26/2012 FORU AGINDUA, martxoaren 20koa, Euskara (Nafarroa) irakaskuntza espezialitatea ezartzen duena Maisu-maistren Kidegoan, dagozkion eginkizunak betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, 92. eta 93. artikuluetan, ezartzen du zer baldintza dauden Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan irakaskuntza emateko.

Otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuak irakaskuntza kidego horietan sartzeko, horietara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onetsi zuen.

Eginkizunak Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan betetzen dituzten Maisu-maistren Kidegoko irakaskuntza espezialitateak ezarri zituen azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuak. 2.2 artikuluak ezartzen duenez, irakaskuntza espezialitateak dira, hartan ezarritakoez gain, hizkuntza koofizialei dagozkienak, hala arauturik duten autonomia erkidegoetan.

Horregatik, bidezkoa da Euskara (Nafarroa) espezialitatea ezartzea Nafarroako Foru Komunitaterako.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honen xedea da Euskara (Nafarroa) irakaskuntza espezialitatea ezartzea Maisu-maistren Kidegoan, eginkizunak betetzeko Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, espezialitate hori dutenek irakats ditzaketen arloak esleitzea eta espezialitatea eskuratzeko modua arautzea.

  2. artikulua. Irakas arloak esleitzea.

    Euskara (Nafarroa) espezialitatea duten Maisu-maistren Kidegoko irakasleek Euskal Hizkuntza eta Literatura arloa irakatsiko dute Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan. Espezialitateko berezko arloak irakasten ahalko ditu, Lehen Hezkuntzan euskararen irakaskuntza irakasgai duten ereduetan (maiatzaren 19ko 159/1988 Foru Dekretuaren 5.2 artikuluaren arabera; foru dekretu hark Nafarroako irakaskuntza ez-unibertsitarioan euskararen sartzea eta erabiltzea arautzen du). Halaber, helduen etengabeko prestakuntzako ikastetxeetan Euskara irakasten ahalko du, eta helduei euskara irakasteko ikastetxeetan ere Euskara irakasten ahalko du.

  3. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR