronaldiak ezarriz. Dena den, aipatu hobekuntzak eginik ere aurreikusitako itxaronaldiak gainditzen badira, foru lege honek berme gehigarri bat ezartzen du, herritarrei eskatzen duten osasun laguntza segurtatuko diena, bai eta laguntza espezializatu horri buruzko informaziorako eskubidea ere.

Argi dago itxaron zerrendak egoteak berak arazo batzuk ekartzen dizkiela herritarrei, eta egoera hori dela-eta herritarrek sentiberatasun berezia dutela. Horrenbestez, osasun prestazioaren eskakizunei erantzuteko epe egoki bat bermatzea da erabiltzaileak gehien baloratzen dituen alderdietako bat; hain zuzen ere alderdi horri erantzun egokia eman ahal diote eta eman behar diote osasun zerbitzuek.

Lege honen helburua da osasun laguntzaren eskaeraren eta osasun zerbitzu publikoen eskaintzaren arteko desorekak konpontzeko bideak ematea, eta Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR